2002.eko Martxoaren 26ekoa

    Lezon, 2002ko martxoaren 26an, goizeko 10:10 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA

    1.- Egoki irudituz gero, 2002ko martxoaren 7an egindako bilkurako akta onartzea.

    2002ko martxoaren 7an egindako bilkurako akta aho batez onartu da, ondorengo aldaketa honekin: euskarazko aktaren 309596 orrialdean eta erdarazkoaren 309601 orrialdean, gai zerrendako 4. puntuan, erabakiaren laugarren lerroaldean ?6.755.724 pezeta? esan beharrean ?36.052,41 euro? esan behar du.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

    Gobernu Batzordeak berretsi egin du Alkatearen 55. Dekretua: haren bidez Herriondoko Plan Bereziari hasierako onarpena eman dio eta jendaurrean jartzeko agindu du.

    Alkateak Galant enpresari bidalitako gutunaren berri eman du. Gutun horretan kale garbiketa zerbitzua ematen duen Galant enpresak kontratuaren 9. klausula betetzeko ¾langileak Lezoko minusbaliatuak izan behar baitute¾ dituen zailtasunak konpontzeko eskatu zaio eta konpondu ezean beste planteamendu bat bilatu beharko duela ohartarazi zaio.

    Alkateak 2002 urteko zerbitzuetako mantenu plana egina dagoela dio. Planari iradokizunak egiteko 15 egunetako epea emango zaie udaleko zerbitzu burua den aparejadoreari eta brigadako koordinatzaileari.

    HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

    3.- Severo Badiola Izagirreri lizentzia ematea lokala irekitzeko ibilgailu konponketarako lantegi bat jartzeko.

    Severo Badiola Izagirrek, aurkeztu duen eskabidea azterturik, Jaizkibel hiribideko 1ean dagoen lokala irekitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan ibilgailu konponketarako lantegi bat jartzeko, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

    BAT: Severo Badiola Izagirreri lizentzia ematea Jaizkibel hiribideko 1ean dagoen lokala irekitzeko, hartan ibilgailu konponketarako lantegi bat jartzeko.

    4.- Garbiko Hornidurak, S.L.ren ordezkari Iñaki Jimeno Eliori tramitatzen ari den jarduera espedientearen aldeko txostena ematea, garbiketa-produktuen biltegia jardueran aritzeko.

    Garbiko Hornidurak, S.L.ren ordezkari Iñaki Jimeno Eliok eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientea ikusirik, Txatxamendi kaleko 41.ean (Ipintza industrialdea) dagoen pabilioia gaitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan garbiketa-produktuen biltegia jardueran aritzeko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

    BAT: Garbiko Hornidurak, S.L.ren ordezkari Iñaki Jimeno Eliok eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientearen aldeko txostena ematea, Txatxamendi kaleko 41.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioia gaitzeko, hartan garbiketa-produktuen biltegia jardueran aritzeko.

    BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

    5.- Losen Euskadi, S.L.ren ordezkari Iñigo Taberna Gonzalezi obra lizentzia ematea pabiloia gaitzeko plastikoen injekzio-tailerra jardueran aritzeko.

    Losen Euskadi, S.L.ren ordezkari Iñigo Taberna Gonzalezek eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientea aztertu ondoren, Txatxamendi kaleko 19.ean (Ipintza industrialdea) dagoen pabilioia gaitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan plastikoen injekzio-tailerra jardueran aritzeko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

    BAT: Losen Euskadi, S.L..ren ordezkari Iñigo Taberna Gonzalezi obra lizentzia ematea, Txatxamendi kaleko 19.ean (Ipintza-Industrialdea) dagoen pabilioia gaitzeko, hartan plastikoen injekzio-tailerra jardueran aritzeko, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan. Neurri zuzentzaileak jakinarazpenarekin batera bidaliko zaizkio.

    BI: Obrak burutu ondoren, jardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du eta, horrekin batera, ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu, bertan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz.

    HIRU: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren kopia aurkeztu behar du.

    LAU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 481,62 euro ordaindu behar du.

    6.- Jose Mª Arruti Galarzari lizentzia ematea Itturrin bailaran eraikitako (Ipintza baserria) etxearen lehen erabilerako.

    José Mª Arruti Galarzak aurkeztu duen eskabidea azterturik, Itturrin bailaran eraikitako etxearen lehen erabilerako lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:

    BAT: José Mª Arruti Galarzari lizentzia ematea Itturrin bailaran eraikitako (Ipintza baserria) etxearen lehen erabilerako.

    BI: Aurkeztutako dokumentazioaren kopia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentura igortzea.

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideak 175,31 euro dira.

    GIZARTE ONGIZATEA

    7.- Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza eskaerak.

    Ikusirik gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik Gobernu Batzordeak behean heldu den erabakia hartu du nahiz eta idazkariak ohartarazi duen gastua ezin dela onartu, espedientean ez dagoelako edozein gastu egin aurretik behar izaten den kontu-hartzailearen txostena udal aurrekontuko diru-izendapenik badagoen argitzeko.

    BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea sei hilabeterako ondorengo espedienteei:

    646A??....?816,60 E

    683A?......?.314,92 E

    051B?.....?1.911,18 E

    GUZTIRA?..3.042,70 E

    BI: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete behar dituzte:

    1. Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

    2. Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

    3. Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.

    4. Onuradunak ohizko bizilekua aldatu egiten badu, horren berri ematea.

    5. Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

    6. Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

    EUSKARA ETA KULTURA

    8.- Zenbait dirulaguntza emateko proposamenak:

    8.1.- Lezo Herri Eskola: urtean zehar zenbait aisialdi ekintzak burutzeko:

    2002 urteko aisialdi ekintzak aurrera eraman ahal izateko, Lezo Herri Eskolari, guztira, 1.051,77 euro zuzentzea onartu zen 2002ko otsailaren 21ean egindako Gobernu Batzordean.

    Proposamen hori egiteko abiapuntu izan zen aurrekontuan, ordea, bi ekitalditan falta zen BEZ kontzeptuagatik ordaindu beharrekoa sartzea. Hutsune hori zuzentzeko asmoarekin, eta Hezkuntza, Euskara eta Kultura gaietarako zinegotziak egindako proposamena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak behean heldu den erabakia hartu du nahiz eta idazkariak ohartarazi duen gastua ezin dela onartu, espedientean ez dagoelako edozein gastu egin aurretik behar izaten den kontu-hartzailearen txostena udal aurrekontuko diru-izendapenik badagoen argitzeko.

    BAT: Onartzea, urriaren 4ko antzerki emanaldiko aurrekontuari dagokion BEZ, 78,31euro, eta azaroaren 8ko pailazo emanaldiko aurrekontuari dagokiona, 107,09 euro, ordaindu ahal izateko Lezo Herri Eskolari dirulaguntza gisa, guztira, 185,4 euro ematea.

    BI: BEZagatiko dirulaguntza hau lehen emandakoaren osagarri denez, orain ordaindu ordez, ekitaldiaren memoria eta balantzea aurkeztu eta onartutakoan ordaintzea.

    8.2.- Haurtxo Haur Eskola: 2001eko dirulaguntzaren likidazioa:

    2002ko urtarrilaren 28an eman zioten sarrera 2001eko behin-betiko balantzeari. Era berean, hitzarmenean aipatutako ziurtagiriak aurkeztu zituzten eta gastuak justifikatzeko agiriak Udalaren esku utzi aztertzeko.

    Haurtxo haur-eskolak ekarritako dokumentazio hori guztia Euskara-Kultura zerbitzuan aztertu ondoren, ikusi dugu behin-betiko aurrekontu horri zuzenketa bat egin behar zaiola, hain zuzen ere, honako hau:

    1. Sarreren atalean:

    1.1. Udalaren dirulaguntza (01-06-11): 3.039. 607 pta

    Goian aipatutako kopurua ez dago zuzen. Berez Udalak 2001erako onartu zien defizita 11.718.231 pta izan zen eta hori onartzearekin batera dirulaguntza gisa defizit horren %50 ordaindu zien, hau da, 5.859.115 pta. Dena den, 2000 urteko emaitza 2.819.508 pezetako superabita izan zenez eta haur eskolakoak kopuru hori Udalari itzultzen ibili ez zitezen 2001eko ordainketatik deskontatu zien, honela:

    5.859.115 - 2.819.508 = 3.039.607 pta.

    Beraz, proposamen honekin batera doan 2001eko behin-betiko balantzean zuzenketa egin ondoren, honela geratuko litzateke:

    Gurasoen kuotak.................................................... 9.732.400

    Udalaren dirulaguntza (01-06-11)............................ 5.859.115

    Udalaren dirulaguntza (01-06-27)............................ 2.929.558

    Jaurlaritzaren dirulaguntza (01-09-10)..................... 2.981.977

    Jaurlaritzaren dirulaguntza (01-12-26)..................... 2.753.023

    Sarrerak, guztira .................................................................... 24.256.073 pta

    Gastuak, guztira.................................................................... 21.308.341 pta

    2001eko emaitza, superabita.................................................. 2.947.732 pta

    Hori guztia ikusirik, heldu den ERABAKIA hartu du Gobernu Batzordeak:

    BAT: Onartzea Haurtxo haur-eskolak aurkeztutako 2001eko behin-betiko balantzea, Euskara-Kultura zerbitzuak sarreren atalean ¾Udalaren dirulaguntza (01-06-11)¾ proposatzen duen zuzenketarekin.

    BI: Onartzea, era berean, 2001eko behin-betiko balantze zuzendu horretatik ateratzen den emaitza, hots, superabita, 2.947.732pta.

    HIRU: Emaitza superabita izan denez, Udalak ez dizkio Haurtxo haur-eskolari ordainduko 2001eko ekitalditik ordaintzeke geratu zen galeraren %25, hau da, 2.929.558 pta (17.607 euro).

    LAU: Emaitza superabita izan denez, Haurtxo haur-eskolak Udalari 2.947.732 pta (17.716,23 euro) itzuli behar dizkio, Udalak Euskadiko Kutxan duen 3035 0125 111250900005 kontu korrontean sartuz.

    8.3.-Haurtxo Haur Eskola: 2002ko dirulaguntza:

    2002ko urtarrilaren 28an eman zioten sarrera 2002ko aurrekontuari.

    Honako hau da 2002ko aurrekontu horretan agertzen diren kopuruen laburpena:

    Gastuak, guztira: ......................................... 133.893,72 euro

    Sarrerak (gurasoen kuotak): .......................... 72.446,00 euro

    2002rako aurreikusitako defizita:.................... 61.447,72 euro

    2002ko aurrekontu horren inguruan Euskara-Kultura zerbitzutik honako zehazpen horiek egin nahi ditugu:

    a) Gastuen alorrean, batez beste, planteatzen duten igoera %4 da.

    b) Sarreren alorrean, berriz, gurasoen kuotetan, planteatzen duten igoera %23,85 da gutxi gorabehera.

    c) Bestalde, nahiz eta aurreko urteetan bezala Jaurlaritzatik aurten ere dirulaguntza jasoko dutela nahiko ziurtzat har daitekeen ez dute kopururik zehaztu.

    Idazkariak ohartarazi du gastua ezin dela onartu espedientean ez dagoelako edozein gastu egin aurretik behar izaten den kontu-hartzailearen txostena udal aurrekontuko diru-izendapenik badagoen argitzeko.

    Hori guztia kontuan hartuta, heldu den ERABAKIA hartu du Gobernu Batzordeak:

    BAT: Onartzea Haurtxo haur-eskolak aurkeztutako 2002ko aurrekontua eta aurrekontu horretan ateratzen den emaitza: defizita, 61.447,72 euro.

    BI: Udalarekin izenpetua duen hitzarmenenaren arabera, Haurtxo haur-eskolari 2002ko dirulaguntza gisa aipatutako defizit horren %50, hau da, 30.723,86 euro hilabete honetan ordaintzea.

    HIRU: Udalarekin izenpetua duen hitzarmenenaren arabera, Haurtxo haur-eskolari 2002ko dirulaguntza gisa aipatutako defizit horren %25, hau da, 15.361,93 euro ekainaren bukaeran ordaintzea.

    LAU: Udalarekin izenpetua duen hitzarmenenaren arabera, Haurtxo haur-eskolari 2002ko dirulaguntza gisa aipatutako defizit horren %25, hau da, 15.361,93 euro 2002 urteko kontuen likidazioa aurkeztu eta onartu ondoren ordaintzea.

    8.4.- Pasaia Lezo Lizeoa: urtean zehar, zenbait jarduera antolatzeagatik:

    Gaia mahai gainean uztea erabaki da prestatzen ari diren hitzarmenaren edukia ikusi arte.

    8.5.- Orratx! Kultur Elkartea: convenio para los programas de 2002:

    Lezoko Udalaren eta Orratx! Kultur Elkartearen artean sinatzekoa den 2002ko programen hitzarmena, bere baitan Udaleku Irekiak eta Haur txokoa edo jolaslekua biltzen dituena, aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak behean heldu diren erabakiak hartu ditu nahiz eta idazkariak ohartarazi duen gastua ezin dela onartu, espedientean ez dagoelako edozein gastu egin aurretik behar izaten den kontu-hartzailearen txostena udal aurrekontuko diru-izendapenik badagoen argitzeko:

    BAT: Onartzea Udalaren eta Orratx! Kultur Elkartearen artean sinatzekoa den 2002ko programen hitzarmena, bere baitan Udaleku Irekiak eta Haur txokoa edo jolaslekua biltzen dituena.

    BI: 2002ko programen hitzarmenean jasota dagoen bezala, Orratx! Kultur Elkarteari programa horiek garatzeko dirulaguntza gisa, guztira, 30.050,60 euro ematea, honela banatuta:

    Udaleku irekietarako (223 partida)............................................ 12.020,24 euro.

    Haur txokoa edo jolaslekurako (225 partida)............................ 18.030,36 euro.

    HIRU: 2002ko programen hitzarmenaren arabera, Orratx! Kultur Elkarteari dirulaguntza osoaren %60 ordaintzea honela banatuta:

    Udaleku irekietarako (223 partidari atxikita)............................... 7.212,14 euro.

    Haur txokoa edo jolaslekurako (225 partidari atxikita)............. 10.818,22 euro.

    ALKATETZA

    9.-Udalbiltza partzuergoko kuota ordaintzea: 2002ko kuotaren herena: 17.546 euro.

    Alkateak honako hau onartzea proposatzen dio Gobernu Batzordeari: Udalbiltza partzuergoko 2002ko kuotaren herena ordaintzea, hau da, 17.546 euro.

    Idazkariak ohartarazi du gastua ezin dela onartu espedientean ez dagoelako edozein gastu egin aurretik behar izaten den kontu-hartzailearen txostena udal aurrekontuko diru-izendapenik badagoen argitzeko.

    Gobernu Batzordeak, idazkariaren oharra entzun eta gero, alkatearen proposamena onartzea erabaki du, hau da, Udalbiltza partzuergoko 2002ko kuotaren herena ordaintzea, hau da, 17.546 euro.

    GALDE ESKEAK

    Ez dira izan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:40 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.605etik 309.611.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna