Lezoko Udalak hizkuntza errealitatean aldaketan eragiteko laguntza eskaini die elkarteei. Lezoko Udaleko Euskara eta Kultura Departamentuak eta Lezoko elkarteak euskararen erabilera normalizatzeko konpromisoa hartu dute hitzarmen baten bidez. Hitzarmena, martxoaren 25ean, asteazkena, eguerdiko 13:00etan Lezoko Udaleko Pleno aretoan sinatu zen.
Helburua, elkarteek konpromiso zehatzak hartzea da, beraiek antolatutako jardueretan eta euren barne bizitzan euskara normalizatzeko urratsak eman ditzaten. Beraz, Lezoko Udaleko euskara teknikari baten laguntza eskaini zaie hitzartuko diren konpromisoak aztertu eta adosteko.
Hitzarmenean, elkarteen euskara bermatzeaz gain, haurrentzako jarduerak antolatzeko baldintza hartu dute. Hau da, euskararen erabilera normalizatzeko helburuarekin, haurrentzako jarduerak antolatzeko konpromisoa hartu dute hizkuntzaren errealitatea normalizatzeko.