Bihar, ekainak 7, egingo da 16:30etatik aurrera Gezalan
Lezoko Udaleko Euskara eta Kultura sailak antolatzen dituen Udaleku Irekietako guraso bilera egingo da bihar, ekainak 7, 16:30etatik aurrera Gezalan.
Bertan, uztailaren 1etik 29ra bitartean egingo den Udaleko Irekien inguruko xehetasunak emango dira, eta gurasoek, euren zalantzak argitzeko aukera izango dute.
Euskara eta Kultur sailetik adierazi dutenez, matrikulatutako haur guztiak onartuak izan dira. 2016 urteko Udalekuetan 193 neska-mutilek eman dute izena.
Arloa edo saila