2015eko abenduak 22

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2015eko abenduaren 22an, 19:35ean, eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arbera Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Enrique Figueroa Laboa (EAJ-PNV udal taldea), Ainhoa Zabalo Loiarte, Mikel Arruti Salaberria, Angel Portugal Formoso (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez dira bileran izan Xubero Ubillos Apaolaza, Irlentz Ortega Ugalde (EAJ-PNV udal taldea), Igor Cordero de la Fuente, Garazi Kuesta Unzain eta Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra (EH BILDU udal taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

Halaber, bertan egon da Pedro Etxarri Ollokiegi udal kontuhartzailea.

  1. Proposamena, 2016 ordenantza fiskalen hasierako onarpenari aurkeztutako alegazioak erantzutea eta behin betiko onarpena ematea (2015KO290004).

Osoko bilkurako deialdiarekin batera bidalitako erabaki proposamenak honela dio:

Udalbatzaren Osoko Bilkurak 2016ko Ordenantza Fiskalen aldaketari buruz 2015eko azaroaren 11n hartutako behin behineko erabakia jendaurrean egon den epean, oraingoz ondorengo erreklamazioak aurkeztu dira:

- Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos, (Sarrera erregistroa 2716, 2015/11/25)

- Echemar, SL, (Sarrera erregistroa 2798, 2015/12/04) -

Erabaki horren aurka aurkeztutako erreklamazioak aztertu eta udal kontu-hartzaileak egindako txosten ikusi ondoren, alkateak udalbatzari proposatzen dio ondorengo

ERABAKIA

BAT: Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos-ek eta Echemar, SL-k aurkeztutako erreklamazioak ezestea.

BI: Aurkeztutako erreklamazioak horrela ebatzirik, behin betiko onarpena ematea 2016 ekitaldirako ordenantza fiskalen aldaketari.

Alkateak bileran dagoen udal kontuhartzaileari eman dio hitza, proposamenaren inguruko zehaztasunak eman ditzan.

Udal kontuhartzaileak dio proposamenak aipatzen dituen bi alegazioetatik bat erretiratu egin dela, Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos udal taldeak aurkeztutakoa hain zuzen, atzoko egunez, abenduaren 21ean, udal erregistroan aurkeztutako 2.949 sarrera zenbakia duen errenuntzia idatzi bidez.

Mantentzen den alegazio bakarraren inguruan, Echemarrek aurkeztutakoa, dio ibilgailu zerga %30ean jaistea proposatzen duela eta jaitsiera horrek udal aurrekontuetan aurreikusitako sarrerak murriztu eta desorekatuko dituela dio. Bestalde gogoratu du udalak hasieraz onartutako ordenantza fiskaletan ibilgailuen zerga %10ean jaitsi zela iazkoarekin konparatuz.

Proposamena batzorde berriemailean diktaminatu gabe dago, alkateak dio alegazio epea bukatu ondoren osoko bilkuraren aurretik batzordea deitu eta egiteko denborarik ez zegoelako, eta gaiaren inguruko erabakia hartu eta argitaratu egin behar delako aurten datorren urtean indarrean izatea nahi bada. Diktaminatu gabe ez egotearen urjentzia aldeko bost botoekin onartu da ((EAJ-PNV udal taldeko alkate eta hiru zinegotzi eta Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos udal taldeko zinegotziarena) eta aurkako hiru botorekin ( EHBILDU udal taldeko hiru zinegotziena). Ainhoa Zabalok dio urjentzia, eta batzordea ez egin izana alkatearen eta gobernu taldearen gaitasun faltaren adierazle direla.

Behin proposamenaren urjentzia onartuta, proposamena bera bozkatu da eta onartu egin da aldeko 5 botoekin (4 EAJ-PNV udal taldea eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos) eta 3 abstentzioekin (EHBILDU udal taldea).

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 19:45ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 1105959tik 1105960ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna