Mikel Salvador aditua ardo motak bereizten erakusten ari zaie Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei egunotan. “Ardo dastatzea” tailerrak emango dituzte urtarrilaren 29ra bitartean Oarsoaldeko 6 euskaltegietan eta datorren hilaren 29an, Lezoko Oroitzene AEKn eskainiko da arratsaldeko 18:15-19:45 bitartean.
Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Mintzagun tailerren helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude, besteak beste.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta euskaltegiek elkarlanean antolaturiko tailerrak dira.