2013ko maiatzaren 28a

Lezon, 2013ko maiatzaren 28an, asteartea, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Angel Portugal Formoso eta Eneko Lartige Zabaleku .

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2013ko maiatzaren 14ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da.
HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Gillermo de Lazon, 4an igogailua jartzeko baimena emateko proposamena (2013H0030002)

Garbiñe Michelena Dominguezek, Guillermo de Lazon 4eko jabekideen izenean eraikuntza horren barnean igogailua bat jartzeko obra baimena eskatu zuen 2013ko martxoaren 5ean (erregistro zenbakia 646). Horretarako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko 2013ko otsailaren 16ko oniritzi zigilua daraman Ignacio Granja Echeverria arkitektoak sinatutako proiektua aurkeztu du, obraren gauzatze materialaren aurrekontua 31.920,00 eurotakoa delarik. Bestalde Ascensores Aguirrezabal S.L. enpresak jarriko duen 30.800,00 eurotako igogailuaren instalaziorako aurrekontua ere aurkezten da. Honela izanik obraren gauzatze materialaren aurrekontua 31.920,00 euro dira.

Udal arkitektoaren txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurugiro Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Garbiñe Michelena Dominguezi, Guillermo de Lazon 4eko jabekideen izenean, aipatutako eraikinean igogailua jartzeko obra lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

-Eskailera buru guztietan larrialdietarako argiztapena jartzea derrigorrezkoa izango da.

-Lanak hiru hilabeteko epean hasi beharko dira gehienez eta euren amaiera ezingo da baimena jasotzen denetik bederatzi hilabete baino beranduago izan.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 2.118,00 euro (1.596,00 euro eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergagatik eta 522 euro obra handien tasagatik) euro ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK
3. Famili eskuhartze programak onartzeko proposamenak (2012GZ310004, 2012GZ310005)

Ikusi dut B.M.Z -ek eta A.F.MªI-ek egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena. Hala, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: 1.- Onartzea B.M.Z -en parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 2013.urteko maiatzetik 2013ko ekainerarte, luzatzeko aukerarekin.

2.- Orekagune gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapeuta eta hezitzaile familiarraren saioen kostua, guztira 1.353€ (AD 91).

BI: 1.- Onartzea A.F.Mª I -en parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 2013ko maiatzetik ekainerarte, luzatzeko aukerarekin.

2.- Orekagune gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapeuta eta hezitzaile familiarraren saioen kostua, guztira 1.464€ (AD 91).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4. 2013. urteko Aiton Borda Elkarteari diru laguntza emateko proposamena (2013GZ050001)

Aiton Borda elkarteak aurkeztu duen dirulaguntza eskaera aztertuta, eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Aiton Borda elkarteari 2013.urterako 9.600€ko dirulaguntza ematea (AD-297).

BI: Ordainketa bi zatitan egingo da. Dirulaguntzaren onarpenaren ondoren %70a ordainduko da, eta beste %30 gastua zuritu ondoren.

HIRU: Dirulaguntza arautzen duen hitzarmena onartzea.

LAU :Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONALA

5. M.G.I.-k haurren zaintzagatik eskatutako borondatezko lan eszedentziaren proposamena (2013PE100003)

Gizarte langilea den M.G.I.-k, 2013ko maiatzaren 21ean aurkeztutako eskabidean, 2013. urteko abuztuaren 19tik 30era bitarteko borondatezko lan eszedentzia eskatu du haurraren zaintzagatik.

Eskaria azterturik, ikusirik Administrazio Orokorreko erdi mailako teknikariak egindako txostena, eta eskariaren berri Gizarte Zerbitzutako buruari emanik, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT Ontzat hartzea M.G.I.-k bere haurren zaintzagatik eskatutako borondatezko lan eszedentzia.

BI: Lan eszedentzia 2013ko abuztuaren 19an sartuko da indarrean, eta abuztuaren 30a bitarte iraungo du.

HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6. Administrarien lan poltsaren bigarrengo eguneraketa egiteko proposamena (2012PE070002)

Administrarien lan-poltsa 4 administrari hautatzeko proba guziak gainditu zituzten hautagai guztiekin eratu zen (alkatearen D12/00371 dekretua eta Tokiko Gobernu Batzarraren berrespena 2012/05/22).
Tokiko Gobernu Batzordeak 2012ko abenduaren 4an egindako bileran Administrarien Lan Poltsa eguneratzea erabaki zuen.
2013. urtean behartu gara lan-poltsa erabiltzea eta jasotako inzidentziak kontuan hartuz berriro lan poltsaren eguneraketa egitea beharrezkoa da. Teknikariak egindako txostenean aipatzen dira gorabeherak.
Horiek horrela, egindako txostenaren baitan, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Egun indarrean dagoen administrarien lan poltsa gaurkotzea, gaur egun arte jaso ditugun intzidentziak kontuan hartuz. Ondorioz, lan poltsa honela eratua gelditzen da:

1 35775700M
2 35779166K
3 72443652T
4 72435825Q
5 72432931C
6 34104804J
7 44160066C
8 44131905B
9 72454882Y
10 15399578C
11 72457788Z
12 44131224C
13. 72477047E
14 15258049X

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKERA

7. IV.Plangintzaldia (2008-2012). EBPNko Plan Estrategikoaren luzapena egiteko proposamena (2013KU290003)

Eusko Jaurlaritzak lau urteko plangintzaldien arabera antolatzen du Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia. Azkenengoaren, IV. Plangintzaldiaren, indarraldia 2008-01-01etik 2012-12-31ra bitartekoa izan da. Eusko Jaurlaritzak beraren oniritziarekin Plan Estrategiko urtebetez luzatzeko aukera dugu.

Hori dela eta, kulturako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: IV. Plangintzaldiari (2008-2012) dagokion EBPNko Plan Estrategikoaren luzapena onartzea beste urte batez.

BI: Erabaki hau tramitezkoa denez ezin da bere aurka errekurtsorik jarri.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

8. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Maiatzaren 14an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.


GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930423tik 930428ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna