BIZITEGI-MERKATU TENTSIONATUKO EREMUA
Lezo bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatu du Eusko Jaurlaritzak. Beraz, datozen hiru urteetan, etxebizitza erregulatzeko hainbat neurri ezarri ahalko ditu Lezoko Udalak. Behin epe hori igarota, deklarazioa eragin duten arrazoiak aldatu ezean urtero izendapena bere horretan mantenduko da.
ZEIN DIRA IZENDAPENAREN ONDORIO NAGUSIAK?
- Alokairuen prezioak mugatzea. Prezioen erreferentzia-indizearekin, kontratu berrien prezioa mugatu eta lehendik dauden kontratuetan prezioak izoztea.
- Alokairuan bizi diren herritarrek egungo kontratua 3 urtez baldintza berdinetan luzatzeko aukera izango dute.
- Erreferentzia-indizearen azpitik alokatzen duten jabeentzat hobari fiskalak
- Etxebizitza soziala sustatzea, etxebizitza babestuen parkea handituz
- Birgaitze eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko laguntzak
ZER DA EREMU TENTSIONATUA?
Alokairuko etxebizitzen merkatuko eskaintzaren eta eskariaren artean desoreka duen eremua. Hori dela eta, herritarrei etxebizitza arrazoizko baldintzetan eskuratzea zaildu egiten die egoerak. Lezo udalerri tentsionatua da.
ZERGATIK DA LEZO EREMU TENTSIONATUA?
- Alokairuaren edo salerosketaren prezioa KPI+3 puntu baino gehiago igo da azken 5 urteetan
- Etxebizitza ordaintzeko ahalegin ekonomikoa etxeko diru-sarreren % 30 baino handiagoa da
Bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendapenaren inguruko xehetasun guztiak hemen kontsulta ditzakezu.
LEZOKO ETXEBIZITZA PLANA
Lezoko Udalak bizitegi-merkatu tentsionatuko eremuaren izendapena eskatzeaz gain, beste hainbat neurri garatzeko 3 urteko Etxebizitza Plana osatu du. Planak jasotzen dituen puntu nagusiak hurrengoak dira:
- Babes publikoko etxebizitza parkea handitzea
- Hutsik dauden etxebizitzak merkaturatzea
- Zailtasunak dituzten kolektiboei laguntzea
- Erabilera turistikoko etxebizitzak arautzea eta kontrolatzea
- Erakunde artean koordinatzea eta zerbitzu osagarriak eskaintzea
Lezoko Udalak etxebizitzaren merkatua orekatzea eta etxebizitza eskuragarrien eskaintza handitu ahal izango du. Lezo herri bizia da, komunitatea zaintzen duen herria, beraz, helburua argia da: lezoarrak Lezon bizi ahal izatea.