Oarsoaldeko Euskara Batzordeak aurten ere abian jarri du Kontaidazu ipuin bat ekimena. Ekimenaren helburua gurasoak, aiton-amonak, osaba-izebak… haurrei ipuinak euskaraz kontatzera animatzea da, baita ipuin bildumatxo bat osatzea ere, gero familiei helarazteko.
Egitasmo honetan parte hartu nahi dutenek, azaroaren 30a izango dute ipuinak entregatzeko azken eguna. Ipuinak euskaraz kontatu behar dira eta sei urtetik beherako haurrentzako moduko hizkeran prestatu behar dira. Parte hartzaile bakoitzak nahi adina ipuin konta eta bidal ditzake eta ahozkoak (grabatuta aurkeztu behar dira) nahiz idatzizkoak izan daitezke.
Aurkezten diren ipuinen artean hamar onenak aukeratu eta grabatuko dira. Jarraian Oarsoarrak.net webguneko Kontaidazu ipuin bat atalean zintzilikatuko dira bai audioak bai idatzizko bertsioak.
Oinarrien xehetaasunak ikusi nahi izanez gero egin klik hemen