Ikus-entzunezko emanaldia

Ikus-entzunezko emanaldia

UDARE ERRALDOIAREN ISTORIO HARRIGARRIA

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Sebastián elefantea eta haren lagun onena, Micho, Villasolen bizi dira, kostaldeko herrixka atsegin eta pintoresko batean. Guztiak zoriontsu bizi dira Villasol aldean.

Baina, egun batez, haien alkate estimatua, JB, desagertu egingo da. Halako arratsalde batean, Michok botila bat arrantzatuko du. Barruan zer eta JBren mezu bat, esanez Uharte Misteriotsuan hondoratuta dagoela.

Bere bila joateko eskatzen die JBk mezuan. Botilaren barruan hazi bat ere aurkituko dute, eta, gauetik goizera, udare erraldoi bilakatuko da. Itsasontzi bat egingo dute udarearekin, eta bertan abiatuko dira Sebastián, Micho eta haien kamarada, Glukosa irakaslea. Eta halaxe ekingo diote abenturari, pirata arriskutsuekin, itsas herensuge batekin eta fantasma zinez bitxiekin.

Ausart jokatu beharko dute, eta ezertxok ere ez ditu geratuko bi lagunak. Erabakia hartuta daukate: Uharte Misteriotsuaren bila abiatuko dira, eta eurekin ekarriko dute JB etxera bueltan.

Ikus-entzunezko emanaldia

Nazioarteko Itsapeko Zinema Zikloa Txikientzat

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Ekitaldiaren nondik norakoak
Argazki erakusketa.
Txikiziklo saioak
Egunak:
  • Urriak 18, 11:00etan
  • Urriak 19, 19:00etatik 20:30ak arte
  • Urriak 25, 10:30ean (ikasleentzat)
  • Urriak 26, 19:00etatik 20:30ak arte
Ikus-entzunezko emanaldia

Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Ekitaldiaren nondik norakoak
Argazki erakusketa.
Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren saioak
Egunak:
- Urriak 18, 11:00etan (ikasleentzat)
- Urriak 19, 19:00etatik 20:30ak arte
- Urriak 25, 10:30ean (ikasleentzat)
- Urriak 26, 19:00etatik 20:30ak arte
Ikus-entzunezko emanaldia

"Basque Selfie"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Agus Barandiaranek, mundu osoan euskal musika eta dantza tradizionalaren enbaxadore izandakoak, euskaldun batek izan dezakeen amesgaizto latzenari egin behar dio aurre: bere 1540ko baserria eraitsi nahi dute, errepide berria egiteko. Agusek gertakarien aurka jo beharko du bere sustraiak babesten saiatzeko.

Izan ere, euskal kulturan, lau horma baino askoz ere gehiago da “etxea”. 

Basque Selfie istorio tristea da, baina onbideratzailea, eta tradizioa du ardatzean: norberaren ezaugarriak bizirik mantentzeko tradizioa.

 

Ikus-entzunezko emanaldia

"Tor"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Silvia Triguerosek, 42 urte bete berri, ultratraileko probarik gogorrenetako batzuk egin ditu. Tor des Geants 330 kilometroko lasterketa da, 24.000 metro desnibelekoa, Alpeetan, Gran Paradiso Parke Nazionalean eta Mont Avic Parkean barna. Lehen saioan bosgarren izan ondoren, Silvia berriz saiatuko da probaren zailtasunei, batez ere mentalei, aurre eginez.

  • Zuzendariak: Mikel Urresti, Iñaki Urresti
  • Generoa: Dokumentala
  • Iraupena: 40 minutu
Ikus-entzunezko emanaldia

"Aralar, mundua leku den lurra"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz harago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute.

Fitxa

  • Ekoizpena: ON Produkzioak eta Landarlan Ingurumen Elkartea
  • Zuzendariak: Garazi Auzmendi, Iban Toledo, Aloña Jauregi eta Ion Fontenla
  • Argazki zuzendaria: Iban Toledo
  • Gidoia: Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel
  • Irudia, edizioa eta etalonajea: Iban Toledo
  • Zuzeneko soinua: Olaia Sanchez, Egoitz Covo, Danel Ciaurriz (Labrit Multimedia) eta Iñigo Azkue
  • Soinu posprodukzioa: Labrit Multimedia
  • Musika: Pello Ramirez
  • Diseinu grafikoa: Arkaitz Barriola
  • Iraupena: 85 minutu
  • Jatorrizko bertsioa: Euskara, gaztelania eta ingelesa
  • Azpitituluak: Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa
  • Webgunea: www.aralardokumentala.eus
Ikus-entzunezko emanaldia

"Gure oroitzapenak"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Gure Oroitzapenak egiteko ideia Kubatik bertatik sortu zen. Joseba Sarrionandiaren unibertso literarioa ikus-entzunezkoetara ekartzeko ahalegin bat da. Hamabi zuzendarik hartu dute parte film kolektibo honetan. Hamabi begirada desberdinek osatzen dute filma, zuzendari bakoitzak film labur bana egin baitu. Zuzendarietako bat etorriko zaigu filma aurkeztera.

Joseba Sarrionandiaren aurpegia poliedrikoa da; ez literatura-adierazpideko molde guztiak ukitu dituelako soilik, baita bere iruditeria, ezin konta ahala munduz osatua, sortzeko gai izan delako.

Beraz, literaturaren munduan agertzen diren elementuetako asko agertuko dira hemen, zalantzarik gabe: itsasoa, portua, haurtzaroa, trenak, deserrotzea, ihesa, nora eza, erbestea, gerra, suntsipena, amodioa, deriba, mina, fantasia, misterioa, iniziazioa, tortura...

Fitxa

  • Ekoizpena: Adabaki Ekoizpenak (Mikel Arredondo Bilbao, Lutxo Egia del Rio, Hibai Castro Egia - ekoizpenak@adabaki.eus)
  • Ekoizpen elkartua: Gastibeltza Filmak (gastibeltza.filmak@gmail.com), Elkar, Zenbat Gara Elkartea
  • Ekoizle eragileak: Hibai Castro, Mikel Arredondo, Lutxo Egia
  • Ekoizle elkartuak: Anjel Valdes, Jusu Martinez
  • Jatorrizko ideia: Angel Azkarraga 'Matxitxa'
  • Jatorrizko testuak: Joseba Sarrionandia
  • Zuzendariak: Oskar Alegria, Özcan Alper, Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermin Muguruza, Ane Muñoz, Maider Oleaga, Carlos Quintela, Maialen Sarasua
  • Salmentak eta banaketa: Atera Films (info@aterafilms.com)
  • Iraupena: 96 minutu
  • Hizkuntza: Euskara, gaztelania, kurduera, portugesa
  • Filmaren webgunea: gureoroitzapenak.adabaki.eus

Ikus-entzunezko emanaldia

"Black is beltza"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari iparramerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte-hartzea.

Benetako gertaera horretatik abiatuta, Muguruzak, Canok eta Alderetek Manex Unanueren historia asmatu dute: erraldoi beltz horietako bat garraiatzeko ardura zuen fikziozko pertsonaia. Bere kideek agintarien erabakiari men egin izana deitoratuz, etxera ez itzultzea erabakiko du Manexek. Gazte honen begietatik izango dugu 1960ko hamarkadaren erdialdean gizartea errotik astindu zuten gertaeren berri: Malcolm X-ren hilketak eragindako kale gatazkak, Warholen faktoriako atmosfera bizarroa, Black Pantherrek Kubako zerbitzu sekretuekin harilkatutako harremana edo hippyen hastapenak, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan. Gerra Hotzaren oihartzuna ere agerikoa izango da, alde bietako espioien artean zeuden interes eta katramila ezkutuak tarteko.

Kuban urte batzuk igaro eta trebakuntza berezia jaso ondoren, Manexek Che Guevara ezagutuko du hura Boliviara joateko zorian dela. Egiteko ezinago delikatu batean abiatuko da gero: eraila izateko arriskua duen Black Panther bat AEB Ameriketako Estatu Batuetatik atera eta hari Habanaraino lagundu beharko dio. Horretarako, mundua alderik alde zeharkatu eta itzulinguruz betetako bidaia egingo du. Izan ere, ezinezkoa da bidaia hori zuzenean egitea: CIAk susmoa baitu kubatarrak zoru iparramerikarrean operazio berezietan ote dabiltzan.

Errealitatea eta fikzioa dantzan jartzen dituen intrigazko haria da Black is Beltza, deus falta ez duena: maitasuna, iraultza, espioitza. Eta horren guztiaren lagun, garaiko soinu banda bereizgarria, adierazkortasun grafiko handiz zuzen-zuzenean 1960ko hamarkadako bihotzera eramango gaituena.