Ekoshopper 100 kanpaina

Og, 2012-06-21 12:00

San Markon 1.1013,56 tona hondakin gutxiago sor daitezke Mankomuniateko 100 familiarekin egindako ikerketa baten arabera; nahikoa da erosketa egiterako orduan 7 irizpide jarraitzearekin.

Hondakin gutxiago sortzeko hainbat prebentzio ekimen antolatzen ditu San Marko Mankomunitateak partaide dituen hamar udalerrietan. Egindako azken ekintza “Ekoshopper 100 Kanpaina” izan da.  Esperientzia aintzindari honen bitartez doako aholkularitza eman zaie 100 familiari personal shopper  (erosle pertsonal) baten bitartez.

Helburu nagusia, prebentzioa izan da, hau da, jasangarritasun-irizpideak erabiltzea erosketak egitean, ahalik eta hondakin kantitate txikiena sortzeko. Horretarako, erosle pertsonalek  irizpideak  baztuk eman dizkiete 100 familia hoiei,  erosketak egiterako orduan  jarraitu beharrekoak.

Zazpi irizpide hauetan laburbiltzen dira erosketak egitean hondakin gutxiago sortzeko aholkularitza arauak:

- Produktu kontzentratuak hautatu

- Tamaina handiko ontziak hobetsi

- Ontziratu gabeko produktuak erosi

- Beira hautatu beste ontzi mota batzuen gainetik

- Alferriako bilgarriak saihestu

- Ez erosi erabili eta botatzeko produkturik

- Bertako produktuak eta graian garaikoak kontsumitu.

Ondorioak

Esperientzia hontan familia bakoitzak 153,46 gramo hondakin gutxiago sortu ditu astebeteko erosketa batean. Urteak 52 aste dituela kontutan izanda,  familia bakoitzak  7,97kg hondakin gutxiago sor zezakeen urtean.

Beraz, San marko Mankomunitatearen barrutian bizi diren 126.000 familiek 1.1013,56 tona hondakin gutxiago sortuko lukete urtebeteren buruan.

Ikerketa honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Kulturako bulegoan jaso dezakezue txosten osoa.

Ta gogoan izan: hondakinik onenea, sortzen ez dena.

Arloa edo saila