Ikus-entzunezko emanaldia

Ikus-entzunezko emanaldia

Oink-oink

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Babsek 9 urte betetzen dituenean, bere aitonak Oink izeneko txerritxo bat oparitzen dio. Bere gurasoei ez die batere graziarik egiten etxean edukitzeak, baina Babsek Oink txakurtxo bat bezala entrenatzeko baldintzarekin geratzea lortzen du. Baina istorio honetan sorpresa asko egongo dira eta dena ez da dirudiena...

Ikus-entzunezko emanaldia

Bidasoa 2018-2023

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, 10 hildako eragin zituen urtebetean. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiruk bizia galdu zuten 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta. Dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariak, bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu; izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz.

Fitxa

  • Zuzendaria: Fermin Muguruza
  • Gidoia: Fermin Muguruza
  • Argazkia: Asier Garcia
  • Muntaketa: Asier Garcia
  • Musika: Gloria Maurel
  • Soinua: Victor Sanchez
  • Iraupena: 71 minutu
Ikus-entzunezko emanaldia

Super heroien familia

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Hedvigek 11 urte ditu eta aitaren superheroi-mozorroa txikitu egin du, horregatik, aita ezingo da gehiago 'Super lehoi' izan. Baina bere bizitzak sekulako aldaketa jasango du, aita ordezkatuz, hiriko superheroi bihurtzeko aukeratzen duenean. Horretarako, ordea, arazo bakarra dago: baldarra eta nagia da, ez dago oso sasoian eta superheroi izateko baino interesa handiagoa du bideojokotan jolasean ibiltzeko. Aitak, hurrengo superheroi bihur dadin, bere lehengusu Adrian aukeratzen du. Orduan, Hedvigek erreakzionatzeko ordua dela ikusiko du. Aurkitu ahal izango al ditu superbotereak? 

Ikus-entzunezko emanaldia

Izurde mutikoa

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Izurde batzuek itsasoan galdutako ume bat salbatzen dute, eta familiako beste bat balitz bezala hezten dute. Poz-pozik bizi dira olatu azpian, harik eta munstro zital batek urpeko mundua bereganatzen duen arte. Umetxoa lehorrera erbesteratzen dute, eta bertan bihotz oneko Murvarid kapitainak hartzen du etxean. Kapitainaren eta bere lagun mina eta ia anaia den Elur-bola izurdearen laguntzaz, mutikoak bere benetako jatorriaren misterioa argitzeko bidaia bati ekingo dio. Abentura zirraragarriak ditu bistan!

Ikus-entzunezko emanaldia

Dragoiaren gidaria

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Istorioak Firedrake dragoiaren abenturak kontatzen ditu. Dragoi gaztea da, gizakiengandik basoan ezkutatzen ibili beharraz nekatuta dagoena eta leinuko nagusiei jada benetako dragoia dela erakusteko irrikan dagoena. Izan ere, gizakiak dragoien azken babeslekua suntsitzeko zorian daudenean, orduan ekingo diote Firedrakek eta bere lagun Gorritxok, ezkutuan, Zeruaren Ertza-ren bila joateko abenturari, kondairak dioenez bertan baitago dragoien santutegia. Bilaketa-bidaia horretan Firedrakek eta Gorritxok Ben ezagutuko dute, eurekin bat egingo duen kaleko mutil umezurtza. Baina laster igarriko diote ez doazela bakarrik... Zatartor atzetik doakie-eta. Munstro izugarri ikaragarria da, eta asmo bakarra du: Lurreko dragoi guztiak aurkitu eta akabatzea.

Ikus-entzunezko emanaldia

Hopper oilaskoerbia

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Hopper erdi oilasko eta erdi erbi jaio zen abenturazale ospetsuaren istorioa kontatzen du. Pedro erregearen seme adoptatua da. Ezberdintasunak gorabehera, onartua izateko irrikaz dago Hopper, eta abentura zirraragarri bati ekin dio Abe zerbitzari leialarekin (dortoka sarkastiko bat) eta Meg arte martzialetan aditua den mofeta ausartarekin, Iluntasunaren Hamster izeneko erlikia diruzalearen bila. Hirurek erronka handi bati egin behar diote aurre, Lapin baino lehenago iritsi behar baitute. Lapin gaizkilea da, eta duela gutxi kartzelatik ihes egiteak erreinuko bakea mehatxatzen du.

Ikus-entzunezko emanaldia

Irati

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjaunak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izango dela. Urte batzuk beranduago, Eneko, jada heldua eta kristau fedean hezia, umetan egindako promesa betetzera doa; baina, orduan, aitaren gorpua, frankoei hartutako altxorrarekin batera lurperatu zutena, modu ulertezinean desagertzen da. Horrek zalantzan jartzen du haien leinua. Enekok berreskuratu egin beharko ditu bere patua betetzeko, eta horretarako ezinbestekoa izango du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Bi gazteak oihan bitxi eta ilun batean murgilduko dira: bertan, diotenez, “izena duen guztia bada”.

Ikus-entzunezko emanaldia

Las buenas compañías

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Las buenas compañías” benetako istorio bat du hizpide. Protagonista emakumeen eskubideen alde eta bereziki abortuaren alde borrokan diharduen Errenteriako andra talde batean ari da. 1976an prozesu juridiko luzea hasi zen, 10 emakume eta gizonezko baten aurka, abortatzeagatik, abortatzea eragiteagatik eta emakumeak Frantziara eramateagatik abortatzeko. Emakume horiei esker, feminismoak indarra hartu zuen eta 1985ean abortua despenalizatu zen. Ahizpatasuna, konpromiso politikoa eta errebeldia istorio ederra. 

Ikus-entzunezko emanaldia

Lur urratua

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Atzoko istorio bat, bihar errepika ez dadin, gaurko pertsonek kontatua. Lezoko frankismoaren esklaboei buruzko dokumentala. Jaizkibelgo errepidea bortxaz eraikitzera zigortutako presoen historia. Urte gehiegitan ezkutuan eta isilik egon den gure historiaren zati ezezaguna. Historia hori ezagutu eta zabaldu behar dugu.

KONTATZEN EZ DENA EZ DA EXISTITZEN!!!

Ikus-entzunezko emanaldia

Zinema: Orkestra Lurtarra

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

** EDUKIERA AGORTU ARTE **

Bizitzan ezer ez da erraza edo bat-batekoa, baina, aldi berean, asko dago ospatzeko. Orkestra Lurtarra arrakastara eramango duten musikariek... edo ez... oso ondo ikasi dute.

Filma Harkaitz Cano, Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponceren 'Orquestra Lurtarra' liburuan oinarrituta dago eta azken honek musika guztia konposatu zuen.