Garapen Agentziek Enpresen-Gida berria osatu dute

Ar, 2017-05-09 16:32

Era berean zabalik da maiatzaren 22ra arte Sortzaileen Mugikortasunerako Programaren 3. deialdia

Oarsoaldea, Debegesa eta Goieki Garapen Agentziek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, GIS - Geografia-informazioko sistema - teknologian oinarritutako tresna berria garatu dute, eskualde hauetan kokatuta dauden enpresei buruzko informazio eguneratua bilatzeko eta eskuratzeko aukera ematen duena. Era berean, enpresek aukera dute bertan azaldu edota informazioa eguneratzeko modu erraz, azkar eta erosoan.

Datu-base sendo,aberats eta zabala da, erabat bisuala. Tresna egiazki erabilgarria da gertu ditugun enpresa askoren gaineko informazioa begiratu eta eskuratzeko. Halaber, enpresentzat tresna eraginkorra da oso euren instalazioak, produktuak, promozioak, eskaintzak, katalogoak edota zerbitzuak une oro eguneratuta aurkez ditzaten.

Enpresen mapa birtual berria herritarren eskura dago interneten, enpresagida.eus webgunean, baita Oarsoaldea, Debegesa eta Goieki garapen agentzien webguneetan ere.

Izena emateko edota zalantzak argitzeko:
OARSOALDEA       943 494 129  oarsoaldea@enpresagida.eus

Sortzaileen Mugikortasunerako programaren 3.deialdia:

Euskadiko eta Akitaniako 24 gazte sortzaileri zuzendutako mugikortasun programa honek Euroeskualdean sorkuntza ekosistema bat garatzen laguntzea du xede. Proiektu honen bidez, parte-hartzaileek eta bazkide diren erakundeek topaketa eremuak partekatuko dituzte, elkarrizketak egin, sareak josi, ideiak lotu, sinergiak bilatu eta ekimen berrietan kooperatu ahal izateko.

Programa honek sortzaileei 2/3 egunetako egonaldiak eta sorkuntza ekintzailetza sustatzen duten espazioetara bisitak eskainiko dizkie bere jardunerako interesgarriak izan daitezkeenak baita bere 2 proiektuak hobetzeko lanabesak eskuratu, sormena eta berrikuntza freskatu eta ideiak garatzeko inspirazioa elikatu, Akitanian zein Euskadin.

Oinarriak eta hautaketa irizpideak ezagutzeko sartu www.oarsoaldea.eus webgunean.
 

Arloa edo saila