Bihar, apirilak 28, zabaltzen da eta maiatzaren 9ra arte izena emateko aukera izango da
Lezoko Udaleko Euskara eta Kultura sailak antolatzen dituen Udaleku Irekietarako izen-emate epea bihar, apirilak 28, zabalduko da –maiatzaren 9ra arte izango da matrikulatzeko aukera–.
Udaleko Irekiak hiru eta hamar urte arteko neska-mutilei –2004tik 2011era jaioak– zuzendutako jarduera da. Lezon egingo dira, uztailaren 1etik 30era (biak barne), astelehenetik ostiralera goizeko ordutegian, 9:30etatik 13:30etara –lanean ari diren gurasoentzat eta beti ere taldea sortuko balitz Haurtzaindegi zerbitzua jarriko da, 8:00etatik aurrera–.
Matrikula Euskara eta Kultura sailean edo Internet bidez egin behar da. Matrikula orria hemen