Elkarretaratzea hizkuntza irizpideen alde

Al, 2014-04-07 14:44

Kontseiluak deitu du asteazkenerako, apirilaren 9rako, 19:00etan herriko plazan

Lezoko Udalak bat egin du Kontseiluak asteazkenerako, apirilaren 9rako, antolatu duen ekimenerako, eta herritarrei dei egin die 19:00etan herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera estatuak hizkuntza irizpideak ezartzeko hartu duen erabakiaren aurka.

Kontseiluak salatu du Estatu espainiarrak oztopoak jartzen dituela hizkuntza-politika eragingarriak abian jartzeko. Eta aldarrikatu du hizkuntza-komunitateak eskubidea duela egokien ikusten dituen hizkuntza normalizatzeko politikak definitzeko eta garatzeko inolako esku-hartzerik gabe.

Elkarretaratzearekin, Kontseiluak gogorarazi nahi du azken hilabeteotan Estatu espainiarrak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkariak, Carlos Urquijok, Gipuzkoako Foru Aldundiari hizkuntza irizpideak ezartzeko hartutako erabakia bertan behera uzteko eskatu diola. Eta udalei, tartean Lezokoari, hizkuntza irizpidearen gaiarekin hartutako erabakiak atzera egiteko agindu diola.

Elkarretaratzearekin, Kontseiluak zabaldu nahi duen mezua da hemen guk erabakitzen dugula. Horrekin batera, herritarrak animatu nahi ditu “geldi” keinua egitera (ikus argazkia).

 

 

Arloa edo saila