Abenduaren 18an izango da Lezoko baratzen esleipenetarako zozketa Biltzar Areto Nagusian.
Onartu eta ez onartuen zerrenda publikatu eta jasotako alegazioak aztertu ondoren, 79 pertsonak osatzen dute behin betiko zerrenda. Baratzak parkeak berriz, 64 dira. Hau horrela, zozketaren eguna eta lekua finkatu dira:
Eguna: abenduak 18, asteartea.
Ordua: eguerdiko 13:00etan
Tokia: Biltzar Areto Nagusia
Jasotako erreklamazioak 4 izan dira guztira. Horietako bi epez kanpo egin direnez, ez dira aintzat hartu. Gainontzeko 2 erreklamazioetatik bat onartua izan da.
Erabakia berraztertzeko errekurtsoa jarri nahi izanez gero, interesdunak Alkatetzara jo beharko du hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake bi hilabeteko epean.
Erreklamazio eta errekurtsoei buruzko informazio gehiago dekretu honetan aurki dezakezue.
Behin betiko zerrenda ikusi.
Baratza parkearen partzelen planoa