3 urte 2 hilabetetatik ago
Oarsoaldeko okindegietan euskararen erabilera sustatzeko helburuz “Atera mamia euskarari!” lanketa egin dute eskualdeko lau udalek urtean zehar. Lanketa horren barneko azken ekintza hilabeteko ogiaren zozketa izan da. Hala, hamabost egunez, okindegietan euskaraz eskatzen zuten bezeroei boletoa ematen zieten hura bete eta kutxa batzuetan sartzeko.
3 urte 2 hilabetetatik ago
Oarsoaldeko Eskola kirolaren 2021-22 ikasturteko lehen datuak aurkeztu dituzte gaur eguerdian Lezon.
3 urte 2 hilabetetatik ago
Pasaiako Trintxer Kulturala elkarteak antolatutako IKUSKA Pasaiako Badiako nazioarteko film laburren erakustaldiak helburuen artean du euskarazko film laburren ekoizpena eta zabalkundea sustatzea.
3 urte 3 hilabetetatik ago
Eskola Kirola programa Oarsoaldeko lau herrietako ikastetxe guztietan gauzatzen da. Aste osoko jardueraz gain, astebururo ikastetxeetako haurrek kirol eskaintza zabal batez gozatzeko aukera dute.
3 urte 3 hilabetetatik ago
Eskualdeko gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Udaberrian bezala, udazkeneko saioak aurrez aurrekoak izango dira, osasun neurriak betez, beti er
3 urte 3 hilabetetatik ago
Atera mamia euskarari! kanpainaren zozketari hasiera emango zaio.
3 urte 5 hilabetetatik ago
Zabalik da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrilarekin ondo pasatzeko eta lagun mordo bat egiteko aukera bikaina.
3 urte 5 hilabetetatik ago
Kanpaina berria etorri berriei euskarara hurbil daitezen gonbita egiteko
3 urte 6 hilabetetatik ago
2020. urteari zegokion errenta aitorpena euskaraz egin eta eskualdeko udalek antolaturiko zozketan parte hartu duten zergadunen artean zozketa egin da dagoeneko.
3 urte 7 hilabetetatik ago
Oarsoaldeko lau udalek TicketBai euskaraz ere jartzeko gomendioa egin diete eskualdeko merkatari-ostalariei eta enpresa jabeei.
3 urte 7 hilabetetatik ago
Komunitatearekin komunikazioa errazteko asmoz, Oarsoarrak komunitatearen lanaren eta eskaintzaren berri ematen duen webgunea berritu da. Webgunearen arkitektura eta edukiak antolatzeko modua moldatu dira, diseinu garbiago eta dinamikoago bat emanez, betiere erabiltzailearen praktikotasunari begira.
3 urte 7 hilabetetatik ago
Uztailaren 1ean Errenteriako Lekuona Kultur fabrikan burutuko den jardunaldia ezagutzera eman eta bertan parte hartzera animatu nahi zaitugu. Herri bat hezkuntzatik eraikitzen jardunaldian, Euskal Herriko hezkuntza komunitateko eragile ezberdinak bildu nahi ditugu egun osoko jardunaldi batean. Bertan, Euskal Herriko hezkuntza herri hezitzaileen ikuspegitik zer nola ikusten dugun eta, hezkuntza ulertzeko modu honek herriko hezkuntza proiektu integralak garatzeko egin dezakeen ekarpena lantzea litzateke helburu nagusia.
3 urte 7 hilabetetatik ago
Horretarako, Oarsoaldeko lau udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, bi lagunentzako otordu goxo bana zozkatuko dute herri bakoitzean errenta aitorpena euskaraz egiten duten zergadunen artean.
3 urte 8 hilabetetatik ago
Eskualdeko gazteak euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Udazkenean bezala, udaberriko saioak, osasun neurriak betez, beti ere, aurrez aurreko saioak izango dira.
3 urte 9 hilabetetatik ago
Aurten okindegi-gozotegietan eskaintza bereziak eskainiko dira Oarsoaldean eta dagoeneko 81 establezimenduk egin dute bat egitasmoarekin
3 urte 9 hilabetetatik ago
Bi lagunentzako otordu goxo bana zozkatuko dute herri bakoitzean errenta aitorpena euskaraz egiten dutenen artean.
3 urte 9 hilabetetatik ago
Kuadrilategiko taldeek bozkatu egin dute eta badaukagu lehiaketaren irabazle orokorra.
3 urte 10 hilabetetatik ago
2020ko errenta aitortzeko epea zabaldu den honetan, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako udalek dei egin diete Oarsoaldeko zergadun guztiei errenta aitorpena euskaraz egiteko eta, bidenabar, ogasunarekin harremana euskaraz izatera animatu dituzte herritarrak.
3 urte 10 hilabetetatik ago
Motxian Eby lehiaketako laugarren erronka “sortu zure abestia” izan zen. Erronka gainditzeko musikagile bihurtzea eskatu zitzaien. Orain arte bezala, guztiek primeran egin zuten baina irabazle bat aukeratu dugu.
3 urte 10 hilabetetatik ago
Motxian Eby lehiaketaren laugarren eta azken erronka hau izango da erronka: "sortu zure abestia"
Checked
5 minutu 18 segundu ago
Oarsoarrak RSS jarioa
Subscribe to Oarsoarrak feed