Tapoi solidarioak biltzeko edukiontziak

Ar, 2016-05-10 11:50

Gaixotasun arraroen alde plastikozko tapoiak biltzeko edukiontizak jarriko dira Bekoerrota kiroldegian

Gaur goizean, egitasmoaren aurkezpena egin dute Jexux Mari Martiarena alkateak, EAJko zinegotziak eta Sergio Gómez, Solidaridad y Esperanza elkarteko sortzaileak. Prentsaurrekoan herritarrak proiektu honetan parte hartzera animatu dituzte.

Lezoko Udala, Solidaridad y Esperanza elkartearekin lankidetzan, gaixotasun arraroen ikerketa sustatzeko egitasmoan barneratu da, plastikozko tapoiak bilduz dirua lortu nahian. Hori horrela, Bekoerrota kiroldegian tapoiak biltzeko edukiontziak jarri dira.

Asmoa da tapoien bilketa bidez lortzen den dirua gaixotasun arraroen ikerketara bideratzea. Horretarako, zenbait ikerketa zentrorekin elkarlana sustatzeko intentzioa dutela aurreratu du Solidaridad y Esperanza elkarteak. Ahalik eta tapoi gehien biltzeko, egitasmoa Gipuzkoa osora zabaldu nahi dute, nahiz eta, oraingoz, edukiontziak Azpeitian, Azkoitian, Getarian, Zarautzen eta Donostian bakarrik aurki daitezkeen. Lezok ere zerrenda horri gehitu zaio jada.

Elkartea
Solidaridad y Esperanza Gomez Fernandez sendiak sortutako elkartea da, gaixotasun arraroak pairatzen dituzten pertsonei laguntzeko asmotan. Familia Azpeitian bizi da eta, beren bi semeek duten muskulu distrofia dela eta kanpaina solidario bat abiarazi zuten beren bizi kalitatea hobetu nahian. Horrela, beharrezko baliabideak lortzeko gai izan ziren zelula amen tratamendua aplikatu ahal izateko beren sorterrian, Argentinan. Handik bueltan, asoziazioa sortzea erabaki dute Azpeitian.

Solidaridad y Esperazanza elkarteak zuzenean lagundu nahi die gaixotasun arraroak dituzten pertsona horiei, behar konkretuak eskuratzeko, hala nola, gurpildun aulkiak edota beste elementuren bat, beren bizi kalitatea hobetzeko. Dirua lortzeko metodoa plastikozko tapoiak bilduz egin da. Tona bat tapoiko 170 euro inguru ematen dizkie Recuperados Isasi enpresak. Orain artean 1700 euro eskuratu dituzte.

Asoziazioa elkarlanean aritu nahi duen edozein pertsonarentzat irekia dago. Haiekin harremanetan jartzeko bideak wegbunea, 671 923 966 telefono zenbakia edota sergiogomez63@hotmail.com helbide elektronikoa dira. 

Arloa edo saila