2016ko urriak 19

Lezon, 2016ko urriaren 19an, asteazkena, goizeko 09:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA EZOHIKOA ETA URGENTEA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez da bileran izan Maria Noemi Arberas Oses (EAJ-PNV udal taldea).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

Arkaitz Angiozar Unanue, kirol teknikaria, gai zerrendako gaia azaltzera bertaratu da.

URGENTZIA

  1. Egoki irudituz gero, deialdiaren urgentzia berreztea

Jesus Maria Martiarena Jaca, alkateak, urgentziaren arrazoia azaldu du: kirol instalazioen kudeaketa kontratua berritu beharra dago datorren urte hasierarako eta behin pasa den Tokiko Gobernu Batzarrean gaia mahai gainean uzteko arrazoiak argitu ondoren, lehiaketa espedientearekin hastea urgentea da. Urjentzia ahobatez onartu da.

KIROLA

  1. Kirol instalazioen kudeaketa zerbitzuaren kontratazioa hasteko proposamena (2016ID170008)

Kirol instalazioen kudeaketa 2017-2018 esleipenerako espedientea azterturik, alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak, aldeko hiru botoekin eta Jose Angel Sanchez Gallardoren abstentzioarekin (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos) ERABAKI DU:

BAT: Bekoerrota kiroldegia eta Altzate igerilekuak kirol instalazioen kudeaketa integralaren zerbitzua kontratatzeko asmoa onartzea.

BI: Bekoerrota kiroldegia eta Altzate igerilekuak kirol instalazioen kudeaketa integralaren zerbitzua kontratatzeko kontratazio espedientea hastea (jardunbide ireki bitartez).

HIRU: Bekoerrota kiroldegia eta Altzate igerilekuak kirol instalazioen kudeaketa integralaren zerbitzuaren adjudikazio kontratazioa arautuko duten Baldintza pleguak onartzea

LAU: 2017 urteko Udal aurrekontuetan gehienez 310.000 €ko diru partida jasotzeko konpromisoa hartzea ustezko ustiapen-dirulaguntzari aurre egin ahal izateko.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:15ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243302 eta 1243303 zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna