Lezoko Udalaren Tomas Garbizu Musika Eskolak aurkeztu du dagoeneko 2014/15 kurtsorako eskaintza
Ikasleei ahots taldetan, zein talde instrumentaletan parte hartzeko interesa pizteko asmoarekin, Musika Eskolak arautu gabeko irakaskuntza, batez ere praktikoa, eskaintzen die herritarrei. Ikastaroak eta antolaturiko jarduerak Lezoko edozein adinetako ikasleei zuzenduak daude, etxeko txikienetatik helduenetara arte. Eskaintzak musika estilo eta gama osoa hartzen du: musika klasikoa, erro tradizionalekoa, joera berriak...
Programazioa ikaslearen mailaren, dedikazioaren eta ikasteko erritmoaren arabera egokitzen da. Noski, ikasleak gutxieneko baldintza batzuk bete beharko ditu ikaskuntza behar bezala aprobetxatzeko. Hori dela eta, Musika Eskolak askatasunaren eta autonomiaren aldeko apustua egiten du ikasleen didaktikak antolatzerako orduan.
Azken finean, musikarekiko zaletasuna, kontzertu eta musika-dantza ikuskizunetara joateko gogoa sustatzen duen programazioa eskaintzen du Tomas Garbizu Musika Eskolak, ikasleengan eta herritarrengan espiritu kritikoa garatzen duen bitartean.
Hemen ikus dezakezue eskaitza osoa.