Hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean elkartuko dira, eguerdiko 12:00etan
Larunbatean, hilak 20, oporren osteko lehenengo Kantujira saioa egingo da. Eta hemendik aurrera, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean egingo da. Helburua oso xumea da: bizitza osoan Euskal Herriko txoko guztietan kantatu diren abestien melodiaz gozatzea.
Kantujira Aiton Bordatik abiatuko da, eguerdiko 12:00etan, eta Kaialden, Kale Nagusian eta Karlos Saldise plazan geldialdiak egin ondoren, amaiera Gurutze Santuaren plazan izango da.
Kanta hauek abestuko dira: Markesaren alaba; Egun da Santi Mamiña; Matalaz; Glu, Glu, Glu, Glu; Zapiak oihal batetik; Agur Xiberoa; Jaun Baruak; Nafarroa Arragoa eta Egia da.
Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean eta Musika Eskolan eskura daitezke.
Animatu parte hartzera!