2016ko urriak 17

Lezon, 2016ko urriaren 17an, astelehena, goizeko 9:30etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak OHIKO BILKURA udaletxeko Batzar Areto Nagusian, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jacaren lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

Arkaitz Angiozar Unanue, kirol teknikaria, gai zerrendako bigarren puntua azaltzera bertaratu da.

AKTA ONARTZEA.

  1. Egoki irudituz gero, 2016ko urriaren 3an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

KIROLA

  1. Kirol instalazioen kudeaketa zerbitzuaren kontratazioa hasteko proposamena (2016ID170008)

Kirol instalazioen kudeaketa 2017-2018 esleipenerako espedientea azterturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

Gaia mahai gainean uztea zenbait kontu zehaztu bitarte.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

  1. Alkatearen erabakien kontu ematea

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2016ko urriaren 3a geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKAERAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:05ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243300 zenbakia duen orri ofizialean jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna