Euskara ikasteko dirulaguntza deialdia, abian

Ar, 2021-06-22 10:35

Lezoko Udalak euskaltegiko matrikulen 100% itzultzen du.

Lezoko Udalaren helburu nagusietako bat, euskararen ezagutza eta hobekuntza sustatzea da, familia giroan eta gizartean oro har, euskararen erabilera bultzatuz.

Ion Pombar, Euskara zinegotziaren esanetan: “Euskara sustatzen jarraituko dugu. Horretarako, urtero, hainbat dirulaguntza eskaintzen ditugu Euskara sailetik. Euskaltegiko matrikulen %100 itzultzen dugu Lezoko Udalean adibidez. Aurten, dirulaguntza hauetan 35.000 euro inbertituko ditugu”.

6 dirulaguntza daude:

  1. Euskara ikasi euskaltegian (Lezoko Udalak euskaltegiko matrikulen %100 itzultzen du %85etik gorako asistentzia duten ikasleei.
  2. Unibertsitateako udako euskaraz emandako ikastaroetan matrikulazioa: UEU eta EHU-UPV.
  3. Aisialdiko begirale/zuzendari ikastaroa egiteko.
  4. Elkarteen/Erakundeen lokaletako edota merkataritzako enpresetako errotulua euskaraz jartzeko.
  5. punto.eus domeinua hartzeko.
  6. Udalerriz gaindiko eremuetan euskara sustatzen dabiltzan erakundeak.

Euskaltegian euskara ikasteagatik eskaintzen den dirulaguntza, uztailaren 2a baino lehen eskatu behar da. Beste dirulaguntzak, urtean zehar eskatzeko aukera dago.

Oinarri zehatzak eta eskabideak egiteko eranskinak, Lezoko Udaleko webgunean eskuratu daitezke (Euskara Sailaren dirulaguntzak atalean).

Arloa edo saila