2024. urteari zegokion errenta aitorpena euskaraz egin eta eskualdeko udalek antolaturiko zozketan parte hartu duten zergadunen artean zozketa egin da dagoeneko.
Herri bakoitzeko zergadun bat gertatu da irabazle. Saria bi lagunentzako otordu goxo bat izango da. Hauek dira irabazle gertatu direnak:
Lezon
Karmele Goienetxea izan da sariduna. Karmeleren ordez, hortxe dugu argazkian Iñigo Esnaola, Iker Salaberria euskara zinegotziaren eskutik saria hartzen. Oriotarra jatetxean dastatuko du otordua Karmelek.
Errenterian
Jokin Pedreño. Hortxe dugu argazkian, Hizkuntza berdintasuneko zinegotzi Leire Maziziorren eskutik saria hartzen, Bixigarriko Imanol Lasa ondoan dutela. Errenteriako Bixigarri jatetxean egingo du otordua.
Oiartzunen
Ixiar Madariaga izan da irabazlea. Hortxe ageri da argazkian, Aiako Gaztelumendi euskara zinegotziaren eskutik saria hartzen. Otordua Aristi jatetxean egingo du.
Pasaian
Ander Otero gertatu da saridun. Anderren ordez, haren ama, Lurdes Sistiaga, ageri da argazkian, Laura Re euskara zinegotziaren eskutik saria hartzen RKAko Maria Badiola dute ondoan. Otordua Donibaneko Pari Berri jatetxean egingo du Anderrek.
Zorionak guztioi!
Eskualdeko udaletako ordezkariek errenta aitorpena euskaraz egiten jarraitzeko deia egin diete herritarrei, eta oraindik gaztelaniaz egiten dutenei datorren urtean euskaraz egiteko deia egin diete.