Aipamen berezia Izaskun Madariagarentzat izan da
Kimutx Kultur Elkarteak jaso du 2014ko Oarsoarrak Euskararen Saria. Euskal mitologian oinarritutako jolasak, ipuinak, kantak eta bestelako material didaktikoaren sortzaile da Oarsoaldean jatorria duen Kultur Elkarteak. Nora Barrosok jaso zuen Kimutx-en izenean saria.
Bestalde, aipamen berezia Izaskun Madariagak jaso zuen. Haur txikien hezitzaile eta pedagogoa da Madariaga, eta urte luzez lan egin du zeregin horretan, baita beste hainbat arlotan ere. Ibilbide profesional guztian euskara ezpainetan erabiltzeagatik eman diote aipamen berezia.
Arloa edo saila