Kantujira saioa eguerdiko 12:30ean abiatuko da Aiton Bordatik
Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean Kantujira saioa ospatzen da. Musika herrikoia maite dutenentzat ezinbesteko topaketa bilakatu da. Kantujirak Euskal Herriko txoko guztietan kantatu izan diren abestien melodiez gozatzeko aukera eskaintzen du eta gainera, giro paregabea sortzen da.
Datorren Kantujira saioa, larunbatean, urtarrilaren 20an izango da. Eguerdiko 12:30ean, Aiton Bordatik abiatuko da, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan emango zaio saioari amaiera.
Kantujira saio honetan abestuko diren kantak ondorengoak izango dira: Bakardadea, Non Geratzen den Denbora, Xur- Xuri, Txoria Txori, Euskararen Txantxangorriaren Kanta, Aldapan Gora, Itsasoa Gara, Xalbadorren Heriotzean, Arratsalde Honetan eta Lau Teilatu. (Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean edota Musika Eskolan eskuratu daitezke).
Anima zaitezte!