10.500 kilo hondakin zabortegira bidaltzea ekidin da
Lezon auzokonposta egiten hasi garenetik ia urte bete igaro da eta dagoeneko auzo-konposta gune ezberdinetan jasotako etxeko hondakin organikoak konpost bilakatu dira.
Irailaren 26an, Konpostaren Festa ospatu genuen Arretxene-Txulotxoko gunean, konpostak nolako itxura duen ezagutu, berau nola atera erakutsi eta konposta-kutxa batzuk husteko. Joan den ostiralean ere, udaleko eta Elkarrekin 21 aholkularitza enpresako teknikariek, Baratza Parkeko boluntarioekin batera, Andreoneko 13 bat konpostagailu hustu genituen, goiz bakarrean 100 litrotako 9 konpost zaku jasoz. Bi guneetan ateratako konpost hau Baratze Parkean banatu da, bertan landatutako barazkientzako ongarri gisa erabil dezaten.
Oraindik badira konposta prest ez duten kutxak, baina dagoeneko konposta prest duten partaide guztien konposta jasotzerakoan, hauek urte betean sortutako 10.500 kilo biohondakin zabortegira bidaltzea ekidingo da.
Konposta beraientzako nahi duten familiak udaletxeko Atez Ateko bulegora joan daitezke konposta ateratzeko materialaren bila.