Ikastaro hau Lanbideren eta Europako Gizarte Funtsaren laguntzari esker egingo da eta sektoreko enpresetan praktikak eskaintzen ditu
Sergio Ekizak, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, adierazi duenez, agentziak eskualdeko langabetuei eskaintzen dien ikastaro honetan izena emateko epea dagoeneko irekita dago eta Oarsoaldeako web-orriarenbidez edo Oarsoaldearen Errenteriako bulegoetan egin daiteke.
Ikastaro honetan parte hartzen duten pertsonek profesionaltasun ziurtagiria lortu ahal izango dute arlo honetan:
PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA TRESNERIA INDUSTRIALAREN MANTENTZE ETA MUNTATZE MEKANIKOAN
Ikastaroa apirilaren 8an Trintxerpeko BHI Nautico Pesquero de Pasaia- Blas de Lezon hasiko da eta 510 ordukoa izango da.
Informazio gehiagorakoOarsoaldearen 943 510 200 telefonora deitu edo Errenteriako bulegoan galdetu (Olibet, 6 behea. 20100. Errenteria).