2013ko otsailaren 19a

Lezon, 2013ko otsailaren hemeretzian, asteartea, 8:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Angel Portugal Formoso eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2013ko otsailaren 5ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu egin da.

PETSONALA

2. Oarsoaldea B.A.rekin lankidetza hitzarmena sinatzea, gaikako hondakinen atez ateko bilketa sistemaren inguruko informazio gunea kudeatzeko (2013PE100001).

Gaia mahai gainean utzi da.


GIZARTE ZERBITZUAK

3. Etxez etxeko laguntza eskaera (2013GZ010003).

I.L.I.k etxez etxeko laguntza zerbitzua eskatuz egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena ikusirik, Alkatetzak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak ERABAKI du:

BAT: I.L.I.-ri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, astean 6,5 orduz atentzio pertsonalean laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 18,76 € orduko da.


4. Famili eskuhartze zerbitzuaren esleipena (2013GZ130001).

Famili Esku hartzearen esleipena egin bitarte Orekaguneri egin beharreko kontratuaren espedientea azterturik, alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ERABAKI du

BAT: Famili Esku hartzearen esleipen berria egin arte OREKAGUNEri kontratu txikia egitea. Gehienez 18.000€ (BEZ gabe) gastatuko dira. (AD-91)

BI: 2013an Esku hartzea egiteko baldintza berriak onartzea.

HIRU: 2013an Esku hartzerako prezio berriak onartzea.

LAU: OREKAGUNE-ri kontratu honengatik bermea ez eskatzea.

BOST: Erabakiaren berri udal kontuhartzailetzari ematea.


KIROLAK

5. Eskola Kirolak sortutako gastuei aurre egiteko diru-laguntza (2013KI010001).

Hezikuntza Guraso Elkarteak eta Zubitxo Guraso Elkarteak, eta bere izenean Javi Arruabarrenak, Eskola Kiroleko Programa burutzeko aurkeztu duen diru-laguntza eskaera aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, alkateak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI du:

BAT: HEZIKUNTZA GURASO ELKARTEA (Javi Arruabarrena)ri 43.500 €tako (AD-40) diru-laguntza ematea 2012/2013 ikasturteko Eskola Kiroleko Programa burutzeko.

BI: Dirulaguntza arautzen duen lankidetza hitzarmena onartzea.

HIRU: Mikel Arruti Kirol gaietarako zinegotzi delegatua ahaltzea hitzarmena sinatzeko.

6. Oarsoaldeako udala eta Oarsoaldea Igeriketa K.E.aren arteko hitzarmena (2013KI080001).

Oarsoaldeako udalak eta Oarsoaldea Igeriketa K.E.ren arteko hitzarmen proposamena espedientea azterturik, kirol gaietarako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ERABAKI du:

BAT: Lezoko udalak, “Oarsoaldeako Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalen eta Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkartearen arteko lankidetza hitzarmena” sinatzea.

BI: Lezoko Udalaren izenean Mikel Arruti kulturako zinegotzi delegatua ahaltzea hitzarmena sinatzeko.


KULTURA

7. Lezoko Udala eta Euskaraz Koop. E.ren arteko hitzarmenaren 2012-2013 ikasturteari dagokion diru laguntza (2012KU080004).

2013ko aurrekontuetan, Euskaraz Koop. Elkartearen jardueragatik, 2012-2013 ekitaldia diruz laguntzea jaso zen. Esleipenerako espedientea azterturik, alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI du:


BAT: Euskaraz Koop. Elkartearen izenean, Edurne Lizarazu Legorburu (e)k egindako eskaera ontzat jotzea.

BI: 2009-03-10ean Gobernu Batzordean onartutako aipatu erakundeak eta Lezoko Udalaren artean sinatutako Hitzarmenari dagokion 2012-2013 ikasturteko aurrekontua 9.071,50 €koa da. Beraz, aipatu ikasturterako dagokion dirulaguntza 9.071,50 eurokoa izango da eta 289 (AD-76) partidaren kargura egingo da.


ALKATETZA ETA DELEGATUAK

8. Alkatearen erabakien kontu ematea.

2013ko otsailaren 5a geroztik alkateak eta zinegotzi delegatuak onartutako erabakien berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da galdera eskaerarik izan,

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:15ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930337tik 930339ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna