2014ko maiatzaren 26a

Lezon, 2014ko maiatzaren 26an, astelehena, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku, eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Angel Portugal Formoso.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2014ko maiatzaren 12an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Itzua-Erdiko baserrian bigarren etxebizitza legeztatzeko obra baimena emateko proposamena (2014H0030004)

Venancio Legorburu Lekuonak, Itzua-Erdikoa baserrian bigarren etxebizitza legeztatzeko obra baimena eskatu zuen 2013ko abenduaren 12an (erregistro sarrera zenbakia 3330). Horretarako Luis Martin Zarco arkitekto teknikoak sinatzen duen proiektua aurkeztu zuen , Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren 2013ko abenduaren 5eko oniritzi zigilua daramana.

Luis Martin Zarcok, Venancio Lekuonaren izenean, dagokien eranskina aurkeztu zuen apirilaren 29an (erregistro sarrera zenbakia 1058). Eranskina Luis Martin Zarco arkitekto teknikoak sinatzen du eta Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren 2014ko apirilaren 25eko oniritzi zigilua darama. Aurkeztutako dokumentazioan falta zen Eraikuntzaren Kode Teknikoaren (CTE) justifikazioa jasotzen du bertan.

Dagokigun baserria lurzoru ez-urbanizagarrian kokatzen da Plan Orokorraren arabera , abel-nekazal lur eta landazabala bezala sailkatutako landa gunean. Honenbestez lurzoru ez-urbanizagarrian aplika daitezkeen ordenantza arautzaileak bete behar ditu.

Legeztatu nahi den etxebizitza, behinola korta zen behe oineko eranskinean, mugikortasun arazoak zituen senide batentzat bere garaian moldatutakoa da. Horretarako, 1995eko irailaren 4ean emandako obra baimenaren bidez eraiki zen estalpea moldatu zen, espedientea udal artxibategian dagoelarik. Ondorioz, ez dira egitura lanak egin, barne moldaketa baino.

Bestalde, aurkeztu den proiektuak baserrietan etxebizitza bat baino gehiago ezartzeko jartzen diren irizpideak arautzen dituen Lezoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren 131. artikuluan zehaztutakoak betetzen ditu, eta baita 94. artikuluan ezartzen diren bizigarritasun baldintzak ere.


Bertatik bertara maiatzaren 15ean egindako ikustaldian egiaztatu zen etxebizitza proiektuan jasotako baldintzak betetzen dituela.

Aztertu dut interesatuak egindako eskaera, eta aurkeztutako dokumentazioa. Begiratu dut, hala berean, Udaleko teknikariak egindako informea.

Hala, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Venancio Legorburu Lekuonari Iturrin bailara, 12an dagoen Itzua-Erdikoa baserrian bigarren etxebizitza egokitzeko egindako lanak legeztatzeko obra baimena EMATEA.

BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 2.387,17€ ordaindu beharko dira (1.856,17€ eraikuntzen eta obren gaineko zergarengatik eta 531,00€ udal tasengatik).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3. Itzua-Erdikoa baserrian legeztatutako bigarren etxebizitzaren lehen erabilpeneko baimen ematea (2013H030006)

Venancio Legorburu Lekuonak, Itzua-Erdikoa baserrian legeztatutako bigarren etxebizitzan lehen erabilerarako baimena eskatu zuen 2013ko abenduaren 12an (erregistro sarrera zenbakia 3331). Horretarako Luis Martin Zarco arkitekto teknikoak sinatzen duen proiektua aurkeztu zuen, Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren 2013ko abenduaren 5eko oniritzi zigilua daramana.

Luis Martin Zarcok, Venancio Lekuonaren izenean, eranskina aurkeztu zuen apirilaren 29an (erregistro sarrera zenbakia 1058). Eranskina Luis Martin Zarco arkitekto teknikoak sinatzen du eta Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren 2014ko apirilaren 25eko oniritzi zigilua darama. Aurkeztutako dokumentazioan falta zen Eraikuntzaren Kode Teknikoaren (CTE) justifikazioa jasotzen du bertan.

Dagokigun baserria lurzoru ez-urbanizagarrian kokatzen da Plan Orokorraren arabera, abel-nekazal lur eta landazabala bezala sailkatutako landa gunean. Honenbestez lurzoru ez-urbanizagarrian aplika daitezkeen ordenantza arautzaileak bete behar ditu.

Legeztatu nahi den etxebizitza, behinola korta zen behe oineko eranskinean, mugikortasun arazoak zituen senide batentzat bere garaian moldatutakoa da. Horretarako, 1995eko irailaren 4ean emandako obra baimenaren bidez eraiki zen estalpea moldatu zen, espedientea udal artxibategian dagoelarik. Ondorioz, ez dira egitura lanak egin, barne moldaketa baino.
Bestalde, aurkeztu den proiektuak baserrietan etxebizitza bat baino gehiago ezartzeko jartzen diren irizpideak arautzen dituen Lezoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren 131. artikuluan zehaztutakoak betetzen ditu, eta baita 94. artikuluan ezartzen diren bizigarritasun baldintzak ere.

Bertatik bertara maiatzaren 15ean egindako ikustaldian egiaztatu zen etxebizitza proiektuan jasotako baldintzak betetzen dituela.

Gauzak honela ontzat ematen da legalizazio proiektua, eta lehen erabilpenerako baimena ematea proposatzen da baita ere, lanak burututa egonik, dagokion ikustaldia egin delako.

Aztertu dut interesatuak egindako eskaera, eta aurkeztutako dokumentazioa. Begiratu dut, hala berean, Udaleko teknikariak egindako informea.

Hala, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Venancio Legorburu Lekuonari Itzua-Erdikoa baserrian legeztatutako bigarren etxebizitzari lehen erabilpenerako baimena ematea, baldintza hauekin:

• Ezinbesteko baldintza izango da jabego horizontala eratzea. Jabego horizontalaren baitan, jatorrizko baserriari atxikitako lursaila (erreferentzia katastrala 02-275), sortuko diren bi etxebizitzei atxikita geratuko delarik betirako, elementu komunen banaketa bakoitzari dagozkion portzentajeen arabera egingo delarik.

• Gainera, bigarren etxebizitza kokatzen den garai bateko kortaren eraikina, ez dago katastroan eguneratuta eta eskritura berriekin, eraikin hori eta bigarren etxebizitza katastroan eguneratu beharko dira.

• Ur zerbitzuko udal langileekin harremanetan jarri beharko dira, bigarren etxebizitzari dagokion kontagailua jartzeko. (699-306-075)

BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 92,81€ ordaindu beharko dira, lehen erabilera tasa kontzeptuan.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONALA
4. Lezoko udaleko langileen 2014. urteko opor egutegia onartzeko proposamena (2014PE060003)

Udal honetako departamentu eta langileek 2014. urterako aurkeztu dituzten opor egutegiak ikusirik,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2014. urteko opor egutegia onartzea:

- Idazkaritza.
- Gizarte Zerbitzuak.
- Kontuhartzailetza.
- Hirigintza eta Zerbitzutako bulegoak.
- Euskara eta Kultura.
- Brigada.
- Udaltzaingoa.
- Udaltzainburua.
- Eskoletako kontserjea

BI: Akordio honen berri ematea departamentu buruei.

HIRU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5. Haurren zaintzagatik eskatutako borondatezko lan eszedentzia onartzeko proposamena (2013PE100003)

Gizarte langilea den Maite Getaria Iriartek, 2014ko maiatzaren 15ean aurkeztutako eskabidean, 2014. urteko abuztuaren 18tik 29ra bitarteko borondatezko lan eszedentzia eskatu du haurraren zaintzagatik.

Eskaria azterturik, ikusirik Administrazio Orokorreko erdi mailako teknikariak egindako txostena, eta eskariaren berri Gizarte Zerbitzutako buruari emanik,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek, ERABAKI DU:

BAT Ontzat hartzea Maite Getaria Iriartek bere haurren zaintzagatik eskatutako borondatezko lan eszedentzia.

BI: Lan eszedentzia 2014ko abuztuaren 18an sartuko da indarrean, eta abuztuaren 29a bitarte iraungo du.

HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

6. Famili esku harte programan parte hartzeko proposamena (2013GZ310001)

Ikusi dut M.G.Rk egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena.

Hala, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Onartzea M.G.Rk parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 6 hilabetez.

BI: Orekagune Gabineteak gauzatuko du esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du gastua, guztira 1.850 € (AD-72 ).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7. Aiton Borda Elkarteari 2014. urterako dirulaguntza emateko proposamena (2014GZ050001)

Aiton Borda elkarteak aurkeztu duen dirulaguntza eskaera aztertuta, eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Aiton Borda elkarteari 10.800€ko dirulaguntza ematea 2014.urterako (AD-313).

BI: Dirulaguntza izendu moduan onartzen da, eta eransten den lankidetza hitzarmena sinatu beharko dute bi aldeek, betebeharrak zehazten dituena.

HIRU: Ordainketa bi zatitan egingo da. Dirulaguntzaren onarpenaren ondoren %80a ordainduko da, eta beste %20 gastua zuritu ondoren.

LAU :Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


ALKATETZA ETA DELEGATUAK

8. Alkatearen erabakien kontu ematea.

2014ko maiatzaren 12an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105408tik 1105414ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna