2009.eko Otsailaren 10ekoa

Lezon, 2009ko otsailaren 10ean, asteartea, 8:10 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta Irati Salaberria Aranburu, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Silbia Folgueira Fernández ez da bileran izan.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko urtarrilaren 27an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Atzeratu egin da gaia. Gai zerrendako azken aurreko puntuan aztertuko da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Udal dependentzien garbiketa zerbitzuko kontratuaren aldaketaonartzeko proposamena.

Limpiezas Elurrak aurkeztu du, udal honek eskaturik, denbora efektiboa murrizteak suposatuko lukeen kostua, garbiketa zerbitzuetan, udal dependentzietako bakoitzean.

Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Limpiezas Elurrak aurkeztutako aurrekontu berria onartzea, indarrean dagoen adjudikazio-kontratua aldatuz udal dependentzietako bakoitzean denbora efektiboa murrizteko, horrela hileroko fakturazioa 8.198,35 euro gehi BEZ izateko eran.
BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
•· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
•· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
•· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Kontratu honen jarraipena udal aparejadoreak egingo du.

4.- Errekalde Bailara 22.eko eraikinaren 2. solairuan hotela jartzeko obra lizentzia onartzeko proposamena (2008H0030002).

María Pilar Azurmendi Muguruzak eskaturik, Errekalde Bailarako 22ko etxean 2. solairuan hotel bat egiteko obra lizentziarako tramitatu den espedientea azterturik.

Egin diren informe tekniko eta juridikoak ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: Maria Pilar Azurmendi Muguruzari, Errekalde Bailarako 22ko Errekalde etxean 2. solairuan hotel baten jarduera jartzeko obra lizentzia ematea, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Jasangarrirako Departamentuak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzearen baldintzapean.

BI: Sortzen diren ur zikinak, Añarbe kolektorea egiten denean, hona lotu beharko dira.

HIRU: Ezarritako neurri zuzentzaileak hartu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Jasangarrirako Departamentuak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du.

Era berean, aurkeztu beharko da, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak egindako igogailuaren instalakuntzaren aldeko txostena.

Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak egindako hotelaren aldeko txostena. aurkeztu beharko da

LAU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 3.322,39 euro ordaindu beharko ditu.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Obra lizentziaren luzamendua ematea, 3. poligonoko, 55A partzelan etxebizitza-biltegi-nekazal etxe bat egiteko proposamena onartzea (2007H0030006).

Rakel Salinas Arbelaizek, 2007H0030006 erreferentziako espedienteari dagokion obra lizentziaren luzamendua eskatu du.

2007ko ekainaren 4an egindako Gobernu Batzordearen akordio bidez, Rakel Salinas Arbelaizi, obra lizentzia eman zitzaion, eraikinean, 3 Poligonoko, 55A partzelan etxebizitza- biltegi- nekazaritza ekologiko etxe bat egiteko Nekazal apartamendu batez osaturik, Larraka, Gaintxurizketa Goikoa Bailararen inguruan, obra egiten hasi aurrez, exekuzio proiektua aurkezteko baldintzapean, hartan justifikatu behar zuelarik guztira eraikitako azalera ez zela 300m2 baino gehiago, proposatutako biltegi erabilpenerako, suteen kontra bete beharreko babes-baldintzak erabakitzeko helburuz. Gainera nekazal apartamenduaren klasifikazioa eskatzen zitzaion, Turismo Departamentuaren aldetik, eta jarduera lizentzia lortzea eraiki baino lehen eta martxan jarri.

Kontuan izanik ezen, 2008ko maiatzean sartu zela indarrean Lezoko udalerrian lizentzia urbanistikoak emateko Ordenantza Arautzailea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2008ko maiatzaren 13an argitaratua, eta haren 12. artikuluak luzamenduak eskatzeko bidea ematen duenez behar bezala justifikatutako arrazoirengatik, luzamenduaren iraupena behin bakarrik emango dela finkatuz eta, era berean, kontutan izanik oraindik ez dela aurkeztu exekuzio proiektua ezta jarduerarena ere eta aipatutako ordenantzako 5. artikuluan seinalatzen diren epeak jartzea arrazoibidezkoa de iritzirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: Rakel Salinas Arbelaizi, eskatutako obra lizentziaren luzamendua ematea, 2007ko ekainaren 4an egindako Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiz eman zitzaionarena, eta ondorengo exekuzio-epe hauek finkatuz, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen duenetik kontaturik,

Obraren hasiera: 12 hilabete

Obraren amanera: 18 hilabete.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Zubitxo kaleko 2.eko etxearen fatxada birgaitzeko obra lizentzia onartzeko proposamena (2009H0030001).

Arantxa Isasti Trejok eskabidea aurkeztu du Zubitxo kaleko 2.eko etxearen fatxada birgaitzeko obra lizentzia eskatuz. Era berean aurkeztu du dagokion segurtasun eta osasun azterlan oinarrikoa.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrean ondorengoa erabaki da:

BAT: ISASTI TREJO, MARIA ARANZAZUri, Zubitxo, 2eraikinean, Zubitxo 2ko fatxada eraberritzeko obra lizentzia ematea ondorengo baldintza hauekin:

Obraren epea: 3 hilabete

Aldamioren okupazioa: bi zatitan: 30,80m2

BI: OSATU BEHARKO DA ondorengo hau:

Aldamioen azpian espazio libre utzi beharko da bai pertsonak, elbarrituak, kotxe kapotak etab ibili ahal izateko, horretarako 2m libre utzi beharko da.

Obra egiteko segurtasun neurriak jarri beharko dira, esate baterako, fatxadetan sareak ipini, hodiak ipini obra-hondakinak bideratzeko kontainerrera, etab.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 3.133,23 €; ordaindu beharko da (2.218,47€ eraikuntzaren gaineko zerga eta 914,76 €. Aldamioak jartzea)

LAU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Kaldereria jardueraren irekidura lizentzia onartzeko proposamena (2008H0050001).

Concepción Segura Saldisek Urune kaleko 4an kokaturiko kalderería lantegia irekitzeko lizentzia eskatu du, eta egin den tarteko solairua legalizatzea.

Udal teknikariak eginiko informea ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia onartu du:

BAT: Concepción Segura Saldiseri Urune kaleko 4an kokaturiko pabilioian kalderería lantegia irekitzeko lizentzia ematea.

BI: Pabilioi horretan egindako tarteko solairua legalizatzea.

HIRU: Eraikuntzaren gaineko zergarengatik 1.612 euro ordaindu beharko du

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

8.- Apaziartza baserriko zaharberritze lizentziaren iraungitze erabakia bertan bera uzteko proposamena (2008H0320072).

2008ko Irailaren 11an, Manuel Unanue Martiarenak, Juana Ekamendik Apaiziartza baserriko zaharberritze obrak irauten zuten bitartean, behin behineko izaera zuen eraikin osagarria eraistea agintzeko eskatu zion udalari, zaharberritze obrak egiteko epea, luzapen eta guzti, bete zelako.

Lezoko Udalak, 2008ko urriaren 21ko Tokiko Gobernu Batzarraren ebazpenaren bitartez Apaiziartza baserria zaharberritzeko 2004ko irailaren 27an eman zen lizentzia iraungitzeko espedienteari hasera eman zion.

Erabaki honen jakinarazpena jaso ondoren Garbiñe Irazusta Eskamendik emandako aditze epearen barruan alegazio idatzi bat aurkeztu zuen 2008ko azaroaren 13an iraungitze espedientea etetea eskatuz.

Bere eskaera arrazoitzeko zera adierazten du:

  • - 2008ko apirilaren 7an Apaiziartza baserria zaharberritzeko exekuzio proiektua aurkeztu zuela eta Lezoko Udalak exekuzio proiektu horretan aldaketa esanguratsuak proposatzen zierenez, proiektua jendaurrean 20 egunez jarri behar zela adierazi ziola 2008ko ekainaren 13an egindako jakinarazpenean.
  • - Jakinarazpen horretan bertan proiektu arkeologiko bat aurkeztu beharra ere adierazten zitzaiola eta proiektu hau ez dela aurkeztu arestian aipatu jendaurreko epean gertatu dena ezagutzen ez dutelako eta horrela beharrezko ez diren gastuetan ez sartzeko.

Aipatu 2008ko ekainaren 13ko jakinarazpenean, hain zuzen ere dokumentazio osagarri errekerituz egindakoa idatziaren izenburuan islatzen den bezala, argi eta garbi adierazten zen amaieran, zegozkion ondorioetarako proiektu arkeologikoa aurkeztu behar zela.

Horrela, proiektua jedaurrean jarri ahal izateko derrigorrezkoa zen aipatu proiektu arkeologikoa aurkeztea eta ez alderantziz Garbiñe Irazustak dioen moduan, horretarako hain zuzen ere bidali zen dokumentazioa errekeritzeko jakinarazpen hori.

Ondorioz ezin da onartu Garbiñe Irazustaren argudio hori iraungitze espediente hau eteteko.

Haatik, 2008ko abenduaren 9an Garbiñe Irazusta berak, Apaiziartza baserriaren zaharberritze obren amaiera dokumentazioa aurkeztu du, beraz 2004ko irailaren 27an baimendutako zaharberritze obrak amiatu dira.

Hori dela eta aiptu lizentziaren iraungitze espediente honek bere zentzu osoa galdu du.

Bestalde kontuan izan behar da 2005ko urtarrilaren 14an Juana Eskamendi Garmendiak, Apaiziartza baserriko zaharberritze lanak irauten zuten bitartean bertan bizitzeko, behin behineko izaera izango zuen eraikin osagarri bat eraikitzeko lizentzia eskatu zuela.

2005ko otsailaren 16ko Tokiko Gobernu Batzordeko akordioaren bitartez aipatu eraikin osagarri hori egiteko lizentzia eman zuen Lezoko Udalak. Lizentzia honen baldintza zen zaharberritze obrak amaitu ondoren eraikin osagarri hori eraitsia izango zela.

Obraren lehen fase deritzon hori, Lezoko Udalak Apaiziartza baserria zaharberritzeko emandako lizentziarekin bat datoz, hau da, arestian adierazi bezala 2004ko irailaren 27an Tokiko Gobernu Batzordeak baimendurikoarekin.

Horrela behin behieneko izaera duen eraikin osagarria eraisteko baldintza bete dela argi utzi behar da, hau da, Apaiziartza baserriaren zaharberritzea, 2004ko irailaren 27ko lizentziaren arabera.

Beraz, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: Apaiziartza baserria zaharberritzeko 2004ko irailaren 27an eman zen lizentzia iraungitzeko espedientea bertan behera uztea eta artxibatzea.

BI: 2005ko otsailaren 16ko Tokiko Gobernu Batzordeko akordioaren bitartez emandako lizentziaren arabera altxaturiko eraikin osagarria eraisteko agindua ematea.

HIRU: Eraispen agindu hori jakinarazpen hau jaso eta 20 eguneko epean betetzen ez bada udalak ondorengo neurri hauek hartuko ditu:

Hertsatzeko isunak ezarriko dira; hilabete bakoitzeko bat ezarriko da, eta gehienez 10 ezarri ahal izango dira. Gainera,ministerio fiskalari bidaliko zaio horren lekukotasuna, baldin eta ekintzak desobedientzia-delituak direlako arrastorik baldin bada. Isun horietako bakoitzaren zenbatekoa, hain zuzen, jarraian adierazten diren zenbateko hauetatik handiena izan daiteke:

konpontzeko obra eta lanen gutxi gorabeherako kostuaren % 10 edo 600 euro. Ezarri den azkeneko hertsatze isuna borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren,administrazioak, subsidiarioki, aldatutako errealitate fisiko hori leheneratu beharko du, eta araua hautsi duenari ordainaraziko dio.

9.- Apaiziartza baserriaren obra amaierako tramitazioa onartzeko proposamena (2009HO30001).

Garbiñe Irazusta Eskamendik, Apaiziartza baserrian egindako zaharberritze obren lehen fasearen amaiera ziurtagiria aurkeztu du.

2004ko ekainaren 21an Garbiñe Irazusta Eskamendik Apaiziarza baserrian zaharberritze obrak egiteko lizentzia eskatu zuen. Obra hauen xedea gutxieneko habitagarritasun baldintzak betetzearren eraikinaren oinak egokitzea zen.

2004ko irailaren 5an udaltzaingoaren txosten baten Apaiziartza baserriko baratzean eraikin berri bat altxa zela adierazten zen.

2004ko irailaren 6an aipatu obrak geldiarazteko agindua eman zen.

2004ko irailaren 27an Lezoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak Garbiñe Irazusta Eskamendiri Apaiziarza baserrian zaharberritze obrak egiteko lizentzia ematea erabaki zuen.

2005ko urtarrilaren 14an Juana Eskamendi Garmendiak, Apaiziartza baserriko zaharberritze lanak irauten zuten bitartean bertan bizitzeko, behin behineko izaera izango zuen eraikin osagarri bat eraikitzeko lizentzia eskatu zuen.

2005ko otsailaren 16ko Tokiko Gobernu Batzordeko akordioaren bitartez aipatu eraikin osagarri hori egiteko lizentzia eman zuen Lezoko Udalak. Lizentzia honen baldintza zen zaharberritze obrak amaitu ondoren eraikin osagarri hori eraitsia izango zela.

Obraren lehen fase deritzon hori, Lezoko Udalak Apaiziartza baserria zaharberritzeko emandako lizentziarekin bat datoz, hau da, arestian adierazi bezala 2004ko irailaren 27an Tokiko Gobernu Batzordeak baimendurikoarekin.

Aurkeztu den dokumentazioaren arabera lehen fasea lizentziadun obrak lirateke eta bigarren fasea berriz, oraindik lizentzia eskuratzeke luketen obrak.

Horrela behin behieneko izaera duen eraikin osagarria eraisteko baldintza bete dela argi utzi behar da, hau da, Apaiziartza baserriaren zaharberritzea, 2004ko irailaren 27ko lizentziaren arabera.

Beraz, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Garbiñe Irazusta Eskamendiri Jakinaraztea Apaiziartza baserriaren zaharberritze obren lehen erabilpena eskatu baino lehen, behin behineko izaera duen eraikina eraitsi beharko du2005ko otsailaren 16ko Tokiko Gobernu Batzordeko akordioan adierazten zen moduan.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Tokiko Gobernu Batzarraren 2005eko urtarrilaren 17ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Estibadora Algeposa, S.A. enpresari altzairugintzara bideratutako ikatza, siderurgia produktuak, altzairuzko txirbilak eta txatarra Gaintxurizketa bideko 19 eta 21ean (Lezoko Arau Subsidiarioetako 6. Industrialdean) biltegiratzeko eman zion jarduera lizentziaren iraungitzea deklaratzea. (2008H0050012).

Aurrekariak

Lezoko Udalak, 2008ko irailaren 27ko Tokiko Gobernu Batzarraren 08/937 zenbakidun Alkatetza Dekretuaren bidez, hasiera eman zion Tokiko Gobernu Batzarraren 2005eko urtarrilaren 17ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez Estibadora Algeposa, S.A. enpresari eman zitzaion altzairugintzara bideratutako ikatza, siderurgia produktuak, altzairuzko txirbilak eta txatarra Gaintxurizketa bideko 19 eta 21ean (Lezoko Arau Subsidiarioetako 6. Industrialdean) biltegiratzeko jarduera lizentzia iraungitzeko espedienteari.

Nahi izanez gero, iraungitze espediente horri buruz alegazioak aurkezteko Estibadora Algeposa, S.A. enpresari eman zitzaion 15 eguneko epean, aipatutako entitateak alegazioen idatzi bat aurkeztu zuen. Bertan, iraungitze espedientea behin betiko artxibatzeko eskatzen zuen.

Estibadora Algeposa, S.A. enpresak deskribatutako aurrekarien harira, hauxe esan beharra dago:

Lehenari dagokionez, Estibadora Algeposa, S.A. enpresari egindako eskakizunak hasieran aurkeztutako Jarduera Proiektua osatugabearen ondorio dira.

Hirugarren aurrekarian, alegazioa aurkeztu duenak ez du aipatzen Estibadora Algeposa, S.A. enpresa Añarbeko Uren Partzuergoari zuzendu zitzaiola 2006ko otsailaren 17an isurketa baimena lortzeko, eta entitate horrek urte bereko ekainaren 29an ondorengo hau adierazi zuela:

"Eskaera egin zenuenetik igaro den denbora tarte zabalaren arrazoia, ondo dakizun moduan, hauxe da: Kalitate Kontroleko Saileko langileek zure instalazioak lau eguneko epe laburrean, otsailaren 24an bisitatu arren, pasa den maiatzaren 11ra arte, metatutako txatarra zela-eta, ezinezkoa izan zen hondakin urak jasotzen dituen biltzailearen kutxatila aztertu, biltzailea saneamendu sare publikoari lotuta dagoen ala ez egiaztatzeko edo, aitzitik, ur horiek ubide publikoren batean isurtzen dituen jakiteko.

Maiatzaren 11n aipatutako kutxatilan material koloratzaileak bota ondoren egiaztatu zen biltzailea ez zegoela saneamendu sare publikoari lotuta, eta ondorioz, ondoko errekara isurtzen zituela hondakin urak. Nolanahi ere, sentitzen dut zertxobait atzeratzea, baina jakinarazten dizut, horiek horrela, Añarbeko Urak, S.A. enpresak ez duela eskumenik isuri hori baimentzeko; isuri horren baimena eta zaintza Eusko Jaurlaritzaren Uren Zuzendaritzari baitagokio.

Egokitzat joz gero, Zuzendaritzaren aurrean hondakin urak ubide publikora isurtzeko baimena bideratu dezakezue. Nolanahi ere, hauxe litzateke, gure ustez (eta, segur aski, Uren Zuzendaritzako teknikarien ustez ere), egokiena: biltzailea luzatzea eta, egonez gero, gertuen dagoen saneamendu sare publikora lotzea. Modu horretan, hondakin urak ez dira ubide publikora isuriko, izan ere, ura arazteko gailu egokiak erabili arren, beti izango da saneamendu sarera bideratzea baino arriskutsuagoa.

Halaber egia da, saneamendu sarera lotuz gero, argitu egin beharko zela, zuek eskainitako informazioaren arabera, biltzaile horrek Jaizkibel mendi inguruko edo hegaletako euri urak edo isurketa urak ere jasotzen dituen. Hori horrela balitz, ez da egokia -eta printzipioz ez da posible- ur horiek saneamendu sarera isurtzea, errekara isuri behar direlako.

Hori guztia kontuan hartuta, ondoriozta dezakezu, zure instalazioak zeharkatzen dituen biltzaileak euri urak jasoz gero, hauxe izango litzatekeela guztiontzako irtenbiderik onena: egungo biltzailea euri urak errekara isurtzeko erabili eta berri bat eraikitzea (segur aski txikiagoa izan daiteke) soilik hondakin urak (aurretik dekantatutako isurketa urak eta ur beltzak), lehen aipatutako euri uretatik bereizita, saneamendu sare publikora bideratzeko."

Añarbeko Uren Partzuergoaren gomendioak gorabehera, Estibadora Algeposa, S.A. enpresa Eusko Jaurlaritzaren Uren Zuzendaritzari zuzendu zitzaion, jardueraren ondorioz sortutako isuriak errekara isurtzeko baimena lortu nahian. Egun tramitatzen ari dira baimen hori, Interesatuak aurkeztutako dokumentazioaren arabera.

Alegazioen idatziarekin batera aurkeztutako dokumentazioak agerian uzten du Estibadora Algeposa, S.A. enpresa zenbait obra egin dituela isurketa horiek legeztatzeko. Izan ere, jarduera proiektuaren IV. Eranskina eransten dute. Horrela deitzen diote hondakin urak bideratzeko instalazio proiektuari.

Alabaina, Lezoko Udalak ez du lan horien berri izan, ez zirelako jarduera proiektuan aurreikusten eta ez delako baimenik eskatu. Bestalde, jarduera klandestino baten aurrean gaude, Lurzoru eta Hirigintzako 2/2006 Legearen 219. artikuluaren arabera, eta larriagoa dena, Estibadora Algeposa, S.A. enpresaren alde bateko erabakiaren aurrean. Hala, Añarbeko Uren Partzuergoaren gomendioei muzin egin, eta isurketari buruz udalak duen iritzia jakin gabe, ingurumenaren ikuspegitik irtenbiderik kaltegarriena aukeratu du.

Laugarren aurrekarian, ez da aipatzen, jarduera lizentziaren neurri zuzentzaileak bete direla baieztatuz 2008ko abuztuaren 6an Estibadora Algeposa, S.A. enpresak aurkeztutako ziurtagiri teknikoa gorabehera, ez dela bete Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak idatzitako neurri zuzentzaileen txostenaren 10. neurri zuzentzailea. 10. neurriak hauxe dio: "Irekitzeko lizentzia eskuratu aurretik, titularrak Udalean aurkeztu beharko du isuriak hodi biltzailera isurtzeko Añarbeko Partzuergoak emandako baimena".

Bosgarren aurrekariari dagokionez, Estibadora Algeposa, S.A. enpresak irekitzeko lizentzia ukatzen zuen erabakiaren aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoari emandako erantzunean hauxe adierazten zen:

"Horrela, kontra egindako akordioan jasotako arrazoia zabaltzeko asmoz, esan beharra dago, 2008ko abuztuaren 25ean, Estibadora Algeposa, S.A. enpresak Jorge Lizarribarrek izenpetutako idazki bat aurkeztu zuela Lezoko Udalean. Idazki horren bidez, Lezoko 6. industrialdean Algeposak dituen instalazioei zegozkien neurri zuzentzaileak betetzen zirela ziurtatzen zen".

Alabaina, 2008ko irailaren 2an Udal Arkitekto Teknikariak egindako txostenak kontrakoa dio.

Horrela, txosten horrek aireztapen atalari dagokionez 3. neurri zuzentzailean aurreikusitakoa adierazten du.

"Ez dago aireztapen instalaziorik mugakoei eragozpen eragingo liekeenik.

Eusko Jaurlaritzak finkatutako neurri zuzentzaileak seinalatzen du kanpoko guneetan egiten den biltegi pilaketak ez duela inolako hauts isuririk egingo mugakoei eragozpenik sortzeko eran. Horri dagokionez informatzen dut ezen, urte hauetan zehar sarritan izan direla kexatu diren herritarrak kanpo-alde hartan pilatuta zegoenetik zetorren hautsarengatik. Hori dela eta, Korporazioari aditzera ematen diot proiektuak berez ez duela inolako tratamendurik aurreikusten aipatutako pilaketatik datozen hautsak ekiditeko."

Hondakin Likidoen Atalari dagokionez, udal teknikariak hauxe dio:

"Seinalatzen da tramitatu dela dagokion isuri lizentzia Eusko Jaurlaritzaren ur zerbitzuan.

Momentuz ez dago aipaturiko Eusko Jaurlaritzaren isurketa lizentziarik, ez da aurkeztu ere egin udal honetan txatar biltegiaren atzeko aldean sortzen diren urak biltzeko hartu den irtenbidea azaltzen duen dokumentazio teknikorik, ezta udal estolda nagusira lotu gabe dauden instalazio industrialetan sortzen diren komunetako eta beste ur zikinenik.

Erabilitako olioak jasotzen dituzten enpresa kudeatzaile baimenduen kontratuak aurkeztu beharko dira."

Era berean, Bestelakoak deritzan Atalean Udal Teknikariak honakoa eman zuen aditzera:

"Jarduera espedientean Eusko jaurlaritzak ezarritako neurri zuzentzaileak seinalatzen du txatarraren biltegiratzea ingurumen aldetik sentibera ez den gunetan egin behar dela nolanahi ere salbuetsirik lurzoru hiritar gisa klasifikatutako lurraldea Euskadiko Ingurumenaren Babeserako 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, aldarrikatu zen momentuan.

Neurri horri dagokionez, inolako justifikaziorik ez dela aurkeztu jakinarazten dut ".

Baieztatutakoaren ildotik arkitekto teknikoak ondorioa hau atera zuen: "Adierazitakoaren aurrean, eskatutako lizentzia emateko aukeraren aurkako txostena eman dut."

Alegazioei buruzko txosten juridikoa

Ez dago errekerimendu berririk Lezoko Udalaren aldetik.

Txosten honetan aipatutako aurrekarietan, honakoa argi garatu da: irekitzeko lizentzia ukatzen zuen erabakiaren testuak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ezarritako 4. neurri zuzentzailea -Hondakin likidoak- betetzen ez zela soilik adierazi arren, ebazpena oinarri zuen txostenak beste neurri zuzentzaile batzuk betetzen ez zirela aipatzen zituen.

Halaber, irekitzeko lizentziaren aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoari emandako erantzunean, 10. neurri zuzentzailea -Isurtzeko baimena- eta 3. neurri zuzentzailea -Aireztapena- betetzen ez zela betetzen ez zela jakinarazi, eta 4. neurri zuzentzailea zergatik ez zen betetzen azaltzen zen. Berraztertzeko errekurtsoari emandako erantzunari lotzen natzaio.

Beraz, jarduera lizentzia iraungitzeko espedientea hasteko erabakia (irekitzeko lizentzia ukatzeko erabakiarekin zerikusirik ez du), erabat koherentea da, jarduera lizentzia eman zenetik lau urte igaro ondoren ez direlako neurri zuzentzaileak bete.

Estibadora Algeposa, S.A. enpresa lau urtetan bete ez dituen neurri zuzentzaileak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren txostenak jasotakoak dira. Ez da beste neurri zuzentzailerik "ex novo" ezarri, Lezoko Udalak, jarduera lizentzia eta irekitzeko lizentzia emateko administrazio eskuduna den aldetik, jar ditzakeen arren; Eusko Jaurlaritzarenak gutxieneko neurriak baitira. Izan ere, interesatuak irekitzeko lizentzia izanda ere, aldatu eta osatu daiteke, baldin eta jardueraren funtzionamenduak hala eskatzen badu.

Horren harira, hauek dira bete ez diren neurri zuzentzaileak:

Bete ez diren jarduera lizentziaren neurri zuzentzaileak

10. neurri zuzentzailea bete ez izana

Lezoko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2005eko urtarrilaren 17ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Estibadora Algeposa, S.A. enpresari jarduera lizentzia eman zion altzairugintzara bideratutako ikatza, siderurgia produktuak, altzairuzko txirbilak eta txatarra Gaintxurizketa bideko 19 eta 21ean (Lezoko Arau Subsidiarioetako 6. Industrialdean) biltegiratzeko.

Lizentzia hori ondorengo baldintzarekin eman zen, aipatutako akordioaren arabera: "Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik".

Hala, txostenaren 10. neurri zuzentzaileak hauxe dio: "Irekitzeko lizentzia eskuratu aurretik, titularrak Udalean aurkeztu beharko du isuriak hodi biltzailera isurtzeko Añarbeko Partzuergoak emandako baimena".

Isurketa baimen hori (Añarbeko Partzuergoarena edo uraren agentziarena) ez da aurkeztu, eta halaxe aitortzen du interesatuak berak. Uren Zerbitzuaren barruko kudeaketa teknikoek ez dute 4 urteko atzerapena justifikatzen, eta nolanahi ere, Lezoko Udalak ez du zerikusirik atzerapen horiekin. Bestalde, 10. neurri zuzentzailea ez dela bete guztiz nabaria da.

Aireztapenari buruzko 3. neurri zuzentzailea bete ez izana

2008ko irailaren 2an Udal Arkitekto Teknikariak idatzitako txostenak espresuki adierazten du ez dela bete aireztapenari buruzko 3. neurri zuzentzailea.

Txosten teknikoaren irmotasuna ikusirik soberan kreditaturik geratzen da, Estibadora Algeposa, S.A. enpresak aurkeztutako ziurtapena gorabehera, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Lurralde Antolaketa, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak emandako txostenean oinarrituta Lezoko Udalak ezarritako neurri zuzentzaileak ez direla inolaz ere bete aireztapenari dagokienez, ez baitira egin neurri zuzentzaile horiek betetzeko beharrekoak diren obrak edo instalazioak.

Kanpoaldean hauts isuririk ez dagoela baieztatzea ikaragarria da, eta aldamenekoekiko errespetu falta erakusten du.

Udal Teknikariak ondo ezagutzen du gaia, eta hauts isuriak daudela adierazi du haren txostenean. Horrez gain, Udalari gomendatu dio aipatutako isuriak saihesteko beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak har daitezela exijitzeko.

4. neurri zuzentzailea bete ez izana

4. neurri zuzentzaileak hauxe adierazten du: "komunetako isuri likidoak bat etorriko dira Añarbeko Partzuergoak finkatutako parametroekin.

Nabeetako teilatuetatik datozen euri urak kanalizatu eta euri uren sarera bideratuko dira.

Kanpoan metatuta dagoen txatarraren eta ikatzaren inguruan, kanal perimetralak egongo dira ahalik eta euri ur gehiena jaso eta atxikitzeko. Titularrak isuri horiek zaintzeko metodo bat ezarri beharko du. Añarbeko Partzuergoaren sarean edo efluenteen ubidean hustu aurretik, behar bezala tratatu beharko dira, Agintari eskudunak eskatutako isurketa parametroak betetzeko."

Txosten honen aurrekarietan aipatu da jada Añarbeko Uren Partzuergoaren jakinarazpena, eta orobat Estibadora Algeposa, S.A. enpresak udal lizentziarik gabe egindako lanak.

Hala, Estibadora Algeposa, S.A. enpresak Eusko Jaurlaritzaren Ur Zerbitzuari aurkeztu zion jarduera proiektuaren IV. Eranskina, aurretik Lezoko Udalean aurkeztu behar zen, gainerako jarduera proiektua bezala, onartzeko.

Alabaina, Estibadora Algeposa, S.A. enpresak hainbat obra egin ditu lizentziarik gabe. Esan beharra dago, Lezoko Udalari dagokiola, irekitzeko lizentzia emateko titularra den aldetik, urak errekara edo saneamendu sarera isuri behar diren esatea. Eta erabaki horren arabera, Estibadora Algeposa, S.A. enpresak beharrezkoak diren baimenak kudeatu beharko lituzke organo eskudunen aurrean.

Beraz, Lezoko Udalak ez du onartu IV. Eranskinak jasotzen dituen lan horien proiektua, ondorioz, Euskadiko Ingurumen Babeserako 3/1998 Lege Orokorraren 61. artikuluan ezarritakoaren arabera, ezin da baieztatu neurri zuzentzaile bat bete dela proiektua, eta hartara neurri zuzentzailea bera, aurretik onartu ez bada.

Gogoratu behar dugu 4. neurri zuzentzaileak hauxe adierazten duela: "Añarbeko Partzuergoaren sarean edo efluenteen ubidean hustu aurretik, behar bezala tratatu beharko dira, Agintari eskudunak eskatutako isurketa parametroak betetzeko." Hau da, bi aukera zeuden: bata Añarbeko Uren Partzuergoak adierazitakoa eta bestea errekara zuzenean isurtzea. Alabaina, ingurumenarentzat kaltegarriena den azken aukera hori, Estibadora Algeposa, S.A. enpresak lortu nahi duena eta tramitatzen hainbeste denbora daramana, ez da alternatiba bakarra. Eta larriena da Lezoko Udalak ez duela obra horien berri izan irekitzeko lizentzia eskatu dioten arte; azken finean, Lezoko Udala da irekitzeko baimena ematen duena eta, obrak egin aurretik, alternatiba bat edo bestea baimendu behar duena.

4. eta 10. neurri zuzentzaileak interpretatuz gero, eta hondakinak sarera isurtzeko Añarbeko Partzuergoaren aldetik arazorik ez dagoela kontuan hartuta, argi dago hondakinak saneamenduko sare publikora isurtzea dela irtenbiderik hoberena, jarduera kutsatzailea duen eta hiri-lurrean kokatuta dagoen industrialde batentzat. Are gehiago kontuan hartzen badugu, lurzoru urbanizaezinean ere hondakinak saneamenduko sare publikora bideratzen ari direla (horren adibide dugu, Añarbeko Uren partzuergoak eskatuta, Lezoko Errekalde auzorako Lezoko Udalak berriki onartu duen saneamendu proiektua).

Azkenik, errekurtso-egileak baieztatzen duenaren kontra, Uren Euskal Agentziak ez du ziurtagirian (aurkeztutako errekurtsoari erantsitakoan) esaten isurketa baimentzeko neurri zuzentzaileak bete direnik, baizik eta dokumentazio guztia aurkeztu dela.

Lezoko Udaleko Lizentzia Urbanistikoak Arautzeko Ordenantzaren Hirugarren Xedapen Iragankorrean xedatutakoa kontuan hartuta.

Era berean, 2/2006 Lurzoru eta Hirigintzari buruzko Legearen 216 artikuluak xedatzen duena kontuan hartuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2005eko urtarrilaren 17ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Estibadora Algeposa, S.A. enpresari altzairugintzara bideratutako ikatza, siderurgia produktuak, altzairuzko txirbilak eta txatarra Gaintxurizketa bideko 19 eta 21ean (Lezoko Arau Subsidiarioetako 6. Industrialdean) biltegiratzeko eman zion jarduera lizentzia iraungitzeko espedientea hasteko erabakiaren aurrean Estibadora Algeposa, S.A. enpresak aurkeztutako alegazioak ez onartzea.

BI: Lezoko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2005eko urtarrilaren 17ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Estibadora Algeposa, S.A. enpresari altzairugintzara bideratutako ikatza, siderurgia produktuak, altzairuzko txirbilak eta txatarra Gaintxurizketa bideko 19 eta 21ean (Lezoko Arau Subsidiarioetako 6. Industrialdean) biltegiratzeko eman zion jarduera lizentziaren iraungitzea deklaratzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

11.- Lezoko 5. poligonoan arau subsidiarioetako antolamendu zehaztuaren zenbait elementu puntualki aldatzeko dokumentua onartzeko proposamena (2009H0310001).

Lezoko udal zerbitzuek Lezoko Arau Subsidiarioen 5 Poligonoari dagokion antolakuntza xehatuaren elementuen aldaketa proiektua aurkeztu dute

Laburbilduz espediente honetan proposatzen diren aldaketak ondorengo hauek dira:

Lezoko Arau Subsidiarioetako 5 poligonoan 100 etxebizitza aurreikusten dira. Poligono hau lur hiritar finkatuan kokatzen da eta aipatu 100 etxebizitza horiek jada eraikiak eta legeztatuak daude.

Dokumentu honen xedea, indarrean daude Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 5. poligonoan aurreikusitako etxebizitzen gehienezko kopurua aldatzea da, etxebizitzen gehienezko kopuru hori 100dik 120era arte gehituz.

Antolamendu xehatuaren elementu bat aldatzea da, hiri-lurzoru kontsolidatuan kokaturiko esparru batean etxebizitzen kopurua aldatzea besterik ez den heinean, antolamendu estrukturalaren zehaztapenei buruzko eraginik izan gabe, esaterako, eraikigarritasun urbanistikoa e.a.

Azterketa juridikoa

2/2006 legearen bigarren xedapen iragankorra arabera egiturazko antolamendu eta antolamendu xehatuko zehaztapenei buruz lege horretan ezarritako erregulazioa aplikatzekoa izango da, legea indarrean sartzen denetik aurrera, hau da 2006ko irailaren 20a, indarrean dauden arau eta planetarako.

Horrela aipatu legearen 53 eta 56 artikuluek xedatzen dute egiturazko antolaketa eta antolaketa urbanistiko xehekatua.

Aurkeztu den Arau Subsidiarioaren moldaketan, aldatzen diren zehaztapenak, hau da, etxebizitza kopurua (eraikigarritasuna mantenduz). 2/2006 Lurzoruaren eta Hirigintza Legean aurreko legedian ez bezala etxebizitza kopurua ez da jada hirigintza estandar bat. Egungo legediaren arabera eraikigarritasun da erreferentziazko estandarra besteak beste, eremu horretan bertan aurreikusi beharreko beste tokiko sistemarako zuzkidurak, gune libreak e.a kalkulatzeko. Beraz, txosten hau izenpetzen duen iritziaren arabera, eraikigarritasuna aldatu gabe etxebizitza kopurua antolaketa xehatuen elementuen Arau Aldaketa baten bitartez handitzea bat dator egun indarrean dagoen Lurzoruaren eta Hirigintza Legearen 56.1.l) artikuluaren zehaztapenekin.

Bestalde dokumentuaren izapidetzeari dagokionean 2/2006 legearen 95, 96 eta 97 artikuluen eta 105/2008 Dekretuaren 30 artikuluak xedatzen dutenaren arabera haserako onarpena eman ondoren jendaurrean egon behar du antolaketa xehatuaren moldaketak 20 egunez Gipuzkoako Aldizkari Ofizialen iragarkia argitaratzen denetik.

Hori ikusirik, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: Lezoko Arau Subsidiarioen 5 Poligonoari dagokion antolakuntza xehatuaren elementuen aldaketa espedienteari haserako onarpena ematea.

BI: Espediente hau jendaurrean jartzea 20 egunez, Gipuzkoako aldizkari ofizialean eta hedadura gehien duen egunkarian edo egunkarietan argitaratu ondoren, nahi duenak aztertu eta alegazioak egin ditzan.

12.- 107 poligonoan Arau Subsidiarioen Antolaketa Xehekatuaren Elementuen aldaketa onartzeko proposamena (2009H0310002).

Lezoko Udaleko Zerbitzu teknikoek 107 Poligonoko (SALVA) Antolaketa Xehekatuaren Elementuen aldaketa proiektua aurkeztu dute.

Laburbilduz Arau Subsidiarioen Antolaketa Xehekatuko elementuen aldaketa honetan proposatzen dena zera da:

1.- 107 poligonoa industria erabilerara xedatua dagoen eremu bat da, Plan Partziala, konpentsazio proiektua eta urbanizazio proiektua onartuak eta exekutatuak dituenak. Beraz egun lur hiritarra bezala sailkatu beharrekoa.

2.- 107 Plan Partzialak antolakuntza xehekatua du xedetzat. Horrela beste gauzen artean, lursailen kalifikazio xehekatua zehazten du. 107 poligonoko plan partzialaren bidez onartutako fitxa urbanistikoak desglosatzen ditu Arau Subsidiarioetan interes publikoko eta sozialeko zerbitzuetarako xedatutako 3.133 m2 zabalerako lurzorua honako modu honetan:

  • - 3 partzela 810 m2 azalera duena erabilpen sozialera xedatua eta eraikigarritasuna 1.053 m2(t).
  • - 4 partzela 810 m2 azalerakoa erabilpen komertzialetara xedatua eta eraikigarritasuna 1.053 m2(t).
  • - 5 partzela 1513 m2 azalerakoa, kirol erabilpenetara xedatua eta aurreikusi gabeko eraikigarritasunarekin.

Plan partzialeko Arau Subsidiarioetako 14. artikuluak definitzen ditu erabilpen, domeinu eta eraikuntza baldintzak aipatutako partzeletarako hori zeharo bat datorrelarik partzela bakoitzeko fitxa urbanistiko indibidualetako definizioekin.

Bestalde, Plan partzialeko Arau Subsidiarioetako 14. artikuluak seinalatzen ditu erabilpen bateragarriak definitutakoekin, hirugarren sektoreko erabilpenen aipamena eginez, lehentasuna erabilpen industrialari emanez.

Dokumentu honen xedea 3 eta 5 partzeletan aurreikusitako erabilpenaren aldaketa egitea da, haietarako behatzen den eraikigarritasuna aldatu gabe. Aurreikusitako erabilpen aldaketa, logikoki, Planeamenduko Arau Subsidiarioetan proiektaturiko fitxa urbanistikoan definitutakoaren barruan bilduko litzateke goian seinalaturiko aldaketaren ondoren interes publiko eta sozialeko zerbitzutara xedatutako lurzoru gisa.

Horrela, 3 partzela merkataritza erabilpenetara xedatuko litzateke gaur egun 4 partzela dagoen bezala eta 5 partzela parking erabilpenera xedatuko litzateke.

Azterketa juridikoa

2/2006 legearen bigarren xedapen iragankorra arabera egiturazko antolamendu eta antolamendu xehatuko zehaztapenei buruz lege horretan ezarritako erregulazioa aplikatzekoa izango da, legea indarrean sartzen denetik aurrera, hau da 2006ko irailaren 20a, indarrean dauden arau eta planetarako.

Horrela aipatu legearen 53 eta 56 artikuluek xedatzen dute egiturazko antolaketa eta antolaketa urbanistiko xehekatua.

Aurkeztu den Antolaketa xehatuaren moldaketan, aldatzen diren zehaztapenak, hau da, tokiko ekipamendurako lursailaren erabilera 56.1 artikuluaren a) ataletan txertatu daiteke. Bestalde 57 artikuluak tokiko sistemen zuzkidura-sarea jasotzen du eta artikulu honetan xedatzen dena kontuan izanik bertan definitzen ditu sare hori integratzen duten elementuak. Horrela beraz, Planeamendu Arautegiaren tokiko sistemetarako estandar hertsiak aldaturik suertatu dira 2/2006 Legekoaren bidez, aurrekoak baino aukera gehiago behatzen dituelarik.

Bestalde kontuan eduki beharrekoa da, arestian adierazi bezala, ezen, 107 poligonoaren urbanizazioa exekutatu delarik, gaur egun lurzoru hiritar kontsolidatu baten aurrean aurkitzen garela, eta beraz aldaketaren xedeak erabilpenaren aldaketa dakarrela, dotatze xedearen barruan, lurzoru hiritarraren bi partzelatan.

Aldaketa puntualaren xede izango lirateke, beraz, Plan Partzialaren fitxa urbanistikoak 3 partzelari eta 5 partzelari dagozkienak, eta era berean aipatutako Planaren arautegi urbanistikoaren 13 eta 14 artikuluak.

Bestalde dokumentuaren izapidetzeari dagokionean 2/2006 legearen 95, 96 eta 97 artikuluen eta 105/2008 Dekretuko 30 artikuluak xedatzen dutenaren arabera haserako onarpena eman ondoren jendaurrean egon behar dun plan partzialaren moldaketak 20 egunez Gipuzkoako Aldizkari Ofizialen iragarkia argitaratzen denetik.

Hori ikusirik, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia onartu du:

BAT: Lezoko Arau Subsidiarioen 107 Poligonoari dagokion antolakuntza xehatuaren elementuen aldaketa espedienteari haserako onarpena ematea.

BI: Espediente hau jendaurrean jartzea 20 egunez, Gipuzkoako aldizkari ofizialean eta hedadura gehien duen egunkarian edo egunkarietan argitaratu ondoren, nahi duenak aztertu eta alegazioak egin ditzan.

13.- Markesaneko parkea paisajistikoki errekuperatzeko eta Jaizkibelgo torreoiak zaharberritzeko Aranzadi Zientzia Elkartearen eta Lezoko udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartzeko proposamena (2009H0360002).

Aranzadi Zientzi elkarteko Zuzendaritza Batzarrak 2009ko otsailaren 2ko ohiko bileran "Lezoko Lantegi Eskola" izeneko egitasmoa onartu du.

Egitasmo hau aurrera eramateko Lezoko Udalarekin hitzarmen bat izenpetzea ezinbestekoa dute., Udal honen irizpideak bermatuz, beharrezkoak diren kanpoko diru laguntzak eta kudeaketak lortu ahal izateko.

Horrela hitzarmen horren zirriborro bat igorri dute. Lankidetza Hitzarmen honen edukia laburbilduz ondorengo hau da:

- Hitzarmen honen xedea "Markesane zuhaiztia" berreskuratzea, bertako irisgarritasuna hobetzea eta lurpean indusketa arkeologiko bat egitea da. Halaber Jaizkibel mendiko guda dorreak konpontzea ere hitzarmen honen helburuen arten jasotzen da. Hori guztia lantegi eskola baten bitartez langabetuen eraketa programa baten baitan burutuko da.

- Hitzarmen honen xedea aurrera eramateko Aranzadi Zientzia Elkarteak besteak beste ondorengo betebeharrak hartzen ditu bere gain:

1.- Lezoko Udalari aholkularitza teknikoa ematea ingurumen eta ondare kulturalaren inguruan

2.- Lezoko Udalari gaiari buruzko material idatzia eta grafikoa helaraztea.

3.- "Lantegi Eskola" proiektu bat idatziko du eta aurrera eramateko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak bilatuko ditu

- Lezoko Udala bere aldetik ondorengo betebeharrak hartzen ditu bere gain:

1.- Bere baitako giza baliabideez laguntza puntuala eskainiko dio Aranzadi Zientzia Elkarteari

2.- Hitzarmen honen xedea aurrera eramateko ekarpen ekonomiko bat egingo du , materiala eta azpiegiturak finantzatzeko.

3.- Lantegi Eskolaren egoitza kokatuko den lokalak eskuratzeko kudeaketa lana egingo.

Hitzarmen honen arabera gainera bere xedea aurrera eramateko jarraipen batzorde bat izendatuko da. Izenpetzaile bakoitzak batzorde horretan bere ordezkariak izendatuko dituelarik.

Lezoko Udalak IZARTU II programaren barruan, Markesane Zuhaiztian inbertsioetarako 64.657,88 euroko kopurua dauka aurreikusia 2009 urterako.

Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako erabakia:

1.- Lezoko Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartearen arteko Lankidetza Hitzarmena onartzea.

2.- Lankidetza hitzarmen hau aurrera eramateko 2009 urtean Lezoko Udalak egingo duen diru ekarpenen zenbatekoa gehienez 64.657,88 eurokoa izango da, Markesane eremurako mugatuko dena.

3.- Lankidetza Hitzarmenean aurreikusten den jarraipen batzordeko Lezoko Udalaren ordezaria/ak izendatzea: Irati Aranburu, hirigintza eta ingurumen zinegotzi delegatu, Joseba Eizagirre, udal arkitekto teknikoa eta Lander Zurutuza, udal liburuzaina.

4.- Udal kontuhartzailetzari konpromiso honen berri ematea, AD egitera baldintzatuz.

14.- Saldise Plazako Zaharberritze eta Estaltze Proiektua onartzea eta kontratazio prozedura hasteko proposamena (2009H0110001)

Azaroaren 28ko 2008/9 Lege-Dekretuaren bitartez Tokiko inbertsioetarako Estatu fondoa sortu zen. Fondo horrek besteak beste Saldise Plazako zaharberritze eta estaltze proiektua finantzatzen du.

Udalaren nahia aurreikuspen hau egikaritzea denez, obra hori gauzatzeko ezinbestekoa den proiektuaren idazketa agindu zuen.

Obra hauek 2009ko Otsailean Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak bisaturiko eta Raimundo Mendiburu Abad Arkitektoak idatziriko Proiektuaren arabera egingo dira.

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratuen (APK) 30/2007 LEGEAREN 6 artikuluan aurreikusitako obra kontratu bat da, beraz APK30/2007 LEGEARENaren lehen liburuan aurreikusitakoa kontuan izateaz gain, bigarren liburuaren I tituluan xedaturikoari ere jarraitu behar diogu.

Espediente motari dagokionez, presazkoa bezala tramitatzea egoki irizten diot, arestian adierazitako Dekretu-Legearen diru laguntzak eskuratu ahal izateko ezinbesteko baldintza da 2009 urtean obra hauek amaitzea. Obren exekuzio epea 8 hilabetekoa dela kalkulatzen denez proiektuan erabat justifikatua dago lehen bai

lehen hasteko eta obrak epean amaitzeko espedientea presazkoa bezala izendatzea.

AKP 30/2007 Legearen 122., artikuluan ezarrita dagoenez, kontratu honen esleipena egiteko jardunbide irekia, mugatua edo negoziatua erabili daiteke. Jardunbide irekian interesdun enpresari orok aurkez dezake proposamena, jardunbide mugatuan berriz Administrazioak espresuki hautaturiko enpresariak soilik aurkez dezakete proposamena, aurretik eskaera egin ondoren eta jardunbide negoziatuan enpresari desberdinekin negoziazio eta kontsulta egin ondoren Administrazioak hautaturiko enpresariari esleituko zaio. 154 eta 161 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik prozedura negoziatua baztertu egin beharko genuke.

Kontratu mota hau batere konplexua ez denez aipatu legearen 141 eta ondorengo artikuluan aurreikusitako jardunbide irekia erabiltzea aukeratu dut osatu dudan administrazio-baldintza zehatzen agirian. Dena den jardunbide mugatua ere posible da eta aukerazkoa da.

APK30/2007 LEGEARENaren 122, 126, 141 eta hurrengo artikuluek xedatutakoarekin bat etorriz.

Hona hemen Tokiko Gobernu batzarrak hartutako erabakia:

BAT: Saldise Plazako Zaharberritze eta Estaltze Proiektua onartzea.

BI: Obren kontratazio espedientea hastea, jardunbide irekiaren bitartez.

HIRU: Saldise Plazako Zaharberritze eta Estaltze Proiektuaren obra kontratua arautuko duten Baldintza pleguak onartzea

LAU: Kontratu honetarako Gastua onartzea.

BOST: Kontratu honen espedientea presazkoa izendatzea.

GIZARTE ZERBITZUAK

15.- Auñamendi kaleko Eguneko zentroa eta apartamentu babestuak eraikitzeko obren esleipena onartzeko proposamena. (2008H0110003)

Lezoko Udalak 2008ko abenduaren 2an buruturiko Tokiko Gobernu Batzordean Auñamendiko eguneko zentroa eta apartamentu babestuen proiektua onartzea, obren kontratazio espedientea hastea, jardunbide irekiaren bitartez, kontratua arautuko duten baldintza pleguak eta gastua onartzeko akordioa hartu zuen.

Kontratazio honen iragarkia 2008ko abenduaren 24an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari ofizialean.

Epe barruan eskaintza bakarra aurkeztu da, hain zuzen ere Eguzki Eraikuntzak, S.L. enpresarena.

Kontratazio mahaiaren proposamena kontuan izanik

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratuen (APK) 30/2007 Legearen 134 eta 135 artikuluek xedatzen dutena kontuan izanik

Halaber, baldintza agiriko 16 eta 19 atalek xedatzen dutena kontuan izanik hona akordio proposamena:

BAT: " Eguneko Zentroa eta Apartamentu Babestuak " eraikitzeko obra kontratua behin behinekoz Eguzki Eraikuntzak, SLri esleitzea ondorengo baldintzetan:

Prezioa: 628.002,06 BEZ barne (D- 1132, D-1133 eta D-1134).

Epea: 7 hilabete

BI: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 31.400,10 euro.

HIRU: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu kontratazio organoak behin betikoz esleituko dio kontratu hau. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

16.- Urteko kudeaketa planaren aholkularitza teknikoa esleitzeko proposamena (2009ID130001).

Alkateak proposatuta eta jasotako lan eskaintzaren arabera LKS, S. Coop.ri esleitzen zaio Urteko Kudeaketa planaren aholkularitza teknikoa 19.998,4 €tan (AD- 23).

Gastu honetarako dirulaguntza eskatuko zaio Aldundiari.

17.- Gestio Taldearen eta helburukako kudeaketaren antolamendurako euskarria egiteko aholkularitza teknikoa esleitzeko proposamena.(2009ID130002)

Alkateak proposatuta eta jasotako lan eskaintzaren arabera LKS, S. Coop.ri esleitzen zaio Gestio Taldeari jarraipena eta aholkularitza teknikoa 12.678,8 €tan (AD- 24).

Gastu honetarako dirulaguntza eskatuko zaio Aldundiari.

KONTUHARTZAILETZA

18.- Fakturen 56. zerrenda onartzea.

Faktura zerrenda onartu da.

19.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, urtarrilaren 27az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna