2011ko abenduaren 13ko akta

Lezon, 2011/12/13an, asteartea, 8:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loyarte, alkatea eta Eneko Lartige Zabaleku, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Angel Portugal Formoso batzarkideak bertan direlarik.

Ez da bileran izan Luis Garrido Corral batzarkidea.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2011ko azaroaren 29an egindako bilkurako akta onartzea.

Alkateak eskatuta aktari bi zuzenketa egin zaizkio. Lehena, 3. gaian gaztelerazko aktan “p.k. 3+300” ordez “p.k. 3,300” esan behar du. Eta bigarren zuzenketa: 4. gaiko lehen esaldian ez da data bera jasotzen euskarazko eta gaztelerazko aktetan: bietan esan behar du 2011/09/26.

Zuzenketa horien ondoren akta onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Txulotxo kalean 3,4 eta 5ean Supermercados Alviol S.L.ren jardueraren aldeko proposamena (2011H0050006).

Supermercados Alviol S.L.k eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Espedientearen aldeko informe ematea, supermerkatu bat irekitzeko Txulotxo kalea 3, 4 eta 5 zenbakietan.

BI: Espediente osoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro Departamentura bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten, jakinaraziz supermerkatuaren erabilpenak ez daudela arautegiaren aurka.

HIRU: Juan Mari Labordeta, 3. sotoko administradorea, Juan Jose Arruabarrena, 4. sotoko administradorea eta Jon Ander Berasarte, 5. sotoko administradorea, erreklamazioa jarri dute, lokal horretako erabilpenarekin ados ez daudela esanez.

3.- 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-obrei dagokion 21. ziurtagiria onartzeko proposamena (2009H0120001).

U.T.E. Sector S-1 (2.fasekoak) aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-lanei dagokien 21. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Aurkeztutako 21. ziurtapena onartzea, 232.381,52 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (ADO 99– 939).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

4.- 56. fakturen zerrenda onartzea (2011KO110016).

Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik, alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturen zerrendak:

Zbkia/ Nº

56

232.381,52

BI: Horren ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.

URJENTZIAZ.

Hirigintza, Obra, Zerbitzu eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposatu du gai zerrendan ez dagoen igogailu bat jartzeko obra baimen bat tratatzea, hurrengo Tokiko Gobernu Batzarra hilabete barru izango delako. Atzerapenik ez eragiteko gaia gaurko bilera aztertzea onartu dute batzarkide guztiek.

5.- Guillermo de Lazon 8an igogailua jartzeko proposamena onartzea (2011H0030007).

Mariano Campo Barriok (71917506W), Guillermo de Lazon 8ko jabekideen izenean (CIF H20618583) eraikuntza horren barnean igogailua bat jartzeko obra baimena eskatu zuen 2011ko irailaren 13an (erregistro zenbakia 3066). Horretarako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko 2011ko irailaren 6ko oniritzi zigilua daraman Ignacio Granja Echeverria arkitektoak sinatutako proiektua aurkeztu du, gauzatze materialaren aurrekontua 29.300,00 eurotakoa delarik. Bestalde Ascensores Aguirrezabal S.L. enpresak jarriko duen 31.100,00 eurotako igogailuaren instalaziorako aurrekontua ere aurkezten da. Honela izanik guztira gauzatze materialaren aurrekontu orokorra 60.400,00 euro dira.

Udal arkitektoaren txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurugiro Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Mariano Campo Barriori, Guillermo de Lazon 8ko jabekideen izenean, aipatutako eraikinean igogailua jartzeko obra lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

-Eskailera buru guztietan larrialdietarako argiztapena jartzea derrigorrezkoa izango da.

-Lanak hiru hilabeteko epean hasi beharko dira gehienez eta euren amaiera ezingo da baimena jasotzen denetik bederatzi hilabete baino beranduago izan.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 151,00 euro ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

6.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzordea geroztik emandako alkate eta zinegotzi delegatuen ebazpenak ikusi dira.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:40 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930.560tik 930.562ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izandiren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna