Euskara eskolak etorri berrientzat

Al, 2016-02-22 16:26

Izena emateko epea datorren astelehenean, hilak 29, bukatzen da 

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorri berrientzako hastapeneko AISA euskara eskolak antolatu ditu lau herrietan, lau udalerrietako udal euskaltegiekin eta AEKren euskaltegiekin elkarlanean.

Lezora, Errenteriara, Oiartzuna eta Pasaiara etorri berri diren 16 urtetik gorako etorkin erroldatuentzat zuzendutako eskolak dira, eta helburua da Oarsoaldera etorri berri diren herritarrek euskarazko lehen hurbilpena egitea eta gerora euskaltegirako lehen oinarri eta bultzada izatea.

Ikastaroa astean lau ordukoa izango da, martxoaren 1etik ekainaren 23ra bitartean. Matrikula epea zabalik dago datorren otsailaren 29ra arte, eta interesatuek nork bere herriko udalaren euskara zerbitzura deitu edo joan beharko dute. Matrikularen prezioa 5 €koa da.

Eskolak Errenteriako eta Pasaiako Udal Euskaltegietako eta lau herrietako AEKren euskaltegietako irakasleek emango dituzte. 60 orduko ikastaroa da, eta ikasle bakoitzak bere ordutegia erabakitzeko aukera izango du: asteko bi orduko bi saio egin edota larunbat goizetan lau ordukoa.

Informazio gehiagorako: 943 513 476.


 

Arloa edo saila