2014ko azaroak 27

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2014ko azaroaren 27, osteguna, 19:30ean, eratu da OSOKO UDALBATZA, Ohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarte alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Garazi Kuesta Unzain, Angel Portugal Formoso, Naroa Tubilla Ziganda eta Miren Tarragona Perez (BILDU udal taldea), Kepa Garbizu Azkue eta Enrique Figueroa Laboa (EAJ-PNV udal taldea), eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos)

Luis Garrido Corral (BILDU udal taldea) eta Xubero Ubillos Apaolaza (EAJ-PNV udal taldea) ez dira bileran egon.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

Pedro Etxarri Ollokiegi udal kontuhartzailea ere bileran da.

1. Egoki irudituz gero, 2014ko irailaren 25eko Ohiko Osoko Bilkuraren eta urriaren 30ean egindako Ezohiko Osoko Bilkuraren aktak onartzea.

Aktak onartu eta sinatu egin dira.

Alkateak azaldu du 2014ko urriaren 30ean egindako Ezohiko Osoko bilkurako aktan, EH Bilduren zinegotzi baten errenuntziagatik proposatutako ordezkoaren izena bileran esan bezala jasota egon arren, ez dela pertsona hori izango. Aurkeztutako hautagaien zerrendak eta aldarrikatutako hautagaien zerrendak ezberdinak dira eta azken hau erabili behar da ordezkoa izendatzeko eta haren arabera proposatutakoa beste pertsona bat da eta ez aktan aipatzen dena.

2. Diktamena, 2015eko Plantilla organikoa eta Lan postuen zerrenda onartzearena (2014PE290002).

Honela dio diktamenak:

“Indarrean dagoen legerian oinarrituta, tokiko korporazioari dagokio urtero onartzea aurrekontuaren bidez, udal plantila organikoa eta lanpostuen zerrenda.

2014-11-19an egindako Barne Batzordean, Plantilan eta Lan Postuen Zerrendan egindako aldaketak azaldu ziren.

Horiek horrela, Ainhoa Zabalo Loiarte, Mikel Arruti Salaberria eta Angel Portugal Formosoren aldeko botoekin, Mikel Antxon Arrizabalaga Brusinen ere aldeko botoa eman du atez ateko zerbitzuko administrariaren lan postuaren kasurako salbu kontrako botoa eman bai du, eta Enrique Figueroa Laboaren abstentzioarekin,

Barne Batzordeak 2014-11-19an egindako bileran, behean heldu dena diktaminatu du, osoko bilkurak onar dezan:

BAT: 2015. urterako udal plantila organikoa hastapenez onartzea.

BI: 2015. urterako lanpostuen zerrenda hastapenez onartzea.

HIRU: Espedientea hamabost egunez jendaurrean jartzea, GAOn eta iragarki oholeko iragarki bidez.

LAU: Jendaurreko epean erreklamaziorik ez balego behin betiko onarpena automatikoa izango da.”

Alkateak dio iazko plantilla eta lanpostuen zerrendarekin alderatuta aldaketa bakarra hondakin bilketako administrari laguntzailearen lanpostua gehitu izana dela.

Diktamena onartu da aldeko 7 botoekin (BILDU udal taldea), kontrako 2 botoekin (EAJ-PNV udal taldea) eta abstentzio batekin (Eusko Sozialistak-Sozialistas Vascos).

3. Diktamena, 2015.urteko Udal Aurrekontuak onartzearena (2014KO290005).

Alkateak irakurri du diktamena. Honela dio:

“2015ko Udal Aurrekontua lantzeko eta onartzeko tramitatzen ari den espedientea ikusirik, Ogasun eta Kontuetarako Batzordeak, 2014ko azaroaren 19an egindako bilkuran, , Ainhoa Zabalo, Mikel Arruti eta Angel Portugalen aldeko botoarekin eta Kepa Garbizu eta Mikel Antxon Arrizabalagaren abstentzioarekin behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkuran onar dadin:

BAT: Hasierako onarpena ematea 2015. ekitaldiko Udal Aurrekontuari. Hona hemen aurrekontua atalez-atal zehaztuta:

Kap

AZALPENA

GASTUAK

Kap

AZALPENA

SARRERAK

2015

2015

1

Pertsonal Gastuak

2.740.000

1

Zuzeneko zergak

2.351.000

2

Gastuak ondasun arrunt.

3.107.500

2

Zeharkako zergak

100.000

3

Finantza gastuak

58.000

3

Tasak eta bestelako zergak

1.360.900

4

Transferentzia arruntak

839.500

4

Transferentzia arruntak

3.800.600

6

Inbertsio errealak

343.000

5

Ondare-sarrerak

21.000

8

Finantza aktiboak

12.000

6

Hirigintzako Jarduerak

0

9

Finantza pasiboak

550.000

7

Kapital transferentziak

4.500

8

Finantza aktiboak

12.000

GUZTIRA

7.650.000

GUZTIRA

7.650.000

BI: Informazio publikorako hamabost egunetako epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkez daitezen.

Kepa Garbizuk dio aurkeztutakoak antza handiegia dutela aurreko urtekoekin. Herriak dituen problema asko ez direla soluzionatzen eta inbertsioen %88 ez daudela zehaztuta. Guzti horregatik kontrako botoa emango duela EAJ-PNV Udal taldeak.

Mikel Antxon Arrizabalagak dio ez dagoela ados partida askorekin, batik bat dirulaguntzetakoekin. Ez dago ados inbertsioak ez zehaztearekin. Guzti horregatik aurka bozkatuko duela dio.

Alkateak erantzun die aurreko urteetako bide berdinetik jarraitzea beharrezkoa dela egoera antzerakoan dagoelako herria. Berritasun bezala berdintasun teknikariaren kontratazioa aipatu du. Inbertsioetako partidari egindako kritikei buruz esan du aurrekontuetan diru boltsa bat izendatzen dela gero herritarren partehartzearekin zehaztuko dena. Horren harira aipatu du larunbat honetan Pysbe eta San Pedro auzoko biztanleekin egingo dela prozesu partehartzailea 2014ko aurrekontuez gain egingo diren inbertsio batzuk zehazteko.

Diktamena onartu da aldeko 7 botoekin (BILDU udal taldea) eta kontrako 3 botoekin (2 EAJ-PNV udal taldea eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

4. 2013-12-31n egindako ondasunen inbetarioa eta ibilgetuaren balorazioa onartzearena

Honela dio diktamenak:

“Ogasun batzordearen lehendakariak erabaki proposamenaren berri eman du. Proposamenak honela dio:

“2007. urtetik 2013. urtera udal ondasunen inbentarioa eguneratzeko eta 2013ko abenduaren 31n ibilgetuaren balorazioa egiteko kontratuaren esleipena eskuratu zuen Invayunt S.L. enpresak egindako txostena ikusi dut.

Txosten horrek Udal honen Kontu-hartzailearen oniritzia jaso duela kontuan hartuta
Hori ikusirik, ogasun batzordeko lehendakariak, Ogasun eta kontu batzordera darama ondorengo

ERABAKI PROPOSAMENA

BAT: 2013ko abenduaren 31n egindako ondasunen inbentarioa eta ibilgetuaren balorazioa onartzea.”

Hori ikusirik eta eztabaidatu ondoren, kontu eta ogasun batzordeak, 2014ko urriaren 24an egindako bilkuran, Ainhoa Zabalo, Mikel Arruti, Angel Portugal eta Mikel Antxon Arrizabalagaren botoa alde dela eta Kepa Garbizuren abstentzioarekin, proposamena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan.”

Diktamena aho batez onartu da, aldeko 10 botoekin (7 BILDU udal taldea, 2 EAJ-PNV udal taldea eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

5. Diktamena, 2014. ekitaldian kreditu kobraezinak deklaratzekoarenak .

Honela dio diktamenak:

“2010ko ekitaldira arte kobraezinak izan diren erreziboei dagokienez, zerga-bilketako sailak aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta gero, Ogasun eta Kontuetarako Batzordeak, 2014ko azaroaren 19an egindako bilkuran, Ainhoa Zabalo, Mikel Arruti eta Angel Portugalen aldeko botoarekin eta Kepa Garbizu eta Mikel Antxon Arrizabalagaren abstentzioarekin, behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkuran onar dadin:

BAT: Kaudimen-gabezia eta preskripzioagatik aurkeztutako zerrendetan jasotakoak (Zenbatekoa 57.877,82 €) kobraezinak deklaratzea, honako egoerak direla medio:

- Hainbat entitatetan egindako funtsen bahitura negatiboa izan da.

- Soldataren bahitura ezinezkoa izatea nominarik ez dutelako.

- Ondasun higiezinak izanik, hauen bahituraren kostua zorraren kopuruarekiko neurrigabea izatea.”

Diktamena onartu da aldeko 8 botoekin (7 BILDU udal taldea eta Kepa Garbizu, EAJ-PNV udal taldekoa) eta 2 abstentzioekin (Enrique Figueroa EAJ-PNV udal taldekoa eta Mikel Antxon Arrizabalaga, Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldekoa)


6. Diktamena, aurrekontuaren aldaketa, kreditu-transferentziagatik (2014KO02002).

Diktamenak honela dio:

“Kreditu aldaketaren espedientea egiten ari denez, 2014ko aurrekontuko gastuen aurrekontuko partiden arteko kreditu transferentziaz, 2014/11/13ko D14/00884 dekretuaren bidez hasia, ogasun eta kontuetarako batzordeak, 2014/11/19an egindako bilkuran, Ainhoa Zabalo Loiarte, Mikel Arruti eta Angel Portugalen aldeko botoarekin eta Kepa Garbizu eta Mikel Arrizabalagaren abstentzioarekin, behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkuran onar dadin:

BAT: Kreditu Aldaketarako espedientea onartzea, gastuen aurrekontu partida batzuen artean kreditu-transferentziarengatik Identifikazio zk. 2014-KALD-00015-00 eta zenbatekoa 25.000 €.

PARTIDA

CONCEPTO

FUNCIONAL

AMPLIACIÓN

DISMINUCION

Crédito Ret.

285

Deporte Escolar: Hezikuntza

452.10

25.000 €

250

Contrato Gestión

452.20

25.000 €

22/2014

TOTAL

25.000 €

25.000 €

Diktamena onartu da aldeko 7 botoekin (BILDU udal taldea ) eta 3 abstentzioekin (2 EAJ-PNV udal taldekoak eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos)

7. Kontu ematea, alkateak egindako aurrekontu aldaketenak (2014KO090004, 2014KO030005, 2014KO010001, 2014KO090005).

Alkateak egindako aurrekontua aldaketaren berri eman du 2014KO090004, 2014KO030005, 2014KO010001, 2014KO090005 espedienteetan jasoak. Hain zuzen, HIE Gaintxurizketa 36ko plan partzialaren idazketa, enplegu plana, elkarkidetza, Listor Beltzaren kanpaina, haurtzandegia, bide hezkuntza, fondo bibliografikoak, kultur proiektuak, irakurketaren sustapena eta teknologi berriei dagozkienak.

Udalbatza jakinaren gainean geratu da

8. Kontuhartzailearen Txostenak.

Udalak egindako zazpi kreditu aldaketa espedienteetan aurrekontu egonkortasunaren , finantza iraunkortasunaren helburuak eta gastu araua betetzeari buruzko txostenak egin ditu udal kontu hartzaileak eta haien berri eman dio udalaren osoko bilkurari.

Zazpi espedienteak hauek dira: 2014-KALD-0000-11-00 (2014KO090003)
2014-KALD-0000-12-00 (2014KO030004)
2014-KALD-0000-13-00 (2014KO090004)
2014-KALD-0000-14-00 (2014KO030005)
2014-KALD-0000-15-00 (2014KO020002)
2014-KALD-0000-16-00 (2014KO010001)
2014-KALD-0000-17-00 (2014KO090005)

Udalbatza jakinaren gainean geratu da.

9. 2014.ekitaldiko finantza eta aurrekontuen informazioa ematea 2014-09-30eko datan.

21/2003 Foru Arauaren 64.artikuluan ezarritakoa jarraituz, Ogasun batzordearen lehendakariak, 2014ko irailaren 30 arteko ekitaldiko finantza eta aurrekontuen egoeraren informazioa igorri dio Udalbatzari .

Udalbatza jakinaren gainean geratu da.

10. Diktamena, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza departamentuaren eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena onartzearena (2014KO360001).

Alkateak irakurri du diktamena eta honela dio:

“Batzordearen lehendakariak erabaki proposamenaren berri eman du. Proposamenak honela dio:

2014ko maiatzaren 29an Osoko bilkurak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onetsi zuen, erakunde hauen arteko informazio lagapenerako.

Hitzarmenaren xedea, bi erakundeen arteko aldebiko informazio sistema iraunkor bat ezartzea zen, zerga informazioari dagokionean, bakoitzaren eskumen eta funtzioen garapenerako.

2014ko ekainaren 4an bi aldeek Lankidetza Hitzarmenari dagokion dokumentua sinatu zuten. Hitzarmenari aurreikusitako gehieneko epea hamar urteetakoa da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentutik sinatutako Lankidetza Hitzarmenari dagokion eranskin berria bidali dute. D-6 eranskina.- “Udalerrian dauden higiezinen OE eta EJD operazioen datu eta notaritzako eskrituretara sarbidea, Hiri-lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko zerga eta beste udal zerga batzuk kudeatu eta biltze aldera”.

Zehazki, eranskin berri bat da, eta hori oinarri, Gipuzkoako Foru Aldundiak zerga eremuko informazioa emango dio Udalari.”

Aurrekoarekin bat, 2014ko otsailaren 24ko 148/2014 Foru Aginduak, informazioa emateko lankidetza hitzarmen eredua, Gipuzkoako Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalen artean sinatzekoa, onartu zuen eta D-6 eranskin-eredu berri gisa onartu da 543/2014 Foru Aginduaren bitartez.

Horrenbestez, aipatutakoa kontutan hartuta eta kontu-hartzailearen txostena ikusirik, Kontu eta Ogasun batzordeak, 2014ko azaroaren 19an egindako bilkuran, Ainhoa Zabalo, Mikel Arruti, Angel Portugal eta Mikel Antxon Arrizabalagaren botoa alde dela eta Kepa Garbizuren abstentzioarekin, proposamena diktaminatu du osoko bilkurak ERABAKI hauek hartu ditzan:

LEHENA: Onartzea eta sinatzea (D-6) eranskin berria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Lezoko Udalaren artean.

BIGARRENA: Alkate-lehendakariari ahalmena ematea aipatu hitzarmena Lezoko Udalaren izenean eta ordezkaritzan sina dezan.

HIRUGARRENA: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuari erabaki honen berri ematea, horretarako dagokion ziurtagiria eginez, eta halaber, D-6 eranskinaren bi ale bidaltzea, alkate-lehendakariak sinatuta.”

Diktamena aho batez onartu da aldeko 10 botoekin (7 BILDU udal taldekoak, 2 EAJ-PNV udal taldekoak eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldekoa).

11. Diktamena, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena onartzearena (2014ID360004).

Honela dio diktamenak:

“ Ogasun batzordearen lehendakariak Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak udal erroldaren lagapenerako lankidetza-hitzarmenari buruz aurkeztutako eskaeraren berri eman du.

Agintaritzak MUGI sistema kudeatzen du, MUGI/Lurraldebus txartela bateratze tarifarioaren ardatza delarik Gipuzkoako Lurralde Historikoko garraio publiko kolektiboan.

Erabiltzaileek txartela hauek eskuratu ahal izateko zenbait kasuetan derrigorrezkoa da Gipuzkoan erroldatuta egotea.

Udal biztanle erroldako datuak kontsultatu ahal izateko Lankidetza-Hitzarmen bat proposatu da.

Horrenbestez, aipatu hitzarmenaren edukia Udalarentzat interesgarritzat jotzen denez eta gaia aztertu eta eztabaidatu ondoren, Kontu eta Ogasun batzordeak, 2014ko azaroaren 19an egindako bilkuran, Ainhoa Zabalo, Mikel Arruti, Angel Portugal eta Mikel Antxon Arrizabalagaren botoa alde dela eta Kepa Garbizuren abstentzioarekin, proposamena diktaminatu du osoko bilkurak ERABAKI hauek hartu ditzan:

BAT: Onartzea Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, Lezoko udal erroldaren lagapenari buruzkoa.

BI: Onartutako lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko, Lezoko alkatea den Ainhoa Zabalo Loiarte, ahalmentzea.

HIRU: Gipuzkoako Garraioaren Lurralde AgintaritzarI erabaki honen berri ematea, horretarako dagokion ziurtagiria eginez, eta halaber, hitzarmenaren 4 aleak bidaltzea, Alkateak sinatuta Agintaritzako Lehendakariak sina ditzan.

Ditamena aho batez onartu da aldeko 10 botoekin (7 BILDU udal taldekoak, 2 EAJ-PNV udal taldekoak eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldekoa).

12. Diktamena, Lezoko II Berdintasun Plana onartzearena (2014GZ190003).

Honela dio Gizarte Zerbitzuetako batzordeak onartutako diktamenak:

“Lezoko Udalak 2010. urtean hasi zuen berdintasunerako bidea, herriko emakume eta gizonen arteko berdintasunaren egoeraren diagnostikoa egiten eta Lezoko I Berdintasun Plana landuz.

Plan hura 2011etik 2014rako epealdirako landu zen, eta 2014ean indarrean egon den arren, azken urtea denez, Lezoko Udalak egoki ikusi du Planaren ebaluaketa egitea, urte hauetako ebaluaketatik ateratako ondorioekin etorkizunerako lanerako ildoak zehazteko asmoarekin.

Ebaluaketa egin ondoren, Lezoko II. Berdintasun Planaren diseinua egin da. Planak 2015-2018 urteen indarraldia izango luke, eta hurrengo lau urteetan Lezoko udalak Berdintasunaren alde egin beharreko pausoak azaltzen dira.

Horiek horrela, Ainhoa Zabalo, Naroa Tubillas eta Ainhoa Intxaurrandietaren aldeko botoekin, eta Enrique Figueroaren abstentzioarekin, Gizarte Zerbitzuetako Batzordeak 2014/10/15ean egindako bileran, behean heldu dena diktaminatu du, Osoko Bilkurak onar dezan.

BAT: Lezoko II Berdintasun Plana onartzea.”

Diktamena aho batez onartu da aldeko 10 botoekin (7 BILDU udal taldekoak, 2 EAJ-PNV udal taldekoak eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldekoa).

13. Lezoko Osasun Zentroa eta Gizarte Zerbitzuen arteko koordinaziorako protokoloa berrestearena (2014GZ360001).

Honela dio diktamenak:

“Lezoko Osasun Zentroak eta Lezoko Udalaren Gizarte Zerbitzuek osasun edo/eta segurtasun arazoak izan edo izateko arriskua duten pertsonen arretan parte hartzen duten hainbat agenteren arteko koordinazioaren beharra ikusi zuten.

Horregatik guztiagatik, Osakidetza – Lezoko Osasun Zentroak herritarren arazoen irtenbidean inplikatutako agente ezberdinek osatutako arreta soziosanitariorako koordinazioarako batzordea bat osatzea proposatzen du, Osakidetza eta Udaleko Gizarte Zerbitzuak osatuta, arazo eta beharrak lehenbailehen antzeman, eta irtenbide azkar eta eraginkorra emateko agente guztiek nola jokatu behar duten adosteko helburuarekin.

Aipatutako batzordea osatu ondoren, Komunitatearen edo inguruaren arreta soziosanitariorako koordinazioaren protokoloa sinatu zen.

Horiek horrela, Ainhoa Zabalo, Naroa Tubillas, Ainhoa Intxaurrandieta eta Enrique Figueroaren aldeko botoekin, Gizarte Zerbitzuetako Batzordeak 2014/10/15ean egindako bileran, behean heldu dena diktaminatu du, Osoko Bilkurak onar dezan:

BAT: Komunitatearen edo inguruaren arreta soziosanitariorako koordinazioaren protokoloaren sinadura berrestea”

Diktamena aho batez onartu da aldeko 10 botoekin (7 BILDU udal taldekoak, 2 EAJ-PNV udal taldekoak eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldekoa).

14. Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa, Gizarte Larrialdietako Laguntza indartzeko eskaeraren inguruan (2014ALO50038).

Alkateak irakurri du mozioa. Honela dio:

“Administrazio publikoek herritarren bizi kalitatea eta oinarrizko eskubideak bermatu behar dituzte. Hori horrela, bizitzeko oinarri oinarrizkoak diren zerbitzu eta eskubideak bideratu behar dizkie herritarrei eta hauek kalitatezkoak izan daitezen lan egin behar du. Modu horretan, hezkuntza zein osasuna bezala bizitza autonomo eta duin bat izateko eskubidea du herritar orok, Nazio Batuen Erakundeen bere 25. artikuluan dioen moduan:

Toda persona tiene derecho a un nivel de vida adecuado que le asegure, así como a su familia, la salud y el bienestar, y en especial la alimentación, el vestido, la vivienda, la asistencia médica y los servicios sociales necesarios; tiene asimismo derecho a los seguros en caso de desempleo, enfermedad, invalidez, viudez, vejez u otros casos de pérdida de sus medios de subsistencia por circunstancias independientes de su voluntad.

Oinarrizko eskubideen bizi kalitateak asetzen dituen administrazioak gizarte kohesionatu eta orekatua du, zeinaren bidez, herritarren arteko segurtasuna bermatzen laguntzen duen.

Egun, krisialdi ekonomikoaren testuinguru batetan egonda, inoiz baina garrantzitsuagoa da eskubide hauek bermatzeko administrazio publikoek lan egitea, langabeziaren igoerak gizarte kohesioa hausteko bidea irekitzen duelako eta honek, herritarren oinarrizko eskubideak ez bermatzea dakarrelako. Beharrak inoiz baina handiagoak izaki, administrazioek ahaleginak handitu behar dituzte eta horrekin batera haien diru ekarpenak ere bai.

Testuinguru honetan, 2008ko Gizarte Zerbitzuetako 12/2008 Legeak inoiz baina garrantzia handiagoa du. Bertan aurrez eskaintzen ziren zerbitzu asko oinarrizko eskubide izatera pasatzen dira eta administrazio publiko bakoitzari dagozkion zer eginak zehaztu dira.

Eskubide eta eginbehar horien artean GLL, Gizarte Larrialditarako Laguntzak daude. Hauen bidez, herritar askok behar beharrezkoak dituzten gaiak ordaintzeko laguntza jasotzen dute, hala nola, etxebizitzaren alokairua, elikagaiak, janzteko arropa, etab. Laguntza honen arduraduna Eusko Jaurlaritza da eta udaletako gizarte zerbitzuen bidez banatzen dira beharra duten herritarren artean.

Gizarte-larrialdietarako laguntzak ez dira aldizkakoak, dirutan ematen dira (subentzio moduan). Gizarte-bazterkeriarik gerta ez dadin edo halako bazterkeriak konpontzeko behar beharrezkoak diren gastuak ordaintzeko nahiko baliabiderik ez dutenentzako dira, eta berdin du dena delako gastua arrunta edo ez-ohikoa den.

Azken urteetan, herritarren beharrak handitzen joan ahala diru funts honen zenbatekoa ez da nahikoa izatera iristen. Jaurlaritzak aurreikusten dituen partidekin ez da urte guztirako emaria bermatzen. Iaz uda iristerako agortu zen Jaurlaritzak funtzio hauetarako aurreikusia zuen partida. Aitzitik, Gipuzkoako udalek euren gain hartu behar izan zuten laguntza horren zama Gasteizko aurrekontua amaitutakoan.

Onuradunak gero eta gehiago direla jakina da gainera, eta hau horrela izanda ere, baldintzak asko zorroztu dira:

? 8.000 €ko ondarea baino handiagoa dutenek ez dute gizarte-larrialdietarako laguntzak jasotzeko eskubiderik (orain artean, gehienezko ondarea 40.000 €koa zen).

? Ezin da gizarte-larrialdietarako laguntzarik eskatu, aurretiazko zorpetze gastuak estali ahal izateko.

? Ohiko etxebizitza erosteko kredituen interesak eta amortizazioak ordaintzeko GLLak gehienez 12 hilabetetan zehar jaso ahal dira, nahiz eta orain arte ez zegoen horretarako epe jakinik finkatuta.

2013. urtean Gizarte Larrialditarako Laguntzarako Eusko Jaurlaritzaren ekarpena 40.272,59 eurotakoa izan zen. Maiatzerako jada dena agortuta zegoen eta egoera honek eragin zuen aurtengo Gizarte Larrialditarako Laguntzarako irizpideak zorroztu behar izateak.

Hau dena kontutan harturik, Lezoko Udalak, mozio honen bidez:

-“Gizarte Larrialdietarako Laguntza” izeneko diru laguntzaren beharrezkotasuna onartzen du, beraren bidez gizarte kohesioa sustatu eta oinarrizko giza eskubideak bermatzen laguntzen dutelako.

-Eusko Jaurlaritzaren GLLei dagokien diru ekarpena, herritarrek dituzten beharrak asetzeko adinakoa izan behar dela eskatzen du.

-Mozio honen berri Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken departamendu eta sailburuari, Lehendakaritzari, Ogasun eta Finantza departamendu eta sailburuari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika departamendu eta diputatuari ematea adosten du.”

Mikel Antxon Arrizabalagak dio ados dagoela mozioarekin. Dio harritu egiten duela Eusko Jaurlaritzaren portaerak, laguntzak murrizten eta zorrozten dituelako, udalen gain utziz zati handi bat.

Mozioa aho batez onartu da aldeko 10 botoekin (7 BILDU udal taldekoak, 2 EAJ-PNV udal taldekoak eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldekoa).

15. Eusko Sozialistak taldeak aurkeztutako mozioa, energi probeziaren aurkakoa (2014ALO50035).

Mikel Antxon Arrizabalagak irakurri du mozioa. Honela dio gaztelera hutsean aurkeztutako mozioak:

“La pobreza energética es una consecuencia más de la grave crisis social y económica que estamos padeciendo. Se define como aquella situación que sufren los hogares cuyos miembros son incapaces de pagar una cantidad de servicios de la energía suficientes para la satisfacción de sus necesidades domésticas y/o se ven obligados a destinar una parte excesiva de sus ingresos al pago de la factura energética de sus viviendas.

Según el estudio de referencia realizado por la Asociación de Ciencias Ambientales (ACA) son ya siete los millones de españoles con enormes dificultades para hacer frente al recibo de la luz al final de mes, debiendo dar prioridad o elegir entre qué cuestiones básicas de subsistencia, muy unidas al desarrollo de una vida digna, pueden permitirse y cuáles no.

Y en nuestra Comunidad al inicio del 2014 se cifraba, que el número de personas que tenían dificultades para sufragar los gastos derivados del pago del suministro de la energía eran 90.000. Ciudadanos y ciudadanas que no eran prioridad para el gobierno vasco, como pudimos comprobar durante el debate parlamentario o posteriormente por la ausencia de respuesta cuando se les interpeló a los distintos Consejeros y Consejeras del Gobierno sobre las medidas que pensaban poner en marcha.

Esta situación es lo que motivó al grupo parlamentario socialista vasco a instar al Gobierno Vasco a que "en tanto en cuanto el Gobierno de España no asuma su responsabilidad, en el ejercicio de autogobierno establezca las medidas necesarias para impedir que ningún ciudadano se le 'pueda cortar la luz, el agua o el gas si se encuentra en situación demostrable de no poder atender sus facturas, en especial en las épocas de mayor demanda".

Porque ante esta grave situación existen diferentes posicionamientos al respecto: mirar para otro lado, plantear una solución de coyuntura ( como nos consta han hecho Ayuntamientos y otras instituciones) o adoptar medidas estructurales que remedien situaciones dramáticas que pueden ser evitadas con solidaridad y también con legislación.

Legislación que proteja a los consumidores más vulnerables, considerando el. suministro de la energía como un derecho social básico, garantizando que los consumidores más vulnerables accedan a una tarifa social en función de sus ingresos y no del mercado y lo más importante que no haya cortes de suministro durante el invierno.

Por todo ello, y desde un enfoque global proponemos para su debate y aprobación en el pleno la siguiente Moción:
1. El Ayuntamiento Pleno insta al Gobierno Foral y al Gobierno Vasco a que, en colaboración con las Entidades Sociales y los agentes económicos y sociales afectados pongan en marcha una estrategia para la erradicación de la pobreza energética.

2. El Ayuntamiento Pleno insta al Gobierno Foral y al Gobierno Vasco a la adopción de un compromiso contra la pobreza energética, creando un fondo de emergencia para luchar contra la misma

3. El Ayuntamiento Pleno insta al Gobierno Vasco a dar cumplimiento del acuerdo alcanzado en el Pleno del Parlamento vasco de 27 de febrero referido a la pobreza energética.

4. El Ayuntamiento Pleno insta al Gobierno de España a que de forma inmediata presente en el Congreso de los Diputados para su aprobación una Ley de protección de los Consumidores más vulnerables y contra la pobreza energética.”

Mozioa ahobatez onartu da aldeko 10 botoekin (7 BILDU udal taldekoak, 2 EAJ-PNV udal taldekoak eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldekoa).

16. Eusko Sozialistak taldeak aurkeztutako mozioa, ebolaren ingurukoa (2014ALO50036).

Mikel Antxon Arrizabalagak irakurri du mozioa. Honela dio erdara hutsean aurkeztutako mozioak:

“El ébola continúa su avance en África. Los datos adelantados por el director general de Emergencias de la Organización Mundial de la Salud (OMS), indican que ya se han superado los 13.000 casos y las 5.000 muertes. El ébola está padeciendo una fase de aceleración de la enfermedad, que cada dos o tres semanas duplica su incidencia.

Los datos generales que maneja la OMS apuntan que los enfermos que no llegan a un centro de tratamiento tienen una mortalidad del 80%, mientras que en el caso de quienes si son ingresados se sitúa en el 60%.

La diferencia en la supervivencia si se acude a un lugar especializado o no resulta importante. Por eso, la OMS, ONGs, donantes y países afectados han acordado la apertura de 56 centros de tratamiento especializado en África para tratar la enfermedad. De ellos, 15 están operativos, 22 están comprometidos, pero hay 19 para los que están buscando financiación y personal médico.

Organizaciones médico-humanitarias, como por ejemplo Médicos Sin Fronteras, han advertido de que se encuentran al límite de su capacidad como organización y han asegurado que seguirá habiendo casos de ébola en los países occidentales mientras no se controle la epidemia en su origen, en África Occidental.

La epidemia de ébola .ha provocado una crisis humanitaria que está ocasionando el colapso de las infraestructuras en los tres países más afectados por el virus, que son Guinea Conakry, Liberia y Sierra Leona, donde además se está complicando sobremanera el tratamiento de otras graves enfermedades, como la malaria o la diarrea, que causan un número de fallecidos mucho mayor.

La sociedad se debe sensibilizar sobre la crisis epidemiológica y sobre la labor humanitaria del personal sanitario y recaudar fondos que ayuden a combatir la enfermedad en origen. Porque los 500.000 euros comprometidos por el Gobierno Central es una ayuda escasísima, teniendo en cuenta además que España ha sido uno de los países que ha padecido casos de esta enfermedad en su propio territorio.
Las declaraciones de buena voluntad no ayudan a frenar la epidemia. Por ello, el Grupo Municipal Socialista propone someter a debate en Pleno la siguiente MOCION

El Ayuntamiento Pleno acuerda entregar 10.000 euros a Médicos Sin Frontera para luchar contra la crisis humanitaria generada en África por la epidemia del ébola.

El Ayuntamiento Pleno insta a la Diputación Foral de Guipúzcoa y al Gobierno Vasco a que realice las aportaciones económicas que consideren necesarias a organizaciones médico-humanitarias que luchan en África contra la enfermedad del ébola.

El Ayuntamiento Pleno insta al Gobierno Central a incrementar la ayuda económica destinada a la lucha contra la epidemia del ébola en África.”

Alkatearen iritziz mozioa mediatikoa eta alarmista da. Egoerak konponketa estrukturala behar du. Ez da bakarrik ebola, horrez gain malaria, sida, hepatitisa, sifilisa, gosea,… . Horregatik mozioaren aurka bozkatuko dute.

Mikel Antxon Arrizabalagak dio udalak Euskal Fondoko partaide gisa denez, eta harek bideratzen dituen dirulaguntzetatik bideratu daitekeela dio, Sahara eta Ertamerikara egiten den bezala.

Mikel Arrutik dio Afrikako arazoa ez dela dirulaguntza bidez konpontzen.

Mozioa ez da onartu: aldeko 3 boto izan ditu (2 EAJ-PNV udal taldekoak eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos ) eta kontrako 7 boto (BILDU udal taldekoak).

17. Eusko Sozialistak taldeak aurkeztutako mozioa, genero indarkeriaren aurkako egunaren ingurukoa (2014ALO50037).

Mikel Antxon Arrizabalagak irakurri du mozioa. Honela dio erdara hutsean aurkeztutako mozioak:

“El próximo 28 de diciembre se cumplirán diez años de la aprobación por el Pleno del Congreso de los Diputados de la Ley Orgánica 1/2004, de 28 de diciembre, de Medidas de Protección Integral contra la Violencia de Género. La popularmente conocida como Ley Integral ha supuesto un revulsivo respecto a la violencia de género en todos sus aspectos y se ha consolidado como modelo internacional.

De hecho, el pasado 15 de octubre, España recibió en Ginebra una de las menciones de honor del Premio de Políticas de Futuro (Future Policy Award 2014) que las instituciones ONU Mujeres, World Future Council y la Unión Interparlamentaria conceden a las mejores leyes y políticas del mundo que persigan poner fin a la violencia ejercida contra las mujeres y las niñas.

Las tres instituciones han considerado que la legislación española, en concreto la Ley Orgánica de Medidas de Protección Integral contra la Violencia de Género, es una de las más importantes y eficaces normas para combatir y erradicar la violencia sexista en todo el mundo. Una violencia que califican como una de las formas más generalizadas de abuso contra los derechos humanos.

Los diez años de andadura de la Ley Orgánica de Medidas de Protección Integral contra la Violencia de Género han servido para desmontar totalmente algún prejuicio de los detractores de esta lucha, como eran las llamadas "denuncias falsas". La última Memoria de la Fiscalía General del Estado despeja cualquier duda al respecto afirmando que "El escaso porcentaje de causas incoadas cada año por delito de acusación o denuncia falsa... supone un 0,018%, suficientemente elocuente para rebatir las voces que se alzan en torno a la prevalencia de las "denuncias falsas" en materia de violencia sobre la mujer."

Y el balance de la aplicación de las medidas ya desarrolladas de esta Ley Integral demuestra la necesidad de mantener un amplio consenso social y político, y de culminar su desarrollo.

Sin embargo, a pesar de la utilidad y del reconocimiento internacional recibido por la Ley Integral, las mujeres continúan sufriendo violencia de género y el número de asesinatos, lejos de disminuir, aumenta. Solo durante el mes de agosto, ocho mujeres fueron asesinadas por sus parejas o ex parejas, la cifra más elevada de los últimos cuatro años.

Frente a esta realidad, la ley Integral está amenazada por el Gobierno del PP y sus continuos recortes presupuestarios en materia de igualdad en general (33% en esta legislatura) y de violencia de género en particular (22% desde la llegada al Gobierno del PP). Una ley amenazada también por las sucesivas reformas legislativas que atentan contra su espíritu y buena parte de su articulado como la Ley Orgánica 8/2013, de 9 de diciembre, para la mejora de la calidad educativa, denominada popularmente como Ley Wert o la Ley 27/2013, de 27 de diciembre, de racionalización y sostenibilidad de la Administración Local, por poner solo dos ejemplos.

Así, la Ley de Reforma Local, no consensuada con los partidos de la oposición e impuesta por el Gobierno del PP, ha calificado como impropias las competencias que los Ayuntamientos y las Entidades Locales venían ejerciendo en Igualdad y Violencia de Género, alejando de esta manera los servicios públicos de la atención de las mujeres y suprimiendo la labor de detección, denuncia y apoyo específico, que realizaban los servicios sociales municipales.

El Gobierno del PP está poniendo a la sociedad española en una encrucijada muy peligrosa, no solo porque está desmantelando sistemáticamente la lucha contra la violencia de género a base de recortes, sino porque está atacando sus cimientos ideológicos, legales y simbólicos.

La Ley Integral está amenazada por la irresponsabilidad de un gobierno central que ha hecho desaparecer el principio de igualdad del discurso político y la violencia de género de sus prioridades.
En Euskadi, el número de casos de violencia de género, entre enero y octubre de 2014, es de 3.858 lamentablemente, son 101 casos más que en el mismo periodo del año pasado, lo que evidencia que urge reforzar las campañas de prevención y sensibilización que se llevan a cabo. El caso mas dramático se produjo el 17 de marzo, con el asesinato de Andina Reges Pereira De Brito en Mungia. Tenía 35 años y su exnovio ha sido acusado del asesinato.

También querernos lamentar profundamente la supresión de la Dirección de Atención a las Víctimas de la Violencia de Género porque por primera vez supuso una respuesta rápida, eficaz y atendida por personal especializado a las demandas y necesidades de las mujeres víctimas de la violencia machista y a sus hijas e hijos.

La Dirección de Atención a las Víctimas de la Violencia de Género, creada por el Gobierno socialista de Patxi López para gestionar las competencias autonómicas en materia de asistencia a las víctimas de violencia de género, representó un único punto de atención evitando que éstas recibieran un trato diferente dependiendo del Departamento que registrara su solicitud y un continuo 'peregrinaje' de ventanilla en ventanilla.

Por todas estas razones, se hace necesario redoblar los esfuerzos contra la violencia de género, volver a colocarla como prioridad política y exigir que se restituya el sistema de protección para las mujeres víctimas y todos los recursos y medidas que se han ido desmantelando en los últimos años.

Cuando el 17 de diciembre de 1999, la Asamblea General de las, Naciones Unidas designó el 25 de noviembre como Día Internacional de la Eliminación de la Violencia contra las mujeres, la ONU invitó a gobiernos, organizaciones internacionales y organizaciones no gubernamentales a realizar actividades dirigidas a sensibilizar a la ciudadanía respecto a la violencia de género en este día de celebración internacional.

Por todo ello, y porque la tolerancia cero a la violencia contra las mujeres debe ser un valor de la sociedad en su conjunto y, para poder ser eficaz, llevarse a cabo también desde la administración más cercana a la ciudadanía, el Grupo Municipal Socialista presenta la siguiente

MOCIÓN

Este Ayuntamiento dedica un sentido y doloroso recuerdo a la memoria de todas las mujeres asesinadas por violencia de género y expresa sus condolencias a sus familias y amistades.

Así mismo, manifiesta su repulsa a todas las manifestaciones de dicha violencia, redobla su compromiso con las víctimas y declara la tolerancia cero con los maltratadores.

Este Ayuntamiento se compromete a no reducir ni recursos, ni servicios, ni presupuestos para combatir la Violencia de Género así como a:
• impulsar desde el ámbito local la sensibilización sobre la violencia de
género, la detección y apoyo a las víctimas y sus hijos e hijas menores.
• Impulsar la aplicación de la Ley de Medidas de Protección Integral contra la Violencia de Género en coordinación con todos los poderes públicos, tanto locales como autonómicos y estatales.
• Reclamar que los Ayuntamientos y entes locales recuperen expresamente las competencias en Igualdad y Violencia de género, con la consiguiente dotación presupuestaria suficiente, igual que el resto de las Administraciones Públicas, en el ámbito de sus respectivas competencias, con el objeto de aplicar en su integridad y de forma eficaz la Ley Orgánica 1/2004, de Medidas de Protección Integral contra la Violencia de Género.

Este Ayuntamiento exige al Gobierno vasco:

• Que la prevención de la violencia de género y la atención a las víctimas se convierta en una prioridad real.
La puesta en marcha inmediata de un órgano unificado, una ventanilla única, que dé una respuesta integral y eficiente a las mujeres víctimas de este tipo de violencia, así como a sus hijas e hijos.
• Que el órgano que se constituya sea el encargado de supervisar recursos, coordinarlos y ejecutar los programas dirigidos a prevenir, sensibilizar y atender los casos de violencia machista.
• Que se constituya una Unidad de la Ertzaintza especializada. Habría que recordar a este respecto que la Ley Integral de Violencia de Género obliga a contar con este tipo de unidades.

Este Ayuntamiento exige al Gobierno estatal que:

• Adopte todas las medidas que permitan la aplicación efectiva y el desarrollo de la Ley Orgánica 1/2004, de 28 de diciembre, de Medidas de Protección Integral contra la Violencia de Género.
• Reponga los fondos presupuestarios recortados
• Desarrolle el sistema de seguimiento integral de los casos de violencia de género.
• Impulse la implantación de los medios telemáticos y evalúe esa implantación en colaboración con el Consejo General del Poder Judicial.
• Revise y evalúe los protocolos de coordinación actuales para aumentar su eficiencia y garantizar su aplicación en todo el territorio.
• Impulse, junto al GV, la implantación de las unidades de valoración integral de violencia de género en la línea del trabajo realizado por la Dirección de Atención a las Víctimas de la Violencia de Género.
• Avance en una mayor formación y especialización de todos los profesionales que intervienen frente a esta violencia y garantice que cualquier modificación que se lleve a cabo en las estructuras desarrolladas para perseguir esta violencia no pierda la especialización.
• Garantice el cumplimiento del Convenio del Consejo de Europa sobre prevención y lucha contra la violencia contra la mujer y la violencia doméstica, conocido como el Convenio de Estambul.
• Realice las reformas en el Código Penal, en la Ley Orgánica del Poder Judicial, en el Código Civil, en la Ley de Enjuiciamiento Civil y en la Ley de Enjuiciamiento Criminal que, con objetivo de hacer más efectiva la protección y la tutela penal de la seguridad de los hijos e hijas mejores que padecen la violencia de género en su núcleo familiar, aseguren el pronunciamiento expreso del Juez respecto de la necesidad de adoptar medidas específicas sobre el régimen de custodia, visitas, cuidado y educación de los hijos e hijas, procurando su mayor seguridad y atención, así como las medidas provisionales concretas, incluyendo otras medidas de asistencia y protección social integral.
• La retirada de la custodia de los hijos e hijas a los condenados por violencia machista.
• Remita este acuerdo a la Comisión de Igualdad de las Cortes Generales”

Mozioa onartu egin da aldeko zortzi (BILDU udal taldekoak eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos) eta 2 abstentzioekin (2 EAJ-PNV udal taldekoak).

18. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

Mikel Arrutik zenbait informazio eman ditu:

1. Datozen hilabetetako Kultur egitaraua (azarotik otsaila bitartekoa) banatu dela etxeetan.

2. Igerilekuko estalkia aldatzearen obrak hasi direla. Gabon ingururako obrak bukatzea nahi dela. Obrak 392.000 €tako kostua duela.
3. Kirol instalazioen kudeaketan kudeatzaile berria hasiko dela 2015eko urtarriletik aurrera, BPXport enpresa.

4. Oinez egiteko hiru ibilbide markatuko direla herrian, bi Jaizkibelgo magalean eta bat Altamira/Herriondo aldean.

Alkateak ere zenbait kontu aipatu ditu:

5. Pysbe-San Pedro auzoko biztanleekin egingo den partehartze prozesua auzoan egingo diren inbertsioak zehazteko.

6. Donibanera doan bidegorri proiektu berria egingo dela abenduaren 15ean Aldundian aurkeztu ahal izateko, gero Aldundiak proiektua gauzatzeko.

7. Biohondakinak biltzeko auzokonposta aukerara Lezoko 62 familiak eman dutela izena.

8. 3. Azoka arduratsua datorren larunbatean burutuko dela.
9. Herriko 3 zebrabideetan obrak egingo direla Lezdi elbarrituen elkarteak proposatuta.

10. Haur parke bat berrituko dela, Lezotarra taberna ondokoa.

11. Zuhaitzen kimaketa berezi bat egingo dela.

12. Bandera espainola jarri beharraren inguruko plaka jarri dela plazan.

19. Galde-eskeak.

Kepa Garbizuk Pysbe ez dela auzoaren izena.


Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 20:35ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 11055700tik 1105716ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna