Bertako fruitua, euskara! kanpainaren baitan oihalezko poltsak opari
Euskararen presentzia sustatzeko aurtengo kanpaina amaitzeko, eskualdeko barazki eta
fruta dendetan, fruta eramateko oihalezko poltsak eta irudidun hiztegitxoak banatu dira.
Euskararen presentzia sustatzeko aurtengo kanpaina amaitzeko, eskualdeko barazki eta
fruta dendetan, fruta eramateko oihalezko poltsak eta irudidun hiztegitxoak banatu dira.
Euskararen presentzia sustatzeko aurtengo kanpaina amaitzeko, eskualdeko barazki eta
fruta dendetan, fruta eramateko oihalezko poltsak eta irudidun hiztegitxoak banatu dira.
Gabonak hurbiltzen ari diren honetan, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 2026-2027ko Euskarazko Produktuen Katalogo berria plazaratu du. 0 urtetik 16 urtera bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago, eta gabon hauetan euskaraz oparitzeko ideia eta proposamen ugari eskaintzen ditu.
Oarsoaldeko Euskara Batzordearen koordinaziopean, eskualdeko establezimenduetan euskara erabiltzeko sustapen kanpaina egingo dute Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek.
Azaroaren 16tik abenduaren 20 gauzatuko den kanpainak bi lanketa izango ditu. Batetik, zozketa bat, eta, bestetik, sentiberatze kanpaina egingo dute hainbat markesina eta sare sozialak erabiliz.
Oreka TXko Harkaitz Martinez de San Vicentek TXALAPARTAri buruzko tailerrak eskainiko dizkie hurrengo asteetan Oarsoaldeko sei euskaltegietako ikasleei. Saioak urriaren 19tik 29ra bitartean egingo dira.
Herritar etorri berriei euskarara hurbil daitezen gonbita egiteko sentiberatze lanketa abiatu dute eskualdeko lau udalek
2025eko errenta aitorpena euskaraz egin eta Oarsoaldeko udalek antolatutako zozketan parte hartu duten herritarrek badakite dagoeneko nortzuk izan diren saridunak.
Bizikletaren erabilerak gora egiten jarraitzen du, eta larunbatetako kirol jardueretara egiten diren joan-etorrien %49,91 dagoeneko modu jasangarrian egiten dira. Aurreko ikasturtearekin alderatuta, ia bost puntu gehiago.
Euskal Herriko plaza eta jai giroan ohikoak diren euskal dantzen oinarrizko pausoak ikasteko aukera izango
dute datozen egunotan Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek. Axuri Beltza kultur elkarteko kideek
eskainiko dituzte tailerrak, Mintzagun egitasmoaren baitan.
Oarsoaldeak gazteen kirol arloan euskararen erabilera sustatzeko programa indartzen jarraitzen du aurten ere, belaunaldi berrien artean hizkuntza normalizazioarekin duen konpromisoa sendotuz.
Kirola euskaraz bizitzeak hizkuntza-ohiturak sendotzen laguntzen duela nabarmendu dute eskualdeko udalek
Maiatzaren 11tik 22ra zabalik izango da 2026-2027 ikasturteko Eskola Kirolean izena emateko epea
Maiatzean Oarsoaldeko kaleak berriro ere pausoz beteko dira. Oiartzun, Lezo, Errenteria eta Pasaiako udalek herritarrak II. Mugiment Pausu Erronkan parte hartzera animatu dituzte, egunerokoan gehiago mugitu eta ohitura osasungarriak sustatzeko helburuarekin.
Eskualdeko gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Saio hauek 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude, Kuadrillategin edo gazteei zuzendutako bestelako egitasmoetan parte hartzen duten Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalerrietako gazteentzat.
UDA 2026 Kirol Kanpaina lau udalek osatzen duten Eskualdeko Kirol Koordinazio Mahaiak antolatu eta bultzatu du aurreko urteetako arrakasta ikusita. Elkarlan honen helburuak, besteak beste, hauek izan dira: lau udalen baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzea eta herritarrei aukera zabalagoa eskaintzea. Aurreko urteetan bezala, 16 urtetik gorakoentzat zuzendutako jarduerek ere izango dute lekua.
Eskuko telefonoarekiko mendekotasunaz eta ustekabean txertatzen dizkiguten bestelako mendekotasun edo joerei buruzko tailerrak egingo dituzte Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek datozen hiru asteetan. Maitane Ormazabal psikologo eta adituak emango ditu “Sakelako telefonoarekiko mendekotasuna" izeneko tailerrak apirilaren 22tik maiatzaren 7ra bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.
Eskualdeko frutategi eta barazki-dendetan euskararen presentzia sustatzeko lanketa aurkeztu dute udalek
Aurten ere errenta aitorpena euskaraz egiteko hautuak saria du. Parte hartu zozketan.
Joan zen ostiralean izan zen Agustinak Zentroan ENPATIKONOMIA jardunaldia, eta bertaratuek euskara gure bizimoduan, enpresetan eta gizartean errotzeko ideiak eta esperientziak partekatzeko aukera izan zuten. Enpatikonomiak ekonomia egiteko beste modu bat proposatzen du: enpresen jardueran pertsonak eta ingurunea kontuan hartzea, enpatiaz jardunez. Jardunaldian ikuspegi eta adibide ugari partekatu ziren norabide horretan.
Gazteak teknologia berrietan euskaraz ari daitezen bilatzen duen Asmazank! lehiaketa egingo dute aurten ere eskualdeko gazteek.