Udaletxeko Informazio Bulego orokorrean egongo da, 10:00etatik 13:30etara
Atez Ateko gaikako zabor bilketa sistemaren inguruan sor daitezkeen zalantzak argitzeko, iradokizunak jasotzeko edo-eta egin behar diren lan ezberdinetarako pertsona bat kontratatu du Lezoko Udalak.
Atez Ateko informatzailea egun erdiz ariko da lanean, goizeko ordutegian (10:00etatik 13:30etara). Udaletxeko Informazio Bulego orokorrean egongo da –Gurutze Santuaren plaza, 1–, eta jarraian zehazten diren lanak egingo ditu ditu:
Gerturatzen diren herritarrei harrera egin: aurrez aurreko arreta, telefono edo posta elektroniko bidezkoa: zalantzak (hondakinak nora, garbiguneetako ordutegia, altzarien bilketa), intzidentziak, kexak, eskaerak, salaketak, eta abar jaso.
Materiala banatu: Poltsak eta kuboak, gidak, imanak eta kodeak. Gauza bera galdutako, lapurtutako edota hondatutako materialarekin (poltsak, kuboak, …). Era berean, banatzen duen materialaren jarraipena egingo du.
Intzidentzientaula eguneratua mantendu eta jarraipena egin, horretarako biltzaileekin harremanetan izango da. Intzidentziak larriak direnean, Ingurumen teknikariari jakinaraziko dizkio.
Txartelen eta ekarpen gunean kasuan, txartelak aktibatuko ditu, ekarpen guneak kudeatzen dituen enpresarekin harremanetan egongo da eta erabiltzaileen kontrola eramango du.
Amaitzeko, Atez Ateko sistemarekin zerikusia duten espedienteen kontrola eramango du. Eta ingurumen teknikariarekin elkarlanean, sistema hobetzeko beharrak aztertuko ditu.