2016ko azaroak 2

Lezon, 2016ko azaroaren 2an, asteazkena, goizeko 10:45etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

  1. Egoki irudituz gero, 2016ko urriaren 17ko ohiko bilkuraren eta urriaren 19ko ezohiko bilkuraren aktak onartzea.

Aktak inolako aldaketarik gabe onartu dira.

PERTSONALA

  1. Udal langile batek soldatarik gabeko baimena eskatuz egindako eskaria ontzat hartzeko propsamena (2016PE100008)

Gizarte Langilea den I.A.A.k, 2016ko urriaren 19an aurkeztutako eskabidean, 2016ko azaroaren 16tik 30era bitarteko norberaren arazoetarako ordaindu gabeko baimena eskatu du.

Udalhitzek, 62. artikuluan jasotzen du ordaindu gabeko baimenen aukera, eta zehazten du baimen horren gutxieneko iraupena etenik gabeko 7 egun naturalekoa izango dela, eta baimen egun horien batuketa ezin izango duela hiru hilabetekoa baino gehiagokoa izan bi urtetan. Beti ere zerbitzuaren bermea kontuan edukiz (Udalitz, 43.)

Eskaria departamentuan aztertu ondoren, Gizarte Zerbitzutako buruak ondo ikusi du I.A.A.k eskatutako baimena ematea.

Horiek horrela eta ikusirik teknikariak egindako txostena, Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea I.A.A.k norberaren arazoetarako eskatutako ordaindu gabeko baimena. Baimena, 2016ko azaroaren 16an sartuko da indarrean eta 2016ko azaroaren 30a bitarte iraungo du.

BI: Akordio honen berri ematea interesatuei.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

  1. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2016ko urriaren 17az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:00etan eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243306 eta 1243307 zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna