2012KO ABENDUAREN 18A

Lezon, 2012ko abenduaren 18an, asteartea, goizeko 8:15ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Angel Portugal Formoso eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik. Eneko Lartige Zabaleku, bileran, hirigintzako 2. puntua tratatu denean egon da.

Ez da bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2012ko abenduaren 4ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da.

HIRIGINTZA

2. Kamioen salmenta eta tailerra jartzeko obra eta jarduera lizentzia. (2012H0050002)

Gobernu Batzordeak, gaia mahai gainean uztea erabaki du.

PERTSONALA

3. Udaltzainen 2013. urteko lan egutegia onartzea (2012PE060003)

Tokiko Gobernu Batzarrak 2012/12/04an egindako bilkuran, Lezoko Udaleko 2013. urteko lan egutegi orokorra onartu zuen, eta baita, udal departamentu ezberdinetako egutegi gehienak ere.

Onartzeko falta zena, udaltzaingoarena zen.

Dagoeneko udaltzaingoaren lan egutegia aurkeztua eta adostua dagoenez, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Udaltzaingoaren 2013. urteko lan egutegia onartzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4. Udal langile batek, seme-alaben zaintzagatik eskatutako lan murrizketaren luzapena (2012PE100005).

I.Q.Ek, 2012ko abenduaren 12an aurkeztutako idatzian, seme-alaben zaintzagatik egun disfrutatzen duen lan murrizketa, 2013ko martxoaren 31a bitarte luzatzea eskatu du.

Eskatutako lan murrizketaren arabera, I.Q.Ek, egunean 4 ordu eta 45 minutu lana egingo luke, eta sarrera eta irteera orduak ere finkatzen ditu: 9:00etatik 13:45etara.

Eskaria azterturik, Ikusirik Teknikariak egindako txostena, eta ikusirik eskariak Gizarte Zerbitzutako oniritzia duela, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea I.Q.Ek bere alabaren zaintzagatik eskatutako lan murrizketaren luzapena.

- Egunean 4 ordu eta 45 minutu lan egingo du.
- Sarrera eta irteera orduak: 9:00etatik 13:45etara.
- Luzapena, 2013ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta 2013ko martxoaren 31a bitarte iraungo du.

BI: Erabaki honen berri ematea interesatuei.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5. Udal langile batek, haurraren zaintzagatik eskatutako borondatezko lan eszedentzia luzatzea (2011PE040001)

Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako irakaslea den N.A.Lk, 2012ko abenduaren 11an aurkeztutako eskabidean, egun haurraren zaintzagatik disfrutatzen duen borondatezko lan eszedentzia, 2013ko abuztuaren 31a bitarte luzatzea eskatu du.

Eskaria azterturik, ikusirik teknikariak egindako txostena, eta eskariaren berri Musika Eskolako Zuzendariari emanik, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea N.A.Lk, bere haurraren zaintzagatik eskatutako borondatezko lan eszedentziaren luzapena.

BI: Luzapena, 2013ko urtarrilaren 11ean sartuko da indarrean, eta 2013ko abuztuaren 31a bitarte iraungo du.

HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KULTURA

6. Gazteen aisialdia, eta Merkataritza eta Erakundeak euskalduntzeko Planak inplementatuko dituen enpresaren kontrataziorako lehiaketa (2012KU170001)

Gazteen Aisialdia, eta Merkataritza eta Erakundeak euskalduntzeko Planak inplementatuko dituen enpresaren kontrataziorako lehiaketaren proposamena, 2012-06-05eko ekainean ONARTU zuen Tokiko Gobernu Batzordeak.

Uztailaren erdialdera Udalak aipatu esleipena bertan behera uztea erabaki zuen, finantzazio arazoak aurreikusiz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Fondo Foralaren errebisioak dirua itzultzea ondorioztatu zuelako.

Ondorengo hilabetetan, finantziazio aukerak aztertuta, egitasmoa 2013ko urtarriletik aurrera, berriro martxan jarri daitekeela ikusi da. Beraz, Kulturako Zinegotzi delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Gazteen Aisialdia, eta merkataritza eta Erakundeak euskalduntzeko Planak inplementatzeko kontrataziorako espedientea hastea, jardunbide irekiaren bitartez.

BI: Zerbitzu kontratu hau arautuko duten baldintza pleguak eta teknikoak onartzea.

HIRU: Kontratuaren iraupena bi urterako eta luzagarria beste bi urtetarako izatea.

LAU: Egitasmo hauetarako 50.000€tako diru kopurua bideratzea. Horretarako udal aurrekontuetan partida ezberdinetan jasota dauden partida hauek 176 eta 069 erabiliko dira.

BOST: Kontratazio honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

SEI: Erabakiaren berri eman Udal Kontuhartzailetzari.

ZAZPI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

7. Famili eskuartze programaren onarpena (2012GZ310006).

Ikusi dut S. A., Mª Pek egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena. Hala, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Onartzea S. A., Mª P.-ren parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan, luzatzeko aukerarekin.

BI: Orekagune gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapeutaren saioen kostua, guztira 686,24€ .

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8. Famili eskuartze programaren onarpena (2012GZ310005).

Ikusi dut A.F.,Iek egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena. Hala, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Onartzea A.F.,Ien parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan , luzatzeko aukerarekin.

BI: Orekagune gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapeutaren saioen kostua, guztira 1440,72€ .

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

9. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Abenduaren 4an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, goizeko 09:50ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930300tik 930305era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna