Lezon, 2014ko azaroaren 24ean, astelehena, goizeko 9:30ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA EZOHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Angel Portugal Formoso eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.
Ez da bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
1. Proposamena, Kirol Instalazioen Kudeaketa 2015 lehiaketara aurkeztutako eskaintzen sailkapena onartzekoa (2014ID170002).
2014ko uztailaren 9an, alkate dekretu bitartez, “Kirol Instalazioen Kudeaketa 2015” kontratazio espedientea ireki zen.
Prozedura ireki bidez jarraitutako prozeduran, proposamenak aurkezteko epean, bi aurkeztu ziren, hain zuzen, BPXport Kirol Zerbitzuak, S.L.eta SERVIOCIO S.L. enpresenak.
A kartazala, 2014ko irailaren 10ean ireki zen, aurkeztutako bi eskaintzak onartuz. B kartazala 2014ko irailaren 11n ireki zen, eta kartazal horretan jasotako proposamen teknikoa baloratzeko eta C kartazala irekitzeko ekitaldi publikoa, azaroaren 19an egin zen. Azken ekitaldi honetan, kontratazio mahaiak, eskaintzen sailkapen proposamena onartzea proposatzen du.
Horiek horrela, kontratazio mahaiaren lehendakariak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak ERABAKI DU:
BAT:. Eskaintzen hurrengo sailkapen-proposamena onartzea:
Puesto |
Empresa |
Oferta Técnica |
Oferta Económica |
Puntuación |
1 |
BPXport Kirol Zerbitzuak S.L. |
39,75 |
51,00 |
90,75 |
2 |
Serviocio S.L. |
32,80 |
18,07 |
50,87 |
BI: Lehenengo sailkatuari, BPX-SPORT KIROL ZERBITZUAK, S.L. enpresari, eskatzea baldintza administratiboen agiriaren 24.6 klausulak adierazitako dokumentazioa aurkeztu dezan 10 eguneko epean eta era berean, Udal Diruzaintzan behin betiko bermea jar dezala.
HIRU: Alkatea ahaltzea baldintza ekonomiko-administratiboen agiriaren 24.6 klausulak adierazitako dokumentazioa aurkeztu ondoren, kontratua esleitu eta sinatu dezan.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:05ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105579tik 1105580ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.