Trafiko eta aparkaleku aldaketak izango dira Altamiran ostegunean

Ar, 2026-06-23 14:47

Datorren ostegunean, ekainaren 25ean, Irabazi Arte telesaila grabatuko dute Altamirako hainbat gunetan. Grabaketa dela eta oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioan etenaldi laburrak egongo direla jakinarazi du Lezoko Udalak, bai eta aparkalekuetan denbora baterako murrizketak ere.

14:30tik 00:30ra bitarte Irabazi Arte telesaileko grabaketak egingo dituzte Altamiran. Tomas Garbizu Kaleko puntu ezberdinetan grabatuko dute. Oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioan eragin txikiak izango dira eta aparkaleku batzuk ezingo dira erabili ordu batzuez.

Oinezko zein ibilgailuen joan-etorrietan etenaldi puntualak egingo dituzte arratsaldean zehar, gehienez 3 minutukoak izango dira eta zirkulazioaren dentsitatera egokituko dira, segurtasuna bermatu eta grabaketan pertsonak ateratzea ekiditeko.

Horrez gain, hainbat aparkaleku erreserbatuta egongo dira ikus-entzunezko laneko baliabide logistikoak gordetzeko, ordutegi horretan zehar. 

Udaltzaingoak aldez aurretik jarriko ditu seinaleak aparkalekuen inguruko murrizketen informazioarekin eta inguruko sotoetan bandoa jarriko du. Hala ere, informazio gehiago beharrez gero edo zalantzak argitzeko, herritarrak

Udaltzaingoarekin jar daitezke harremanetan 943 52 40 03 telefonora deituta. 

Lezoko Udalak, aldez aurretik, lezoarren ulermena eta lankidetza eskertu nahi ditu grabaketak sortu ditzakeen eragozpenen aurrean.