VI. SMS lehiaketaren sari-banatzea

Az, 2012-04-04 10:42

Joan zen ostiralean, martxoak 30, banatu ziren Oarsoaldeko VI. SMS lehiaketako sariak Pasai Antxoko Kultur Etxean egindako ekitaldi berezian.

Pasaiako Alkate Amaia Agirregabiriak, Lezoko zinegotzi Garazi Cuestak, Oiartzungo Zinegotzi Oihan Tellok eta Errenteriako zinegotzi Irune Balentziagak hartu zuten hitza gazteei zorionak emateko eta euskararen aldeko hautua egitearen garrantzia azpimarratzeko.

Eñaut Gantxegiaktoreak egin zuen aurkezle lana eta ekitaldia musikaz apaindu zuen Esne Beltza taldeko abeslari Xabi Solanok. Solanok bi kantu eman zituen bertaratutako gazte mordoaren gozagarri.

Maria Lizarraga oiartzuarraren “Ez gaitzala isiltasunak hil” mezua gertatu zen irabazle 165 mezuren artean.

Irabazleak 300 euroko erosketa txartela eskuratu zuen eskualdeko dendetan xahutzeko. Bost finalistek, berriz, 50 euroko erosketa txartela eskuratu zuten euskal disko eta liburuak erosteko.

Ekitaldia  merienda batekin amaitu zen.

 

Egilea

SMS Mezua

ENEKO IPARRAGIRRE LEKUONA

Goztu musk, snttu musk, izn musk

USUE MONSALVO MENA

Ametsak egia bihur daitezke

UXUE TELLETXEA LOPERENA

Oxigenoa da musika, ARNASTU!

MARIA LASAGALARRAGA

Lkk egstk zr sa bhr dt!

LIERNI HERNANDEZ OIARBIDE

Gr msikk zre amtsk msika dtzla

MARIA LIZARRAGA GARMENDIA (IRABAZLEA)

Ez gaitzala isiltasunal hil!

 

 

Arloa edo saila