2016ko uztailak 28

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2016ko uztailaren 28an, 19:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Miguel Angel Sanchez Antunez alkateordearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arberas Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde (EAJ-PNV udal taldea), Ainhoa Zabalo Loiarte, Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Igor Cordero de la Fuente, eta Asier Irastorza Alustiza (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez dira bileran egon Jesus Martiarena Jaca (EAJ-PNV udal taldea) eta Angel Portugal Formoso (EHBILDU udal taldea)

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkari lanetan ari den Aitor Iztueta Garaikoetxeak.

Pedro Etxarri Ollokiegi, udal kontuhartzailea ere bertan da.

Osoko bilkura hasi aurretik, Miguel Angel Sanchez Antunez, alkateordeak bere gaurko bilkuran lehendakari jardueraren zergatia azaltzen du esanez, Alkateak ezin izan duela etorri mediku azterketa bat zuelako ordu honetan.

  1. Egoki irudituz gero, 20156ko maiatzaren 26ko ohiko osoko bilkurako eta ekainaren 13ko ezohiko osoko bilkurako aktak onartzea.

Maiatzaren 26ko osoko bilkuraren aktari dagokionean:

Ainhoa Zabalok dio ez dela jaso berak berariaz eskatu zuen ondorengo esaldia 3º puntuan: “ Alkatearekin hitz egingo duen bakoitzean elkarrizketa grabatu egingo duela “.

Mikel Arrutik ere dio berak eskatutako ondorengo esaldia ere ez dela jaso: “EAJko zinegotzi batek esan zuela EH Bilduko zinegotzien bozek gutxiago balio dutela EAJko zinegotzienak baino”.

Aldaketa hauek sartuta maiatzaren 26ko akta onartzen da aho batez.

Ekainaren 13ko ezohiko osoko bilkurari dagokionean, akta bere horretan onartzen da aho batez.

  1. San Marko Mankomunitatean korporazioaren ordezkaria aldatzeko proposamena (2016ID100003).

Idazkariak proposamena irakurtzen du. Honela dio proposamenak:

2015eko uztailaren 30ean Osoko Bilkurak, Organo Kolegiatuetan Korporazioaren ordezkariak izendatzen dituen proposamena onartu zuen.

Ikusirik alkateak San Markos Mankomunitateko lehen ordezkaria den Maria Noemi Arberas Oses, Miguel Angel Sanchez Antunezengatik (EAJ-PNV) aldatu nahi duela,

Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen juridikoaren Arautegiko 38. artikuluan finkatzen dena aplikatuz, Udalbatzari proposatzen diot ondorengo izendapen hauek egitea, organo kolegiatuetan bere ordekari izan daitezen:

ERABAKI PROPOSAMENA:

BAT:

San Markos Mankomunitatea

1. Titularra

Miguel Angel Sanchez Antunez

1. Titularraren ordezkaria

Alfredo de la Puente Pagola

2. Titularra

Jose Angel Sanchez Gallardo

2. Titularraren Ordezkaria

Enrique Figueroa Laboa

BI: Erabaki hau organo kolegiatuei eta zinegotzie jakinaraztea.

Mikel Arrutik aldaketaren zergatiaz galdetzen du eta Lehendakariak erantzuten dio Lezon zerbitzuaren arduradun den heinean, zentzua duela bera izatea San Marko Mankomunitatearen ordezkaria.

Ainhoa Zabalok dio EH Bilduk aurkako botoa emango duela beraien ustetan Ainhoa Intxaurrandietak izan behar lukeelako ordezkaria, bera lehendik San Marko Mankomunitatearen eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakaria izan delako eta inor gai horretan jantzia badago, bera delako, bai Gipuzkoa mailan eta zer esanik ez Lezo mailan.

Proposamena onartu da aldeko 6 botoekin (5 EAJ-PNV, 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos) eta kontrako 5 botoekin (EH BILDU udal taldea).

  1. .2016ko ekainaren 13ko D16/00617 eta ekainaren 14ko D16/00619 dekretuen kontu ematea (2016ALO30019, 2016ALO30020).

Idazkariak aipatu dekretuen berri ematen du eta edukia azalduz. Hain zuzen ere, D16/00617 dekretuan Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea) Gobernu batzordekide eta alkateorde berria izendatzen da. D16/00619 dekretu bitartez, Miguel Angel Sanchez, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuak arloko zinegotzi delegatua izendatzen da.

Udalbatza jakinaren gainean geratu da.

  1. EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak Batzorde Informatiboetako kideak izango direnen eta taldearen bozeramailea izango denaren kontu ematea.

Idazkariak gai honen berri ematen du ondorengo edukiarekin:

Talde politikoari dagokionez,

TALDE POLITIKOAREN IZENA

TALDE KIDEAK

BOZERAMAILEA

“EAJ- PNV udal taldea”

Jesus Maria Martiarena Jaca

Miguel Angel Sanchez Antunez

Maria Noemi Arberas Oses

Alfredo de la Puente Pagola

Miguel Angel Sanchez Antunez

Enrique Figueroa Laboa

Irlentz Ortega Ugalde

Batzorde Informatiboei eta kideei dagokionez,

BATZORDEA

LEHENDAKARIA

ORDEZKOA

KIDEAK

ORDEZKOAK

BATZORDE INFORMATIBO OROKORRA/Comisión Informativa General

JESUS MARIA MARTIARENA JACA

MIGUEL ANGEL SANCHEZ ANTUNEZ

Jesus Maria Martiarena Jaca

Miguel Angel Sanchez Antunez

Noemi Arberas Oses

Enrique Figueroa Laboa

Miguel Angel Sanchez Antunez

Irlentz Ortega Ugalde

Ainhoa Zabalo Loiarte

Angel Portugal Formoso

Mikel Arruti Salaberria

Garazi Kuesta Unzain

Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra

Igor Cordero De La Fuente

Jose Ángel Sánchez Gallardo

Jose Ángel Sánchez Gallardo

KONTU BATZORDE BEREZIA/Comisión Especial de Cuentas

JESUS MARIA MARTIARENA JACA

MIGUEL ANGEL SANCHEZ ANTUNEZ

Jesus Maria Martiarena Jaca

Miguel Angel Sanchez Antunez

Noemi Arberas Oses

Enrique Figueroa Laboa

Miguel Angel Sanchez Antunez

Irlentz Ortega Ugalde

Ainhoa Zabalo Loiarte

Angel Portugal Formoso

Mikel Arruti Salaberria

Garazi Kuesta Unzain

Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra

Igor Cordero De La Fuente

Jose Ángel Sánchez Gallardo

Jose Ángel Sánchez Gallardo

Udalbatza jakinaren gainean geratu da.

  1. 2016. urteko Lan Postuen Zerrendaren aldaketa onartzeko diktamena (2016PE290006).

Idazkariak diktamena irakurtzen du. Honela dio:

“2016/2017 ikasturterako Musika Eskolako matrikulazio ofizialaren kanpaina amaituta, zuzendariak matrikulazio datuak aurkeztu eta, datu horien baitan, 2016ko irailaren 1ean hasiko den 2016-2017 ikasturtean musika-tresna bakoitzari dagozkien dedikazio portzentaiak kalkulatu ditu.

Funtsezko aldaketarik aurreikusten ez bada ere, musika-tresna batzuren dedikazio portzentaiak alda daitezke, egin daitezkeen matrikulazio berrien edota ikasturte hasierako bajen baitan. Halere, aldaketa txikiak izango direla aurreikusten da.. Dena den, balizko aldaketa hauek 2017. udal langileen Lan Postuen Zerrenda orokorra onartzeko garaian kontuan hartuko dira.

Horiek horrela, Batzorde Informatibo Orokorrak 2016/07/21ean egindako bilkuran, behean heldu dena aho batez diktaminatu du, osoko bilkurak onar dezan

ERABAKI PROPOSAMENA

BAT: Hasierako onarpena ematea 2016ko Lan Postuen Zerrendaren aldaketari. Bertan, 2016/2017 ikasturtean irakatsiko diren instrumentu bakoitzaren lan postuaren lanaldien ehunekoak ezartzen dira. Dedikazio portzentaia hauek 2016ko irailaren 1ean indarrean sartuko dira.

BI: 2016/2017 ikasturteko lanaldien ehunekoak hurrengoak izango dira:

  • - Perkusioa + osagarriak: %26,83.
  • - Pianoa + osagarriak: % 26,83.
  • - Akordeoia + osagarriak: %20,50.
  • - Flauta + osagarriak: %13,33.
  • - Musika Mintzaira: %14,58.
  • - Trikitixa + osagarriak: %26,83.
  • - Saxofoia + osagarriak: %12.
  • - Biolina + osagarriak: %14,67.
  • - Tronpeta + osagarriak: %16.
  • - Klarinetea + osagarriak: %12.
  • - Gitarra + osagarriak: %24,17.
  • - Txeloa + osagarriak: %6,67.

HIRU: Alkateari ahalmenak ematea, egin daitezkeen matrikulazio berrien edota ikasturte hasierako bajen baitan gerta daitezkeen aldaketen ondorioz, musika irakasleen dedikazio portzentai berriak onartzeko. Eman daitezkeen aldaketak gauzatuak izango dira 2017. urteko Udal langileen Lanpostuen Zerrendaren onarpenean

LAU: Espedientea jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunez.

BOST: Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, aldaketa behin betiko onartutzat hartuko da eta argitaratzeko agindua emango da, bestelako erabakirik hartu beharrik gabe.”

Ainhoa Zabalok galdetzen du ia matrikulazio kanpina nola doan eta aurreko urteetako matrikulazio ehunekoak mantentzen diren.

Alfredo de la Puentek matrikulazioa berdintsua dioala erantzuten dio.

Mikel Arrutik eta Jose Angel Sanchezek esaten dute matrikulazioa zertxobait jaitsi dela, %5 inguruan eta horregatik proposatzen dela gai hau.

Diktamena aho batez onartu da aldeko 11 botoekin (5 EAJ-PNV udal taldea, 1 Eusko Sozialistak eta 5 EHBILDU udal taldea).

  1. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta lezoko Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena onartzeko diktamena (2016UD360002).

Idazkariak hitzarmenaren edukiaren muina azaltzen du. Honela dio diktamenak:

“2016/07/21ean egindako Batzorde Informatibo Orokorrean, Jesús María Martiarena Jaca, Noemí Arberas Oses, Miguel Angel Sánchez Antunez eta José Angel Sánchez Gallardoren aldeko botoekin eta Mikel Arruti Salaberriaren aurkakoarekin, Osoko Udalbatzan onar zedin ondorengo akordioaren irizpena eman zen:

ERABAKI PROPOSAMENA

BAT: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Lezoko Udalaren arteko Lankidetza-Hitzarmena onartzea.

BI: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Lezoko Udalaren arteko Lankidetza-Hitzarmena onartzeko espedientea hastea.”

Miguel Angel Sanchezek proposamena defendatzen du esanez udaltzainen lan poltsarik ez dugula eta berri bat egiteak dirua gastatzea eta denbora pasatzea ekarriko dituela. Ondorioz hitzartzen den sistema honekin merkeagoa eta azkarragoa izango dela lanpostuen horniketa adierazten du.

Ainhoa zabalok bere taldearen desadostasuna adierazten du. Beraien ustetan egokiena lan poltsa Lezon egitea da, froga espezifikoak jarri daitezkeelako Lezorako egokia den udaltzain profil batentzat. Arkauteko frogak desberdinak direla dio, gainera hitzarmenaren edukian sartuta puntu batzuekin zalantzak dituzte. Gaia udaltzainekin landu den ere galdetzen du.

Miguel Angel Sanchezek dio gaia udaltzain buruarekin landu dela.

Mikel Arrutik dio Lezok behar duen udaltzain eredua eta Arkauten bultzatzen dutena oso bestelakoak direla, honek Arkautetik herriengan kontrola areagotuko duela uste du. Gainera hitzarmenaren arabera Lezok uko egiten dio etorkizunean lan poltsak onartzeari. Bestalde Arkautetik datozen udaltzainen lan baldintzak eta hemengoenak berdinak izango ote diren ere galdetzen du. Udaltzainek eta langileen komiteak hitzarmen honen berri dakiten ere zalantzan jartzen du.

José Ángel Sánchezek dio Udalak zehazten duela hizkuntza-eskakizuna edo eskualde-profila, baita hautatzeko irizpideak ere. Haren arabera, udalerri mugakideetako lan-poltsak agortuta daude, eta gero eta joera handiagoa dago lan-poltsak bateratzeko, esaterako Aldundiko administrarienak. Hala ere, ados dago erakunde bakoitzak bereak egitearekin.

Ainhoa Zabalok dio frogak udalak egitea eta batik bat, froga psikoteknikoak udalak egiteak garrantzi berezia duela, hemen egiten direnak edo Arkauten egiten direnak desberdinak direlako.

Mikel Arrutik dio hitzarmenean jartzen duenarekin bat udalak hizkuntza eskakizuna eta A-2 moto gida baimena eska dezakeela eta ez besterik.

José Ángel Sánchezen hitzetan, hitzarmena sinatzeak ez du Udala sine die behartzen. Lezoko Udalak udaltzaingoen kopurua handitu nahi badu, lan-poltsa baten bidez egin ahal izango luke.

Ainhoa Intxaurrandietaren iritziz hitzarmen honen izenpetzea behin behinekoa bada hobe da beste udalerrietako lan poltsatik hornitzea hemengo hutsuneak.

Jose Angel Sanchezek eta Irlentz Ortegak diotenez, udaltzainen kaporalak esan zuen ez zegoela lanpostu hutsik udalerri mugakideetako lan-poltsetan.

Miguel Angel Sanchezek dio beraiek hitzarmenaren edukiarekin bat datozela.

Mikel Arrutik dio udaltzaingoaren txostenean ez dela premiazkotasunik adierazten.

Diktamena onartzen da aldeko 6 botoekin (5 EAJ-PNV eta 1 Eusko Sozialistak) eta kontrako 5 botoekin (EHBILDU udal taldea).

  1. HIE 6 Olatzar Sektoreko Zatitako Plana behin betikoz onartzeko diktamena (2014H0410001).

Idazkariak diktaminaren berri ematen du azalpen labur batekin. Honela dio diktamenak hitzez-hitz:

“2016-07-21eko datarekin Batzorde informatibo orokorraren batzordea egin da.

Lezoko Udalak, 2015eko apirilaren 20an Tokiko Gobernu Batzordearen akordioaren bidez, hastapenez onartu zuen HIE 6 OLATZAR eremuk Plan Partziala.

Erabaki honen iragarkia jendaurrean jarri zen 2015ko maiatzaren 22an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko iragarkian, baita prentsa idatzian ere.

Plan Partzial hau Jendaurrean egon den epean ez da alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu.

Hori dela eta 2/2006 Legearen 95 eta 96 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik,

Espedientea azterturik, dagokion teknikariak egindako txostena ikusirik, eta Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotziak proposaturik, 2016/07/21ean Batzorde informatibo orokorrak aho batez, ondorengoa diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

DIKTAMENA:

BAT: HIE 6 OLATZAR eremuko Plan Partziala behin betikoz onartzea.

BI: Akordio hau eta hirigintza araudiaren testua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Haatik, argitaratze honekin hasi aurretik, planaren sustatzaileak, zatikako planaren euskarazko ale bat aurkeztu beharko du euskarri digitalean eta paperean, Lezoko Udalak aipatu planari haserako onarpena eman zionean ezarritako baldintzarekin bat etorriaz.”

Diktamena aho batez onartu da aldeko 11 botoekin (5 EAJ-PNV udal taldea, 1 Eusko Sozialistak eta 5 EHBILDU udal taldea).

  1. 2015eko Kontu Orokorraren behin betiko onarpena egiteko proposamena (2016KO080001)

Idazkariak proposamena aurkeztu eta Pedro Etxarri kontuhartzaileak azalpenak ematen ditu. Kontuak auditatuak daude eta udalaren egoera ekonomikoa ona da.

Honela dio proposamenak:

“Udal honetako Kontuen Batzorde Bereziak, 2016ko maiatzaren 13an egindako bilkuran, bere oniritzia eman zion 2015. ekitaldiko Kontu Orokorrari.

Kontu Orokorraren espediente hori jendearen ezagutzarako ipinirik egon da araututako epean, eta inolako erreklamaziorik ez da haren aurka aurkeztu.

Beraz, proposatzen da 2015. ekitaldiko Udal Kontu Orokorraren behin betiko onarpena.”

Proposamena aho batez onartzen da aldeko 11 botoekin (5 EAJ-PNV udal taldea, 1 Eusko Sozialistak eta 5 EHBILDU udal taldea).

  1. Kontuhartzailearen txostenak: 2016. ekitaldiko finantza eta aurrekontuen informazioa ematea 2016/06/30eko datan; 2016ko 2.hiruhilekoari dagokion onrdaintzeko bataz bestesko epea; Diruzaintza Plana eta 2015eko barne kontroleko urteko txostena.

Kontuhartzaileak txostenak azaltzen ditu.

Mikel Arrutik ohartarazten du txostenak –azala izan ezik- erdara hutsean daudela Lezoko Udalak onartuak dituen hizkuntza irizpideen aurka.

Udalbatza jakinaren gainean geratzen da.

  1. Bildu Udal taldeak aurkeztutako mozioa: 1936ko altxamendu frankistaren inguruan (2016ALO50012)

EH bilduk aurkeztu duen mozioari EAJko bozeramaileak aldaketa proposamen bat egin dio, hain zuzen ere Gipuzkoako Batzar Orokorretan onartu zen mozioa onar zedin.

José Ángel Sánchezek esan du egokia iruditzen zaiola Gipuzkoako Batzar Nagusietan onartutako mozioa eta EH Bilduk proposatutakoak gainditu egiten dituela Lezoko Udalaren aukerak.

Ainhoa Zabalok dio EH Bilduk onartzen dituela aldaketak mozioa aho batez onartze aldera, baino bere ustez askoz gehiago egin daitekeela.

Mikel Arrutik gogora ekarri nahi du duela 80 urte uztailak 27 batean erreketeak Etxetxo baserriko ama eta hiru seme erail zituztela. Hain zuzen ere Etxetxo izeneko talde bat dago memoria historikoa berreskuratzeko lanean, hitzan ere artikulu bat argitaratu zuten gertakizun hauek gogoraraziz eta nahi dituenak izen abizenak ere ezagutu ditzake artxiboetan baitadue.

Mozioa aldaketekin aho batez onartzen da aldeko aldeko 11 botoekin (5 EAJ-PNV udal taldea, 1 Eusko Sozialistak eta 5 EHBILDU udal taldea).ondorengo testuarekin:

“1.- Udalak 1936ko estatu kolpea salatzen du, baita 1936ko gerra eta ondorengo erregimen frankista diktatoriala ere.

2.- udalak frankismoaren biktimei egia, justizia eta erreparazioa zor zaiela aitortzen du eta horrela, Argentinako jurisdikzioan irekitatko kereilarekin bat egiten du.

3.- Lezoko udalak justiziak udalerrian diktadura frankistak eragindako gizarteriaren kontrako krimenetatik erator daitezkeen erantzukizun penal eta legozkiokeen beste edozein erantzukizun argitu ditzala eskatzen du.

4.- Lezoko udalak egokituko diren bitartekoak erraztuko ditu prozedura penalera erantsia izan dadin, udal artxiboetan dagoen dokumentazio, testigantza eta proba oro, frankismoaren zapalkuntza guztien zentsu ahalik eta osatuena landu dadin.”

  1. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

Ongi izate saila: Noemi Arberasek dice que el 13 de julio se reunió la primera mesa interinstitucional compuesta por los cuatro ayuntamientos de Oarsoaldea, con objeto de tratar el tema conjuntamente, se aprobó el mapa comarcal.

Mikel Arruti dio bi sexu eraso egon direla ekaina eta uztailean, galdetzen du ia jarraipenik eman zaion gaiari.

Noemi Arberas contesta que en la última agresión el Alcalde les ha ofrecido ayuda. En cuanto al ocurrido en junio no puede contestar ya que estuvo ausente por vacaciones. Dice que se mirará lo que se hizo.

Ainhoa Zabalak horrelako kasuetarako protokolorik ba dagoen galdetzen du.

Noemi Arberasek erantzuten du horretan lanean ari direla baino momentuz ez dagoela protokolorik.

Ainhoa Intxaurrandietak dio azken erasoari dagokionean deskoordinazioa egon zela Lezoko Udaltzaingoa eta Ertzantzaren artean, erasoa goizeko zortziak inguruan gertatu eta ordu bietan udaltzaingoak ez omen zuen informaziorik. Protokolo bat onartzea proposatzen du eta lehen minututik udaltzaingoak informatua egon behar du. Bestalde erasotzailea harrapatzeko aukerarik ba ote dagoen galdetzen du.

Noemik Arberasek dio ez dakitela erasotzailea nor den eta ez duela uste harrapatuko dutenik. Bestalde, festetarako protokolo bat badagoela dio baino ez bestelako kasuetan.

Eguna