- AKTA ONARTZEA.
- Egoki irudituz gero, 2015ko martxoaren 7an egindako bilkurako akta onartzea.
- HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
- Usukoar Promociones S.L. enpresari HIE 4 Kabitte Eremuko A-5 partzelan 6 etxebizitza eta 9 garaje eraikitzeko gauzatze proiektua onartzeko proposamena (2015H003007).
- PERTSONALA
- Udal langileen 2016. urteko opor egutegia onartzeko proposamena (2016PE060002).
- GIZARTE ZERBITZUAK
- Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2016GZ010003)
- Ingurune Irekiko programa gauzatzeko Gure Amets Gizarte Elkartearen kontratua beste urtebetez luzatzeko proposamena (2016ID170003).
- Etxebizitza babestuetako ekarpen ekonomikoen berrikusketa onartzeko proposamena (2016GZ090001)
- UDALTZAINGOA
- Udaltzaingorako ibilgailu bat erosteko kontratazioan berme baldintza aldatzeko proposamena (2016ID160001).
- ALKATETZA ETA DELEGATUAK
- Alkatearen erabakien kontu ematea.
- GALDE ESKEAK
- Aktaren bukaera.
Lezon, 2016ko apirilaren 18an, astelehena, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jacaren lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
2016ko apirilaren 4ean egindako ezohiko osoko bilkurak alkate aukeratu ondoren Jesus Maria Martiarena Jacak Tokiko Gobernu Batzarraren kideak izendatu zituen apirilaren 6ko D16/337 dekretu bidez, gero apirilaren 11ko D16/359 dekretuz zuzendu zuena. Alkate dekretu horietan izendatutakoak osatzen dute gaurko Tokiko Gobernu Batzordea.
Alkateak apirilaren 6an emandako D16/338 dekretuaren edukia aztertu da, bertan alkatearen eskumenetatik Tokiko Gobernu Batzarrean egindako delegazioak biltzen dituelako.
Baita ere erabaki da Tokiko Gobernu Batzarraren ohiko bilerak, hamabostero, astelehenetan egitea, goizeko 9:00etan. Deialdia aurreko asteko asteazkenean egingo da.
Behin kontu horiek zehaztuta gaurko bilerako gai zerrenda aztertzeari ekin diote.
AKTA ONARTZEA.
Akta onartu eta sinatu egin da. Ez Jesus Maria Martiarena Jacak ezta Irlentz Ortega Ugaldek ez dute ez onartu ez sinatu martxoaren 7an ez zirelako Tokiko Gobernu batzarkide.
HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
-
Usukoar Promociones S.L. enpresari HIE 4 Kabitte Eremuko A-5 partzelan 6 etxebizitza eta 9 garaje eraikitzeko gauzatze proiektua onartzeko proposamena (2015H003007).
Luis Arozamena Elorzak, Usukoar Promociones S.L. enpresaren izenean, H.I.E. 4 Kabitte eremuko A5 lursailean 6 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko gauzatze proiektua aurkeztu zuen 2016ko urtarrilaren 15ean (erregistro sarrera zenbakia 112). Gauzatze proiektua Daniel Carballo Ostolaza arkitektoak sinatzen du eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2016ko urtarrilaren 7ko oniritzi zigilua darama eta gauzatze materialaren aurrekontua 578.415,34 eurotakoa izanik.
Tokiko Gobernu Batzordeak, aipatu lursailean 6 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko obra baimena eman zion 2015eko azaroaren 2an Usukoar enpresari, obrak hasi baino lehen zegokion gauzatze proiektua aurkezteko baldintzarekin.
Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren,
Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: USUKOAR PROMOCIONES S.L. enpresak aurkeztu duen H.I.E. 4 Kabitte eremuko A-5 lursailean 6 etxebizitza eta 9 aparkaleku itxi dituen garajea eraikitzeko gauzatze proiektua onartzea honako baldintza hauekin:
- Azkeneko solairuko logelak nagusiek ez dute gutxieneko azalera betetzen, eta ondorioz, lehen erabilera lortu ahal izateko barne moldaketa hori aldatu beharko da eskatzen diren 10,90 metro koadro erabilgarriak lortu arte. Gainontzean, garajeak 9 autorentzako aparkalekuak izango ditu.
- Erabilera baldintzei dagokionez, SUA atala betetzen dela aipatzen bada ere, eskaileraren barandaila zehazten duen errementaritza planorik ez da topatu. Gogora arazten da honek SUA dokumentuko lehenengo ataleko 3 eta 4 kapituluetan adierazten diren dimentsioak bete beharko dituela, eta baita irisgarritasun baldintzak arautzen dituen 68/2000 Dekretukoak ere.
- Oro har irisgarritasun baldintzak arautzen dituen 68/2000 Dekretuan justifikatzen da eta gutxieneko dimentsioak betetzen badira ere, atarira sartzeko %10eko malda duen arrapala moldatu beharko da, izan ere, atearen bi aldeetan 1,50 metroko diametroa duen zirkunferentziaren espazio libre horizontala utzi behar baita.
- Lanak bukatzeko epea 18 hilabetetakoa izango da zuinketa akata sinatzen denetik zenbatzen hasita. Amaitzean obra amaierako dokumentazioa aurkeztu beharko da, dagokion ziurtagiri eta argazkiekin batera, lehen erabilpen baimena eskatu ahal izateko.
BI: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 1.538,92 x 1,2 = 1.846,70 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatuko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.
HIRU: Obra gauzatzeko erabiliko den garabia eta etxolak lurzoru publikoan daudenez, okupazio baimena eskatu beharko da. Horretarako, eremu publikoan okupatzen diren azalerak jasotzen dituen planoa aurkeztu beharko da, okupazio horren iraupena zehaztuz baita ere.
PERTSONALA
Udal honetako departamentu eta langileek 2016. urterako aurkeztu dituzten opor egutegiak ikusirik,
Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2016. urteko opor egutegia onartzea:
- Idazkaritza.
- Gizarte Zerbitzuak.
- Kontuhartzailetza.
- Hirigintza eta Zerbitzutako bulegoak.
- Euskara eta Kultura.
- Brigada.
- Udaltzaingoa.
- Udaltzainburua.
- Eskoletako kontserjea
BI: Akordio honen berri ematea departamentu buruei.
GIZARTE ZERBITZUAK
Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko M.C.L.Uk eta bere senarrak egin duten eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: M.C.L.Uri eta bere senarrari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua goizetan astelehenetik ostiralera bi orduz emango da atentzio pertsonalerako pribatuki aktibatua duten zerbitzua indartzeko. Zerbitzu orduak gehitu edo gutxitu daitezke beharren arabera.
BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 4,53€ orduko izango da.
-
Ingurune Irekiko programa gauzatzeko Gure Amets Gizarte Elkartearen kontratua beste urtebetez luzatzeko proposamena (2016ID170003).
2014ko apirilaren 28ko Tokiko Gobernu Batzarrak, “Ingurune irekian gizarte heziketa” zerbitzuaren kontratua Gure Amets Gizarte Elkarteari esleitzea onartu zuen.
Kontratazioaren lehiaketaren plegu administratiboaren 2. artikuluak zioen kontratazioa bi urtekoa izango zela, luzatzeko aukerarekin, gehienez ere bi urtez. Hori horrela, kontratuaren iraupena bi urtekoa izan da, 2014ko maiatzaren 1etik 2016ko apirilaren 30era arte.
Zerbitzuaren ustiaketak martxan jarraitu behar duenez, udaleko gizarte langileak egindako txostena ikusirik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI du:
BAT: Onartzea Ingurune Irekiko programa gauzatzeko Gure Amets Gizarte Elkartearen kontratua beste urtebetez luzatzea, hain zuzen ere, 2016-05-01etik 2017-04-30era arte.
BI: Onartzea Gure Amets Gizarte Elkartearen kontratazioa 2014ko kontratuaren baldintza berdinetan egitea.
HIRU:Gure Amets Gizarte Elkartearen kontratazioa egiteko gastua onartzea (48.000€, BEZ gabe).AD-214-2016/AD-215-2017)
Etxebizitza babestuetako Araudiko 22. artikuluak honela dio: “ Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzu Sailari dagozkio, besteak beste, ondorengo funtzioak:(...) Ezarritako tasak eta laguntzak jasotzen dituzten erabiltzaileen egoera ekonomikoa urtero berrikusia izango da, dagozkien ekarpenak eguneratzeko helburuarekin”
Ekarpen ekonomikoaren berrikusketa egin ondoren, hainbat onuradunek egin beharreko ekarpenak aldatu dira.
Etxebizitza babestuetako ekarpen ekonomikoen berrikusketaren espedientea azterturik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Onartzea Etxebizitza Babestuetako ekarpen berriak 2016ko apiriletik aurrera.
- M.G.A: 390,68€/hilabetean
- M.A.M.G: 142,17€/hilabetean
- Z.B.C: 243,85€/hilabetean
- R.J.L.S: 113,77€/hilabetean
- J.G.I: 236,67€/hilabetean
- P.F.A: 282,80€/hilabetean
Onuradun baten osasun egoera dela eta, bere ekarpen ekonomikoaren berrikusketa ezin izan da egin.
BI:Kontuhartzailetzari ekarpen berriak jankinaraztea.
UDALTZAINGOA
-
Udaltzaingorako ibilgailu bat erosteko kontratazioan berme baldintza aldatzeko proposamena (2016ID160001).
Udaltzaingorako ibilgailu berri bat erosteko, prozedura negoziatu bidezko kontratazioaren Administrazio Baldintza Partikularraren Agiriko 12. klausulak ematen duen berme-epea aldatzearen proposamena azterturik, Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Proposatzen den aldaketa onartzea, eta berme-epea urtebeteko izan beharrean hilabete batean uztea.
ALKATETZA ETA DELEGATUAK
Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2016ko martxoaren 7a geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.
Ez da izan galde eskaerarik.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:45etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243105tik 1243109ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.