2016ko maiatzak 13

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2016ko maiatzaren 13an, goizeko 08:35ean, eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arbera Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Enrique Figueroa Laboa eta Irlentz Ortega Ugalde (EAJ-PNV udal taldea), Mikel Arruti Salaberria, (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez dira izan Xubero Ubillos Apaolaza (EAJ-PNV udal taldea), Ainhoa Zabalo Loiarte, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Igor Cordero de la Fuente, Garazi Kuesta Unzain eta Angel Portugal Formoso (EHBILDU udal taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

  1. Xubero Ubillos Apaolaza zinegotzi karguan errenuntziaren kontu hartzea (2016ID280003).

2016ko apirilaren 8an, Xubero Ubillos Apaolazak, idatzia aurkeztu zuen udal erregistroan (884 zenbakia) zinegotzi kargua utziko duela esanez.

Xubero Ubillos Apaolazak 2015ko ekainaren 13an Udalbatzaren eraketarako egindako bilkuran, zinegotzi kargua hartu zuen. Eusko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) hauteskunde zerrendan zegoen.

Errenuntzia horren ondoren Eusko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) hauteskunde-zerrendan zinegotzirako dauden hurrengo hautagai guztiek,ordezkoa barne, zinegotzi karguari uko egiten idatziak erregistratu dituzte 2016ko maiatzaren 6an.

Behin hautagaien zerrenda agortuta Eusko Alderdi Jeltzaleak maiatzaren 6an erregistratutako idatzian zinegotzi kargurako MIGUEL ANGEL SANCHEZ ANTUNEZ proposatu du.

Ondorioz horren berri eman beharko dio Udalbatzari (AJAren 9.4. art.), eta Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoko 182. Artikuluaren araberako prozedura jarraitu ordezkoa izendatzeko.

Proposatutakoak zinegotzi kargua hartzeko, Hautesle Batzorde Zentralak kredentziala eman behar du. Kredentziala Udalean jaso ondoren eta ondasun eta bateraezintasun aitorpenak aurkeztu deitzen den osoko bilkuran kargua hartu ahal du.

Horiek horrela, Alkatetzak proposaturik Udalaren Osoko Bilkurak ERABAKI du:

BAT: Udalbatzaren Osoko Bilkurak Xubero Ubillos Apaolaza Lezoko Udaleko zinegotzi karguari uko egitearen berri izatea.

BI: Hutsik geratzen den kargua betetzeko beharrezkoak diren izapideak egiten hasteko agindu eta Hautesle Batzorde Zentralari hurrengo hautagaiaren kredentziala egitea eskatzea, hau da, MIGUEL ANGEL SANCHEZ ANTUNEZena.

  1. Garazi Kuesta Unzain zinegotzi karguan errenuntziaren kontu hartzea (2016ID280001).

2016ko apirilaren 19an Garazi Kuesta Unzainek idatzia aurkeztu du udal erregistroan (988 zenbakia) zinegotzi kargua utzi nahi duela esanez.

Garazi Kuesta Unzain zinegotzi izendatua izan zen 2015ko maiatzaren 24ean egindako udal hauteskunde ondoren. Euskal Herria Bildu (EHBILDU) zerrendetatik sei (6) zinegotzi izan ziren izendatuak. Bere kargua 2015eko ekainaren 13an hartu zuen.

EHBILDU zerrendan hurrengoa den Naroa Tubilla Zigandak errenuntzia aurkeztu du udal erregistroan (1157 zenbakia) uko eginez zinegotzi izateko eskubideari.

Orain Udalaren Osoko bilkurak bi uko egite hauen berri jaso behar du eta ordezkoa izendatzeko izapideak hasi behar ditu.

Bi errenuntzia hauen ondoren EHBILDUko zerrendan hurrengoa AXIER IRASTORZA ALUSTIZA da.

Zinegotzi kargua hartzeko Hautesle Batzorde Zentralari dagokio zinegotzi izateko kredentziala ematea. Behin kredentziala udalean jaso eta ondasun eta bateraezintasun aitorpenak egin ondoren, deitzen den osoko bilkuran aurrean kargua hartu ahal du zinegotzi berriak.

Horiek horrela, Alkatetzak proposaturik Udalaren Osoko Bilkurak ERABAKI du:

BAT: Udalbatzaren Osoko Bilkurak Euskal Herria Bildu (EHBILDU) hautez zerrendako Garazi Kuesta Unzain zinegotziaren eta Naroa Tubilla Zigandaren uko egitearen berri izatea.

BI: Hutsik geratzen den kargua betetzeko beharrezkoak diren izapideak egiten hasteko agindu eta Hautesle Batzorde Zentralari AXIER IRASTORZA ALUSTIZAren kredentziala egitea eskatzea.

Mikel Arrutik galdetu du ea zein izan diren ezohiko osoko bilkura egitearen arrazoiak, ezin ahal zen ohiko bilkurararte itxoin. Bestalde ezkertu nahi die kargua utzi duten bi zinegotziei Lezoko herriaren alde egindako lana.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 8:40etan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 1243224tik 1243225era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna