- 1. Egoki irudituz gero, 2015eko apirilaren 20an egindako bilkurako akta onartzea.
- 2. Kabite Txiki baserriaren lehen erabilera baimena emateko proposamena (2015HO300001).
- 3. Urrulloko Agroaldean elikagaien eraldatze zentro bat eraikitzeko obra baimena emateko proposamena (2015H0040007).
- 4. Larraka baserrian garaje bat eraikitzeko obra baimena emateko proposamena (2014H0020046).
- 5. Jaizkibel Hiribidea 49 eraikinaren fatxada konpontzeko Obra baimena emateko proposamena (2015H0030002).
- 6. Eulen, S.A. enpresari Luzatutako Udal eraikinen garbiketa kontratuaren lehenengo aldaketa egiteko proposamena (2015ID170001).
- 7. 110 industrialdeko Ipintza kaleko 9 eta 11 pabiloietan aroztegi produktuak biltegiratzeko eta ondoren merkaturatzeko eta saltzeko Jardueraren aldeko proposamena (2014H0050006).
- 8. Lezoko Udaleko langileen 2015.urteko opor egutegia onartzeko proposamena (2015PE060001).
- 9. Famili eskuhartzea urte betez luzatzeko proposamena (2013GZ310001).
- 10. Gizarte Elkarteen 2014. urteko dirulaguntzaren zuriketa egiteko proposamena (2014GZ050004)
- 11. Lezoko udaleko euskara sailaren dirulaguntzak arautzen dituen oinarriak onartzeko proposamena (2015KU030001).
- 12. Alkatearen erabakien kontu ematea.
Lezon, 2015eko maiatzaren 4ean, astelehena, goizeko 9:30ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.
Ez da bileran izan Angel Portugal Formoso.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTA ONARTZEA.
1. Egoki irudituz gero, 2015eko apirilaren 20an egindako bilkurako akta onartzea.
Akta onartu eta sinatu egin da.
HIRIGINTZA
2. Kabite Txiki baserriaren lehen erabilera baimena emateko proposamena (2015HO300001).
Antonio VEGA FELIPEk, Kabite txiki baserriaren lehen erabilera baimena eskatu zuen 2015eko otsailaren 19an. Horretarako Jesús Ansa Zabaleta arkitektoak sinatzen duen dokumentazioa aurkezten du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2015eko otsailaren 4ko oniritzi zigilua daramalarik. Azken kitapena 1988ko otsailekoa da, eta Instituto Nacional de Estadística erakundearen web orrialdean eskura dagoen errentak eguneratzeko tresna erabili da orduko kopuru hori eguneratzeko. Gauzak honela, %137,9ko tasa aplikatuz, orduko 8.067.475 pezetak 115.349,39 eurotan bilakatzen dira.
Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren,
Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Antonio Vega Feliperi, Kabite txiki baserriaren lehen erabilera baimena ematea.
BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 288,37 euro ordaindu beharko ditu.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
3. Urrulloko Agroaldean elikagaien eraldatze zentro bat eraikitzeko obra baimena emateko proposamena (2015H0040007).
2015eko apirilaren 15ean, Joxe Antonio Garmendia Garmendiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean (Nekazaritza) Urrulloko agroaldean elikagaien eraldatze zentro bat eraikitzeko obra baimena eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 896).
Horretarako Conchi Uriarte Seminario nekazaritza ingeniari teknikoak sinatzen duen oinarrizko proiektua aurkezten du, Euskal Herriko Nekazaritza Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialaren 2015eko apirilaren 8ko oniritzi zigilua daramana eta aurrekontua 337.800,00 eurotakoa izanik.
Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren,
Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Gipuzkoako Foru Aldundiari (Nekazaritza) Urrulloko parke agroekologikoan elikagaiak eraldatzeko zentroa aurkeztutako oinarrizko proiektuaren arabera eraikitzeko obra baimena ematea, honako baldintzekin:
1.- Aldagelak eta komunak aldatu beharko dira, Eraikuntzaren Kode Teknikoak SUA oinarrizko dokumentuan ezartzen dituen irisgarritasun baldintzekin bete behar dutelako gutxienez komun eta aldagela batek.
BI: Lanak hasi baino lehen, ezinbestekoa izango da, Plan Berezia behin betikoz onartua izatea, eta gauzatze proiektua aurkeztea, dagokion elkargoaren oniritzi-zigiluarekin, eta udalaren oniritzia jaso arte eta arte ezingo ditu lanak hasi. Gauzatze proiektuak baldintza hauek bete beharko ditu:
1.- Gauzatze proiektuak eraikuntzaren egitura eta instalazioak justifikatu beharko ditu indarrean dagoen araudiaren arabera, eta zentzu honetan URA Ur Agentziaren baimena beharko da, proposatzen den arazketa sistemaren ondoren lortutako urak lurrera berriro isurtzeko.
2.- Administrazio publikoei eskatzen zaien eredugarritasuna aintzakotzat izanda, eta Urrulloko parke agroekologikoak duen kokapen paisajistiko ezin hobeari erreparatuta, beharrezkoa ikusten da estalkia teila tradizionalarekin estaltzea, eta posible balitz estalkia bera ere zurezkoa izatea. Azken batean, eraikuntza bera ez delako korta bat izango, eta elikagaiei transformatzearen ondoren eman nahi zaien balio erantsi hori eraikuntzaren itxuran ere lortu behar dela irizten da.
HIRU: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 1.000 x 1,2 = 1.200 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatuko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.
LAU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 8.996,00€ ordaindu beharko ditu (8.445,00 euro ICO zerga kontzeptuan, gauzatze materialaren aurrekontuaren %2,5 eta 531,00€ Udal tasa kontzeptuan).
BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
4. Larraka baserrian garaje bat eraikitzeko obra baimena emateko proposamena (2014H0020046).
2014eko irailaren 19an, Asensio Viañak Larraka baserriari garaje bat atxikitzeko obra baimena eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 2119).
Horretarako Amaia Errasti, Aitor Ezeiza eta Angel M. Uriarte arkitektoek sinatzen duten proiektua aurkezten du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2014ko irailaren 15eko oniritzi zigilua darama, eta aurrekontua 35.722,72 eurotakoa izanik.
Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren,
Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Asensio Viañari obra baimena ematea Larraka baserrian garaje bate eraikitzeko.
BI: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 14,89 x 1,2 = 17,87 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatuko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.
HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.786,14 euro ordaindu beharko ditu.
LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
5. Jaizkibel Hiribidea 49 eraikinaren fatxada konpontzeko Obra baimena emateko proposamena (2015H0030002).
Aitor Cendoyak Jaizkibel HIribidea, 49ko Jabekideen izenean, aipatu eraikineko fatxada konpontzeko obra baimena eskatu du 609 zenbakiko sarrera erregistro bidez 2015eko martxoaren 06ean.
Eskaerarekin batera, obraren aurrekontu zehaztua eta jarriko diren aldamioen proiektua ere aurkeztu dute.
Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren,
Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Jaizkibel hiribidea 49ko Jabekideei beraien eraikineko fatxada konpontzeko obra baimena ematea, aurkeztutako aurrekontu eta aldamioen instalakuntzaren proiektuaren arabera eta ondorengo baldintzetan:
Aldamioen okupazioa 25,75 m2koa izango da 60 egunez.
Aldamioen instalakuntzari dagokionez, interesatuak aurkeztutako estudioan ezarritakoa beteko da.
Kontainerrak: Ez dira jarriko.
Obra bukatzeko epea: 60 egun obra-lanak hasten direnetik kontatuta.
Obra lanekin hasteko, dagozkion zuzenketa eta segurtasun neurriak ezarriko dira, eta bukatu ondoren, bide eta lorategi publikoak itxura bera izan beharko dute.
BI: Una vez realizada la obra, se cumplirá con el decreto D112/2012, de 26 de junio por el que se regula la producción y gestión de los residuos de construcción y demolición.
HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 4.160,00 € ordaindu beharko ditu (aurrekontuaren %2,5a hau da 2.516,60 € eraikuntzen eta obren gaineko zergarengatik eta 1.112,40€ okupazioagatik eta 531,00 udal tasa kontzeptuan.)
LAU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
6. Eulen, S.A. enpresari Luzatutako Udal eraikinen garbiketa kontratuaren lehenengo aldaketa egiteko proposamena (2015ID170001).
Batzarkideek gaia mahai gainean uztea erabaki dute.
7. 110 industrialdeko Ipintza kaleko 9 eta 11 pabiloietan aroztegi produktuak biltegiratzeko eta ondoren merkaturatzeko eta saltzeko Jardueraren aldeko proposamena (2014H0050006).
Ander Beristain Bernedo jaunak, Ekowood Iberica, S.L. enpresaren izenean eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoak ikusirik,
Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Espedienteari aldeko txostena ematea, Lezoko 110 industrialdeko Ipintza kaleko 9 eta 11 pabiloietan aroztegi produktuak (egurra eta honen eratorriak) biltegiratzeko eta, ondoren, merkaturatzeko eta saltzeko jarduera gauzatzeko.
BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.
PERTSONALA
8. Lezoko Udaleko langileen 2015.urteko opor egutegia onartzeko proposamena (2015PE060001).
Udal honetako departamentu eta langileek 2015. urterako aurkeztu dituzten opor egutegiak ikusirik,
Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2015. urteko opor egutegia onartzea:
Idazkaritza.
Gizarte Zerbitzuak.
Kontuhartzailetza.
Hirigintza eta Zerbitzutako bulegoak.
Euskara eta Kultura.
Brigada.
Udaltzaingoa.
Udaltzainburua.
Eskoletako kontserjea
BI: Akordio honen berri ematea departamentu buruei.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
GIZARTE ZERBITZUAK
9. Famili eskuhartzea urte betez luzatzeko proposamena (2013GZ310001).
Ikusi dut G.S familiak egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena.
Hala, Alkateak proposaturik, Tokikok Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Onartzea G.S familia eskuhartzearen luzapena beste urte betez.
BI: Orekagune Gabineteak gauzatuko du esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du gastua, guztira 2550 € (AD-72 ).
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
10. Gizarte Elkarteen 2014. urteko dirulaguntzaren zuriketa egiteko proposamena (2014GZ050004)
Gizarte Elkarteen 2014. urteko dirulaguntzaren espedientea azterturik,
Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Dirulaguntza honen zuriketa epea ekainaren 5 arte luzatzea, interesatuek akatsak zuzen ditzaten.
BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
EUSKERA
11. Lezoko udaleko euskara sailaren dirulaguntzak arautzen dituen oinarriak onartzeko proposamena (2015KU030001).
Euskara Sailak urteko dirulaguntzak banatzeko egin duen deialdia ikusirik, eta udal teknikariak, emandako txostena azterturik,
Kulturako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Euskara Sailaren dirulaguntzak - 2015 arautzen dituen deialdiaren oinarriak onartzea.
BI: Egiten diren dirulaguntza eskaeren banaketa Kulturako Zinegotzi delegatuarengan uztea.
HIRU: Oinarrien berri deialdi bidez ematea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko anuntzio bidez.
LAU: Gastua onartzea 20.225,00 € (A-207).
BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
ALKATETZA ETA DELEGATUAK
12. Alkatearen erabakien kontu ematea.
2015ko apirilaren 20an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.
GALDE ESKEAK
Ez da izan galde eskaerarik.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:00etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 11058074tik 1105814ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.