2016ko maiatzak 30

Lezon, 2016ko maiatzaren 30ean, astelehena, goizeko 09:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jacare lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

  1. Egoki irudituz gero, 2016ko maiatzaren 16an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu egin da eta alkateak eta idazkariak sinatu dute.

PERTSONALA

  1. 2016. urteko Lan Eskeintza Publikoa onartzeko proposamena (2016PE0800001).

Udalbatzak, 2015eko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, 2016. urteko lanpostuen zerrenda eta plantilla organikoa onartu zituen.

Ondoren, Udal Osoko Bilkurak 2016/04/14an lan postuen zerrenda aldatzea onartu zuen arkitekto teknikoaren lan postuaren ezaugarriak finkatuz.

Egun hutsik dauden plazak kontuan harturik, eta kontuan izanik udal aparejadorea urte bukaerako jubilatu egingo dela, Gobernu Talde honek premiazkoa jotzen du arkitekto teknikoaren lan postua lehen bai lehen betetzea.

Horiek horrela, 2016. urteko lan eskaintza publikoa onartzea proposatzen da, hasera batean arkitekto teknikoaren plaza bakarrik barneratuz.

Dena den aurrerago lan eskaintza handitzeko aukera izango da.

Horiek kontuan izanik, alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Onartzea 2016. urteko Lezoko Unibertsitateko Udaleko Lan Eskaintza Publikoa.

Lan Eskaintza Publikoa, aurrekontuko dotazioa duen eta karrerako funtzionarioentzat jasoa den hurrengo plaza betetzeko da:

  • - Izena: Arkitekto teknikoa.
  • - Postu kopurua: 1.
  • - Erregimena: Funtzionarioa.
  • - Sailkapen taldea: A2.
  • - Eskala: Administrazio Berezia.
  • - Azpieskala: Teknikoa.
  • - Klasea: Erdi mailako teknikaria.
  • - Destino Osagarria: 23.
  • - Hizkuntza eskakizuna: 4.
  • - Derrigortasun data: 1994/07/31.
  • - Dedikazioa: %50
  • - Hornitzeko era: Oposizio lehiaketa.

BI: Onartutako Lan Eskaintza Publikoa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Lan Eskaintza honen berri emango da baita Euskal Herriko Aldizkari Ofizialetan.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

  1. Arkitekto Tekniko plaza lehiaketa-oposaketa irekiaz betetzeko oinarriak eta deialdia onartzeko proposamena (2016PE090001)

Azterturik, udal teknikariek arkitekto teknikoaren plaza lehiaketa-oposaketa irekiaz betetzeko egindako oinarriak,

Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: 2016. urteko Lan Eskaintza Publikoan barneratua, eta udal honetan hutsik dagoen arkitekto tekniko plaza, lehiaketa-oposaketa irekiaz betetzeko oinarriak onartzea eta deialdia egitea.

BI: Deialdi publikoaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta honen berri ematea Estatuko Aldizkari Ofizialean.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA

  1. Euskaraz Koop. E. (AEK)rekin dagoen hitzarmenari dagokion 2015-16.urteko ordainketa onartzeko proposamena (2016KU080003).

2016ko aurrekontuetan, Euskaraz Koop. E. (AEK) jardueragatik 2015-2016 ekitaldia diruz laguntzea jaso zen. Esleipenerako espedientea azterturik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Euskaraz Koop. Elkartearen izenean, Edurne Lizarazu Legorburuk egindako eskaera ontzat jotzea.

BI: 2014-07-21ean Gobernu Batzordean onartutako aipatu erakundeak eta Lezoko Udalaren artean sinatutako Hitzarmenari dagokion 2015-2016 ikasturteko aurrekontua 15.00,00 €koa da. Beraz, aipatu ikasturterako dagokion dirulaguntza 15.000,00 eurokoa izango da eta 2140 (AD-332) partidaren kargura egingo da.

HIRU: Ordainketa bi zatitan egingo da, proposamen honen onarpena jasota 10.500,00 (%70) eta behin ikasturtea amaituta eta zuriketa egin eta gero, beste 4.500,00 (%30), baldin eta balantzeak negatiboa izaten jarraitzen badu.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

  1. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2016ko maiatzaren 16az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:40ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243141tik 1243142ra eta 1243144tik 1243145 zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna