Muturreko tenperatura altuengatik alarma gorria aktibatu du Eusko Jaurlaritzak gaur eta datozen egunetan alerta egoera aurreikusi du.
Hori dela eta, Lezoko Udalak gogorazi nahi du San Joan bezperan baimendutako su bakarra Gurutze Santuaren plazan pizten dena dela. Su hori kontrolatua egongo da eta ahal bezain laster itzaliko da
Abisu horia dago baso-sute arriskuagatik, beraz, baserri guneetako lurretan pizten diren suei dagokienez, surik ez egitea gomendatzen du udalak eta, era berean, herritarrei kontu handiz ibiltzeko eskatzen die.