Kantujira saioa eguerdiko 12:30ean abiatuko da Aiton Bordatik
Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean Kantujira saioa ospatzen da. Musika herrikoia maite dutenentzat ezinbesteko topaketa bilakatu da. Kantujirak Euskal Herriko txoko guztietan kantatu izan diren abestien melodiez gozatzeko aukera eskaintzen du eta gainera, giro paregabea sortzen da.
Datorren Kantujira saioa, larunbatean, maiatzaren 19an izango da. Eguerdiko 12:30ean, Aiton Bordatik abiatuko da, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren plazan emango zaio saioari amaiera.
Kantujira saio honetan abestuko diren kantak ondorengoak izango dira: Triste bizi naiz eta, Maitasuna, Ai, Ixabel Ixabel, Aldapeko, Zibilak esan naute, Violetaren martxa, Guretzat, Axuri Beltza, Furra Furra, Ikusi Mendizaleak eta Loretxoa. (Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean edota Musika Eskolan eskuratu daitezke)
Anima zaitezte!