“Euskara Oarsoaldeko Komertziora” ekimenaren baitan, Gurutz Sarasuak jaso du 100 €ko balioa duen saria
Lezoko merkataritzan euskara sustatzeko, irailaren 21etik urriaren 24ra egindako “Euskara Oarsoaldeko Komertziora” planaren ile-apaindegietako zozketa egin da. Guztira, 6 ile-apaindegiek hartu dute parte eta 672 txartel jaso dira.
Txartel irabazlea Gurutz Sarasua lezotarrak jaso du: 100 €ko bono-txartela Lucia Vizuete ile-apaindegian erabiltzeko, bertan utzi baitzuen txartela. Saria Alba Barbado errenteriarrak atera zuen Oroitzene AEK euskaltegiko ikasleen aurrean.
Arloa edo saila