2009.eko Urriaren 20ekoa

Lezon, 2009ko urriaren 20ean, asteartea, 8:15 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean Mª Pilar Legorburu Etxegarai eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira izan Jon Legorburu Arrastua eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2009ko urriaren 6an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

 

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

 

2.- Jauregialdeko berhiritartze proiektua eta obren kontratazio espedientea hasteko onarpenari buruzko proposamena (2009H0110003).

Lezoko Udalak 2009ko udal aurrekontuetan Izartu II programaren barruan Jauregialde berhiritartzeko aurrekontu sail bat aurreikusten du.

Udalaren nahia, Izartu II programak zehazturiko epeetan, aurreikuspen hau egikaritzea denez, obra hori gauzatzeko ezinbestekoa den proiektuaren idazketa agindu zuen.

Obra hauek 2007ko otsailaren 1ean Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak bisaturiko eta Jose Mari Aseginolaza eta Jabier Telleria Arkitektoek idatziriko Proiektuaren arabera egingo dira.

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratuen (APK) 30/2007 Legearen 6 artikuluan aurreikusitako obra kontratu bat da, beraz APK30/2007 Legearen lehen liburuan aurreikusitakoa kontuan izateaz gain, bigarren liburuaren I tituluan xedaturikoari ere jarraitu behar diogu.

Espediente motari dagokionez, ohikoa bezala tramitatzea egoki irizten diot, presazkoa bezala izapidetzeko inongo arrazoi objektiborik ez dagoelako. Gainera lehiakortasuna murriztu baino ez luke egingo kasu honetan presazkoa kontratua izapidetzeak.

AKP 30/2007 Legearen 122., artikuluan ezarrita dagoenez, kontratu honen esleipena egiteko jardunbide irekia, mugatua edo negoziatua erabili daiteke. Jardunbide irekian interesdun enpresari orok aurkez dezake proposamena, jardunbide mugatuan berriz Administrazioak espresuki hautaturiko enpresariak soilik aurkez dezakete proposamena, aurretik eskaera egin ondoren eta jardunbide negoziatuan enpresari desberdinekin negoziazio eta kontsulta egin ondoren Administrazioak hautaturiko enpresariari esleituko zaio. 154 eta 161 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik prozedura negoziatua baztertu egin beharko genuke.

Kontratu mota hau batere konplexua ez denez aipatu legearen 141 eta ondorengo artikuluan aurreikusitako jardunbide irekia erabiltzea aukeratu dut osatu dudan administrazio-baldintza zehatzen agirian. Dena den jardunbide mugatua ere posible da eta aukerazkoa da.

APK30/2007 Legearen 122, 126, 141 eta hurrengo artikuluek xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirigintza, Ingurumena, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Jauregialdeko berhiritartze proiektua onartzea.

BI: Obren kontratazio espedientea hastea, jardunbide irekiaren bitartez.

HIRU: Jauregialdeko berhiritartze obra kontratua arautuko duten baldintza pleguak onartzea.

LAU: Kontratu honetarako gastua onartzea.

3.- S-1 Sektoreko 2. faseari dagokion urbanizazio obraren behin-behineko esleipena onartzeko proposamena (2009H0120001).

Lezoko Udalak 2009ko uztailaren 30an buruturiko Osoko Bilkuran, S-1 Sektoreko 2. faseari dagokion urbanizazioari dagokion proiektua onartzea, obren kontratazio espedientea hastea, jardunbide irekiaren bitartez, kontratua arautuko duten baldintza pleguak eta gastua onartzeko akordioa hartu zuen.

Kontratazio honen iragarkia 2009ko abuztuaren 10an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari ofizialean.

Epe barruan hamabi eskaintza aurkeztu dira, hain zuzen ere ondorengo enpresa hauenak:

1.- ARKAITZA, SA.

2.- CONSTRUCCIONES DUMBOA, SA.

3.- URBYCOLAN, SL.

4.- CONSTRUCCIONES ALZOLA, SA eta ORSA, SL.

5.- KARBER EDIFICACIÑON Y OBRA CIVIL, S.L.

6.- OTEGI GAZTAÑAGA, S.L.

7.- CONST. SUKIA, S.A.

8.- CAMPEZO CONSTUCCIONES, S.A.U.

9.- CONST. GALDIANO, S.A.

10.- CONST. OBRAS PAGOZELAY

11.- OBRAS ESPECIALES GIPUZKOA

12.- OLLOKIEGI, SA eta EGUZKI, SL

Kontratazio mahaiaren proposamena kontuan izanik

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratuen (APK) 30/2007 Legearen 134 eta 135 artikuluek xedatzen dutena kontuan izanik

Halaber, baldintza agiriko 16 eta 19 atalek xedatzen dutena kontuan izanik, eta kontratazio-mahaiak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: S-1 Sektoreko 2. faseari dagokion urbanizazioari dagokion obra kontratua behin behinekoz Orsa, S.L. eta Alzola, S.A.ri esleitzea ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 1.802.441,28 BEZ gabe.
  • Epea: 20 hilabete.

BI: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 90.122,064 €.

HIRU: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie, kontratazio mahaiak bere akordioa oinarritzeko kontutan izandako txosten teknikoaren kopia bana erantsiz. Aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu kontratazio organoak behin betikoz esleituko dio kontratu hau. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

4.- Estibadora Algeposa, S.A.k aurkeztutako 6 poligonoko instalazioetan jarduera baimena iraungitzearen aurkako berraztertze helegitea ontzat emateko proposamena (2009H0440002).

José Ferro Uriguenek, Estibadora Algeposa, S.A.ren izenean eta ordezkaritzan, Lezoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren 2009ko otsailaren 10eko erabakiaren aurkako aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri zuen 2009ko martxoaren 20an.

AURREKARIAK

Lezoko Udalak, 2008ko azaroaren 27ko 08/937 Alkatetza Dekretuaren bidez, hasiera eman zion Tokiko Gobernu Batzarraren 2005eko urtarrilaren 17ko erabakiaren bidez Estibadora Algeposa, S.A. enpresari altzairugintzara bideratutako ikatza, siderurgia produktuak, altzairuzko txirbilak eta txatarra Gaintxurizketa bideko 19 eta 21 zk.etan (Lezoko Arau Subsidiarioetako 6. Industrialdea) biltegiratzeko eman zitzaion jarduera lizentzia iraungitzeko espedienteari.

Halaber, Lezoko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2009ko otsailaren 10eko erabakiaren bidez, Estibadora Algeposa SAk eman zitzaion lizentziaren iraungitze espedientea hastearen aurrean aurkeztutako alegazioak ez onartzea eta baimen hori iraungitzat ematea erabaki zuen.

Goian adierazitako berraztertzeko errekurtsoa jarri ondoren, 2009ko ekainaren 17an, Estibadora Algeposa, S.A.k idazki bat aurkeztu zuen, Uraren Euskal Agentziak Lezoko Zubitxo ibaira hondakin urak isurtzeko emandako baimenaren berri emanez.

Bestalde, Lezoko Udalak, 2009ko urriaren 7an, hasierako onarpena eman zion 6. Industrialdeko Hiri Erreformarako Plan Bereziaren Testu Bateginari; eremu horretan dago kokatuta Estibadora Algeposa, S.A., aurrez adierazi bezala.

Plan Berezian kanpo zonetako biltegiratzeari dagokionez bete beharreko baldintzak eta hartu beharreko neurri zuzentzaileak ezartzen dira.

TXOSTENA

Lezoko Udalak bideratutako jarduera lizentziaren iraungitze prozedura hasteko arrazoia Estibadora Algeposa, S.A.k horretarako ezarrita zegoen epean lizentzian bertan ezarritako neurri zuzentzaileak gauzatu zituenik ez egiaztatzea izan zen.

Jarduera lizentzia iraungitzat eman ondoren, Estibadora Algeposa, S.A.k aipaturiko berraztertzeko errekurtsoa jarri zuen, Zubitxo ibaira isurtzeko baimena lortu zuen eta, aldi berean, 6. Industrialdeko Hiri Erreformarako Plan Berezia izapidetu zen.

Aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoan 10., 4., 3., 5. eta 8. neurri zuzentzaileak aipatzen dira, ordena horretan.

4. neurri zuzentzaileari loturiko 10. neurri zuzentzailea urak isurtzeari buruzkoa da, bai kolektorera, krokadurarik izanez gero, bai ibaiadarretara. Interes orokorrerako bi irtenbideetan onena zein den argituta, nabarmendu behar dugu, printzipioz, eta Uraren Euskal Agentziak ezarritako isurtze baldintzak eta Lezoko Udaleko ingurumen aholkularitza teknikoak eginiko ikuskapenak aztertu ondoren, efluenteetara isurtzeko irtenbidea aukera egokia dela ingurumen ikuspegitik, eta, arazoak sortuz gero, beti egongo litzatekeela kolektorera bideratzeko aukera, haren krokadura 6. industrialdea urbanizatzeko lanak gauzatzean eginda, onartutako plan berezian aurreikusten den bezala. Hala, Estibadora Algeposa, S.A.k 4. eta 10. neurri zuzentzaileak betetzeko beharrezko jarduketak bete dituela ulertu behar da.

Hala ere, lizentzia betiere 6. Industrialdeko Hiri Erreformarako Plan Berezian ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeak baldintzatuta egongo da.

3. neurri zuzentzaileari dagokionez, alde batetik, haren edukiak ez du jarduketa zehatzik ezartzen, baizik eta nabeen aireztapena mugakideei eragozpenik eragin gabe egingo dela eta kanpo zonetako biltegiratzeak mugakideei enbarazu egin diezaiekeen hautsik ez duela igorri behar bakarrik adierazten du. Horren haritik, Hiri Erreformarako Plan Bereziak, alde batetik, zonifikazio bat ezartzen du, kanpoan biltegira daitezkeen material motak zehatz-mehatz adieraziz eta, halaber, ordenantzetan kanpoko biltegiratze horretarako neurri zuzentzaile batzuk ezartzen dira. Hortaz, jarduera lizentzia neurri zuzentzaile horiek betetzeak baldintzatuta egongo da.

Azkenik, 5. eta 8. neurri zuzentzaileei dagokienez, baliozkotzat hartu behar ditugu berraztertzeko errekurtsoan jasotako alegazioak.

Horrenbestez, azaldutako aurrekariak kontuan hartuta, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Estibadora Algeposa, S.A. Lezoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren 2009ko otsailaren 10eko erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa onartzea. Erabaki haren bidez, iraungitzat eman zen Tokiko Gobernu Batzarraren 2005eko urtarrilaren 17ko erabakiaren bidez Estibadora Algeposa, S.A.ri altzairugintzara bideratutako ikatza, siderurgia produktuak, altzairuzko txirbilak eta txatarra Gaintxurizketa bideko 19 eta 21 zk.etan (Lezoko Arau Subsidiarioetako 6. Industrialdea) biltegiratzeko emaniko jarduera lizentzia.

BI: Aipaturiko jarduera lizentzia indarrean jartzea, honako baldintza hauekin:

1.- Lizentzia horretan ezarritako neurri zuzentzaileak 6. Industrialdeko Hiri Erreformarako Plan Berezian ezarritakoekin osatuko dira; kanpoan biltegiratzeko mugei eta neurri zuzentzaileei, emisioei eta ur isurketei buruzkoekin, bereziki.

2.- Urak efluentera isurtzeak ingurumenari kalte eginez gero, isuri horiek udal kolektorera bideratuko dira, isuria eragiten duenaren kontura.

5.- José Manuel Hoyos Arambururi, obra exekutatzeko lizentziaren epea berriro luzatzeko proposamena (2007H0030001).

José Manuel Hoyos Aramburuk, 2007ko maiatzaren 21ean emandako obra lizentziaren luzamendua eskatu du, Lezoko 3 poligonoko 45. partzelan baserri bat berreraikitzeko, Gaintxurizketako gainean.

Arkitekto aholkulariaren txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Ingurumena, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: José Manuel Hoyos Arambururi, 2007ko maiatzaren 21ean emandako obra lizentziaren erreferentziako obrari ekiteko epearen hamasei hilabeteko luzamendua ematea, obra horiek sei hilabeteko epearen barruan burutu beharko dituelarik, haien hasieratik kontaturik.

BI: Gogorarazten da ezen, obran hasi baino lehen, zuinketaren akta egin beharko dela, udal teknikari bat bertan dela.

HIRU: Jakinarazten zaio ezen, Udal honetako lizentzia urbanistikoen Ordenantza arautzailean finkatutakoaren ildotik, epe horiek ez betetzeak lizentzia bertan behera balio gabe geratzea eragingo duela, behar bezala justifikatutako arrazoiak izanez gero luzamendua eman ahal izango delarik, aldez aurretik hala eskaturik, finkatutako exekuzio epearen amaiera gertatu baino 15 egun lehenago.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Alkatearen D09/00701 dekretua berrestea, Peliar baserriko teilatua aldatzeko eta forjatua konpontzeko Mari Karmen Urkizu Urrozi obra lizentzia emateari buruzkoa (2009H0030008).

Dekretua ahobatez berretsi da. Honela dio:

"Mari Karmen Urkizu Urrozek Peliar baserriaren teilatua aldatzeko eta forjatua konpontzeko obra lizentzia eskatu zuen 2009 ekainaren 18an.

2009ko abuztuaren 26an agiri gehiago aurkezteko eskatu zitzaion interesdunari, eta joan den irailaren 2an aurkeztu zituen.

Eskaera hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da 20 astegunez, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 30. artikuluaren 4. puntuarekin bat etorriz. Izan ere, puntu horren arabera, baserriak berreraikitzeko obra lizentziak emateko, beharrezkoa da proiektua jendaurrean jartzea.

Jendaurreko epean ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

Arkitekto aholkulariak eginiko txostena aztertu ondoren, Alkatetza honek ERABAKI DU:

BAT: Mari Karmen Urkizu Urrozi obra lizentzia ematea, Peliar baserriaren teilatua aldatzeko eta forjatua konpontzeko, aurkeztutako gauzatze proiektuaren arabera.

BI: Eraikuntzen gaineko zergarengatik 2.366,07 €ko zenbatekoa ordaindu beharko du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da."

7.- Sagar Zulo etxearen estalki egitura eta fatxada-estaldura aldatzeko José Ángel Lopetegui Salaberriari obra lizentzia emateko proposamena (2009H0030011).

José Ángel Lopetegi Salaberriak, 2009ko uztailaren 14an, obra proiektua aurkeztu zuen, eta Sagar Zulo etxearen estalki egitura eta fatxada estaldura aldatzeko lizentzia eskatu zuen.

2008ko abuztuaren 26an, irailaren 4an aurkeztutako dokumentazioa osatzeko errekerimendua egin zitzaion.

Arkitekto aholkulariak eginiko txostena aztertu ondoren, eta Hirigintza, Ingurumena, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: José Ángel Lopetegi Salaberriari obra lizentzia ematea, Sagar Zulo etxearen estalki egitura eta fatxada estaldura aldatzeko, aurkeztutako proiektuaren eta dokumentazioaren arabera, ondorengo baldintza honekin:

Teilatu hegalaren irteera gaur egun bezala mantenduko da; iparraldeko eta hegoaldeko fatxaden teilatu hegalek ez dute 0,80 m gaindituko, eta ekialdeko eta mendebaldeko fatxadei dagokienez, terrazen gainean, estalkiak gehienez ere 14,5 m?ko luzera izango du, aurkeztutako planoen arabera, gaur egun duen zabalera, hain zuzen.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 2.490,22 € ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Guillermo de Lazon kaleko 1 zenbakiko lokala gaitzeko Correos y Telegrafos, S.A.ri obra lizentzia emateko proposamena (2009H0030013).

 

Correos y Telégrafos, S.A.k Guillermo de Lazón kaleko 1 zk.ko lokala gaitzeko obra lizentzia eskatu du.

Udaleko teknikariak eginiko txostena aztertu ondoren, eta Hirigintza, Ingurumena, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Correos y Telégrafos, S.A.ri obra lizentzia ematea, Guillermo de Lazón kaleko 1 zk.ko behean dagoen lokaleko lanak egiteko, obrek eraikinaren egiturari ez eragiteko baldintzarekin. Bestela, Obra hasi aurretik, proiektu tekniko ikus-onetsia aurkeztu beharko du.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.861,17 € ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLAK

9.- Lezoko kirol entitateei dirulaguntzak emateko proposamena, egiturak eta ohiko jarduerak garatzeko (2009KI100001).

Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: 2009 urteko aurrekontuari dagozkion Lezoko kirol entitateen egiturak eta ohiko diru-laguntzak arautzen duten oinarri-arau espezifikoak arautzen duen deialdia dela eta jasotako eskaerak onartzea.

BI: Jasotako diru-laguntza eskaerei erantzunez eta arautegian jasotakoari jarraituaz honako diru-laguntzak luzatzea.

Allerru Futbol Taldea

15.779,96 €

Allerru Saski Baloi Taldea

1.156,17 €

Allerru Judo Taldea

2.252,43 €

Allerru Areto Futbola Taldea

2.733,55 €

Allerru Txirrindulari Eskola

3.201,33 €

Allerru Pilota Taldea

1.516.90 €

Oarsoaldea Igeri Taldea

1.759,68 €

GIZARTE ZERBITZUAK

10.- Gizarte elkarteei dirulaguntzak emateko proposamena (2009GZ050004tik 2009GZ050016ra eta 2009GZ050018tik 2009GZ050019ra ).

 

Interes sozialeko hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak azterturik, aldi berean, horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Ondorengo dirulaguntza hauek onartzea:

ELKARTEA

ESPEDIENTE ZENBAKIA

LAGUNTZA KOPURUA

AD ZENBAKIA

ADEMGI

2009GZ050004

142,85€

D-769

Ortzadar

2009GZ050005

285,71€

D-770

Etxerat

2009GZ050006

333,33€

D-771

Begirase

2009GZ050007

142,85€

D-766

Izan Fundazioa

2009GZ050008

238,09€

D-767

Acabe

2009GZ050009

238,09€

D-768

ATCORE

2009GZ050010

238,09€

D-763

ATECE

2009GZ050011

190,47€

D-764

ASPANOVAS

2009GZ050012

190,47€

D-765

ASPARGI

2009GZ050013

238,09€

D-760

AGIFES

2009GZ050014

190,47€

D-761

Atzegi

2009GZ050015

333,33€

D-762

AGIPASE

2009GZ050016

190,47€

D-757

Katxalin

2009GZ050018

142,85€

D-758

ALCER

2009GZ050019

238,09€

D-759

BI: Dirulaguntza araudiaren baitan, entitate onuradunak dirulaguntza ematen denetik hiru hilabeteko epean dirulaguntza zuriketa aurkeztu beharko du. Egindako ihardueraren memoria eta egindako gastuaren jatorrizko frogagiriak aurkeztu beharko ditu eta Foru Ogasunaren zergak kitatuta dituela egiaztatzen duen agiria.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

 

 

URJENTZIAZ

 

Ingurune irekiko eskuhartzea esleitzeko lehiaketa onartzea (2009GZ170002)

 

Lezoko udalerrian arrisku egoeran dauden gazte eta adingabekoentzat gizarte heziketa zerbitzua ingurune irekian emateko zerbitzua kontratatzeko espedientea azterturik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Zerbitzua emateko proiektua onartzea.

BI: Zerbitzuaren kontratazio espedientea hastea, jardunbide irekiaren bitartez.

HIRU: Zerbitzu kontratua arautuko duten baldintza pleguak onartzea

LAU: Kontratu honetarako gastua onartzea .

BOST: Erabakiaren berri eman Udal Kontuhartzailetzari.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

11.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2009ko urriaren 6az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:05 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna