Bestelakoak

Bestelakoak

"Mari eta Gaileta Fabrika"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskera
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Lukak labean egindako gailetak prestatu nahi dizkio amamari, bere etxean egun batzuk geratuko dela aprobetxatuz.

Gozoki gozo horiekin, etxetik kanpo erosoago sentitzen lagunduko diola uste du. Baina gaileten oroitzapenek hain gozoa ez den iraganera eramango dute amama, irenstea kostatuko zaion gogorapenera.

Bestelakoak

"Le Chef"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskera
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Sukaldari beteranoak bere jatetxeko zuzendariari aurre egiten dio, jatetxeak izar bat galdu dezan nahi duena sukaldari berri bat kontratatu ahal izateko.

Bestelakoak

"Tormeseko itsumutila"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Lazaroren bizitzan sarri tartekatzen dira "zoritxarra eta zorte ona", eta bere xalotasun inozotik abiatuta, bizirik irauteko sen ikaragarriaren jabe egingo da pixkanaka. Harrizko zezen baten adarkadak esnaraziko du munduaren gordintasunera, nagusi itsuak bere lelotasunetik aterako baitu amarru latz batez. Gero, Lazaro hor ibiliko da itsuarekin lehian, nork maltzurkeria handiago egingo elkarri. Denok ezagutzen ditugun pasarteak biziko ditu: mahats-mulkoarena, adibidez, edo ardo pitxerrarena. Eta azkenean mendeku hartuko du, harrizko zezenaren adarkadaren ordainetan, itsuari beste amarru bat eginez, eta han utziko du plaza baten erdian konorterik gabe, harrizko zutabe bat buruaz jo ondoren.

Lazarok ihes egingo du, nora ezean, eta arratoi bat lagun harturik, Erreinuko Pregoilari-Arratoi Akabatzailearengandik iheska ibiliko dira biak, Pregoilariak arratoiei adinako gorrotoa baitie Lazaro bezalako alprojei. Maquedako apaiz zeken baten zerbitzura jarriko da ondoren; apaiz Lazaro ez da geldi egongo eta giltzarrapo handi batez itxita dagoen kutxa janariz betetako batetik ahal duen guztia lapurtuko dio. Eta arratoi-laguna laguntzaile izango du janari-harrapaketan, bera bezala beti goseak amorratzen dagoenez.

Bestelakoak

"Harpetarra"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskera
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Dug, cavernícola, y HOgnob, jabalí, son los protagonistas de esta nueva aventura de Aardman en la que dos civilizaciones, la de la Edad de Piedra y la de Bronce, compiten por hacerse hueco en la historia.

¿Cómo? De la mejor forma que sus ancestros les enseñaron: con "el juego sagrado".

¡Un partido llamado a ser el más épico de la historia!En juego no hay una copa, sino la supervivencia de la tribu de Dug, que ve en peligro su hogar ante la llegada del malvado y moderno villano de la Edad de Bronce Lord Nooth.